Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hasiberrien Gida

Hattrickeko gida labur bat da hau. Informazio zehatzagoa nahi baduzu, ikus eskuliburua.

Zure rola

Taldearekin zerikusia duen guztiaren karguan zauden managerra zara. Taktikak eta estrategiak prestatzen dituzu, ze entrenamendu egin aukeratzen duzu, baita ze jokalarik jokatuko duten. Jokalariak saldu eta eros ditzakezu, zelaia hobetu eta askoz gehiago.


Dirua

Dirua garrantzitsua da, beraz tentuz jokatu xahutu aurretik. Garrantzia zerk duen, eta dirua non erabiltzea komenigarriago den jakin arte dirurik ez gastatzea aholkatzen dizugu.

Partiden, babesleen, bazkideen eta saldutako jokalarien bidez irabazten duzu dirua, eta gastuak ordaintzeko erabiltzen da: jokalarien soldata, langileak, zelaiaren mantenua; baita jokalari berriak erosteko edo zelaia hobetzeko.


Jokalariak

Hartu denbora jokalariak eta beren trebetasunak aztertzeko. Trebetasunetan klik egin, zein maila duten ikusteko. Zure entrenatzaileak, bere iritziz zure jokalari gakoak nabarmendu ditu zu laguntzeko.

Jokalari gehienek zelairako trebetasun egoki bat baino gehiago dute, baina hasieran trebetasun nagusietan jar ezazu arreta:


Posizioa Trebetasun nagusia
Atezaina Atezaintza
Atzelariak Defentsa
Erdilariak Sortze-lana
Hegalekoak Hegalekoa
Aurrelariak Errematea

Partiduak

Hattrickeko denboraldi batek 16 aste ditu: 14 ligako norgehiagoka, promozioko partida bat eta aktibitaterik gabeko astebete. Asteburuan jokatuko dituzu ligako partidak; kopa eta lagunartekoak, astearen erdian. Entrenatzaile bezala, ezinbesteko zerbait baduzu, partidetako hamaikakoak prestatzea da.

Halaber, kopatik kanpo bazaude, ez ahaztu lagunartekoak hitzartzeaz; lagunarteko boltsaren bitartez segituan egingo duzu. Lagunartekoak jokatzen badituzu, jokalari gehiago entrenatu ahalko dituzu, eta entrenamendua maximizatzea oso garrantzitsua da.


Partidetako oinarriak

Modu sinplean, partiden simulazioa hiru pausotan egiten da. Zati bakoitzean hainbat eraso daude:

  • Zure zelaierdiak aurkariaren zelaierdiaren aurka borrokatzen du eraso bakoitza eskuratzeko, zelaierdi indartsuenak izango du aukera gehien. Zure jokalarien sortze-lanak du garrantzi gehien zelaierdian.
  • Zure zelaierdiak eraso bat "irabazi" duenean, ze eraso mota den erabakitzen da (Ezkerrekoa, eskubikoa, erdikoa edo berezia).
  • Sektore horretako zure erasoa, zure aurkariaren sektore horren defentsarekin alderatzen da. Zure aurrelarien erremate mailak du garrantzi gehien, eta hegalekoen hegaleko trebetasuna oso lagungarria da ezker edo eskubiko erasoetan.

Entrenamendua

Entrenamendua zure taldea hobetzeko duzun tresna nagusia da, eta dirua lortzeko era ona da (ikus gehiago beherago).

Talde berria zarenez, 'lehen mailako' trebetasun bat entrenatzea gomendatzen dizugu: atezaintza, defentsa, sortze-lana edo errematea; eta denbora batez entrenamendu horrekin jarraitu.

Astean behin ikus daiteke entrenamenduaren eragina. Jokalari batek entrenamendu osoa jaso dezan, gutxienez astean zehar 90 minutu jokatu behar ditu posizio horretan. Minutu gehiago jokatzeak ez dakar entrenamendu gehiago. Beraz, sortze-lana entrenamenduaren eragin guztia jasotzeko, jokalari batek erdilari gisa jokatu behar du, errematerako, jokalariak auurelari moduan jokatu behar du etabar.


Salerosketak

Jokalari berriak salerosketa merkatuan erosten dituzu, eta, noski, zure jokalariak bertan saltzen dituzu. Gomendagarria da 'antzeko salmentei' begirada bat ematea jokalari batek normalean zenbat balio duen jakiteko.


Langileak

Langileek zure taldea hainbat esparrutan garatzen lagunduko dizute. Teknikari Laguntzaileek, adibidez, entrenamendua azkartzen dute, eta aukera egokia izan daiteke talde hasiberri batentzat. Langileak gero eta maila altuagoa izan, orduan eta soldata handiagoa izango du. Maila goreneko langileak oso garestiak izan daitezke, beraz itxaron ezazu guztiz beharrezkoak dituzula ziurtatu arte. Informazio gehiago eskuliburuan aurkituko duzu.


Zelaia

Zure zelaia handitu nahi duzun eguna iritsiko da, baina oraingoa erregulartasunez bete arte itxaron beharko zenuke. Lehenago egitea dirua alferrik xahutzea litzateke.


Harrobiko jokalariak

Harrobiko jokalariak bilatzea, zure talderako jokalari berriak eskuratzeko era dibertigarria da, baina zenbait diru kostu dituenez, jokoa hobeto ulertzen duzun arte itxarotea aholkatzen dizugu, dirua alferrik gasta ez dezazun.


Taldea eraikitzeko estrategiak

Talde berri bezala, orainera begiratu beharrean, estrategia ona litzateke etorkizunera begira eraikitzea zure taldea. Zure taldeko etorkizuna jokalari gazteenen eskutan egongo da ziurrenik, beraz, taldea jokalari horien inguruan eraikitzea gomendatzen dizugu. Batzuetan zure jokalari onena saltzea komenigarria izan daiteke, hartara talentu gazteak erosteko dirua izango baituzu.

Jarri arreta entrenamenduan, eta momentu bakoitzean taldeko atal bakarra eraiki. Joka ezazu ligako lehen partida eta erosi entrenatzeko moduko pare bat jokalari (entrenatzen ari zaren trebetasunan egokiak-onak diren jokalari gazteak) lagunartekoetan hobetzen joan daitezen. Hasieran ez da ideia txarra izango entrenatzeko jokalariak ligako partidan ere jartzea, horri aurre egiteko moduan bazaude, bederen. Jokalari horiek geroago (trebetasunek gora egin dutenean) erosterako orduan baino diru gehiagoren truke (ahal bada) saldu ditzakezu. Hala, zure taldea indartzen jarraitu ahal izango duzu.

Partidetako antolaketa entrenamendua maximizatzeko erabili, gutxienez lagunartekoetan. Adibidez, errematea entrenatzen ari bazara, astean behin behintzat 3 aurrelarirekin jokatu, ahalik eta jokalari gehienek entrenamendu osoa jaso dezaten. Defentsa entrenatzen ari bazara, erabil itzazu 5 atzelari.


 
Server 071