Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Kideak 

Kideak

Popmundo Battrick
Popmundon, musika industrian goruntz doian izar baten rolean aurkituko zara. Zure estiloa sortu ezazu, talde bat osatu, eta munduan zehar bidaiatu rol moduko komunitate bikain honetan, 300.000 erabiltzaile aktibotatik gora dituena!

Joko hau Hattricken anaia da, jatorrizko Hattrick garatu zuten Suediako Extralives ABko talde berak garatua baita. Hattricken bezala, Popmundoko mundua beti martxan da: beti dago kontzerturen bat emateko, edo abestiren bat grabatzeko, edo baita kontzertu ondorengo festan pixka bat ligatzeko ere. Aurkituko dituzun eta harremanetan izango zaren beste pertsonaia guztiak ere beste erabiltzaile batzuk kontrolatuak dira, noski.

Popmundo joko sakona da, baina baita sinplea ere. Erabat posiblea da astean pare bat aldiz konektatuta ere zerrenden lehen postuetara igotzea. Jokoaren gauza onetako bat oso irekia dela da: musika izar handien bizitza motaz aspertzen zarenean beste hainbat gauza egin ditzakezu, hala nola ikertzaile pribatu batean bilakatu, propietateen inperio bat osatu edo lasaitu eta familia bat osatu.

Battrick.org Hattricken tradizioa jarraitzen duen kriket joko bikain bat da. Joko ezinhobea da hau kriketa maite dutenentzat, eta oso dibertigarria kirol honi buruz jakinmina dutenentzat: gerorrek ziurtatzen dugu jokoan "engantxatzea" oso erraza dela.

Kriket talde baten jabe zara, jokalariak entrenatuz eta Egun Bateko Ligan eta Lehen Klaseko jokoetan aginduak emanez. Nazioarteko txapelketa bat ere badago, eta baita selekzio arteko Munduko Kopa ere. Komunitatea oso jatorra eta laguntzailea da.

Battrick Allan Fairlie-Clarke, Hattrick erabiltzaile eta moderatzaile ohia, eta Hattrick taldearen arteko kolaborazioa da.
 
Server 071