Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Laguntza »   Eskuliburua »   Sarrera 

Sarrera

Hau Hattrickeko eskuliburua da. Jokoari buruzko informazio arinagoa nahi baduzu, jo ezazu hasiberrien gidara.

Hattricken futbol talde birtual bat ospera eramateko aukera izango duzu, mundu guztiko aurkarien kontra jokatuz.

Hattrick joko sinplea da, erraza da jokoaren muina ulertzea. Astean behin edo birritan konektatzea nahikoa da Hattricken jokatzeko (baino zu hemen maizago ikustea gustatuko litzaiguke). Erronka ez da jokoa "pasatzea", erronka beste erabiltzaileen kontra jokatzen duzun txapelketetan datza. Jokatzen duzun bitartean aurkari asko lagun egingo dituzu, Hattrick joko sozial bat ere bada eta.

Zure eginbehar orokorrak

Taldearen jabearen eta entrenatzailearen lanak egin behar dituzu. Zeuk erabakitzen dituzu taktika eta estrategiak, nola entrenatu eta partidetarako zein hamaikakoak jarri. Zeuk erosi eta saltzen dituzu jokalariak, zelaia eraberritu eta abar luze bat. Arrakasta izateko, gomendio on bat estrategia eta epe luzeko plan on bat garatzea da. Arrakasta eta ospea ez dira azken batean oso erraz etorriko.

Zure talde berria

Taldea hartzen duzunean, Hattrickeko liga sistemaren bi maila baxuenetako batean hasiko da jokatzen. Goranzko ibilbideri ekiteko jokalari multzo bat (batzuk onak izan daitezke, beste batzuk ez…), futbol zelai bat eta diru apur bat izango duzu. Orain da zeure magia erakusteko garaia.

Ez eman buelta gehiegi buruari taldearentzat izen bat pentsatzean. Denboraldi-aurretan beti izango duzu izena aldatzeko aukera, nahiz eta 10 000 US$ kostatuko zaizun eta bazkide batzuk galduko dituzun. Gainera zure zaleen 3% galduko duzu, zale batzuek zuk zure taldearen izen zaharra aldatzen duzunik onartuko ez dutenez gero.

Eskualdea eta eguraldia

Zure taldea eskualde batean kokatzen da, agian eskualde honekin loturaren bat daukazu. Eskualdeak zure inguru berdineko jendea ezagutu dezazun daude. Honez gain, eskualde bakoitzak bere eguraldi propioa dauka. Ez dago eskualderik beste batek baino eguraldi okerragorik edo hoberik duenik, alde horretatik denak berdinak dira beraz ez duzu kezkatu beharrik eskualde oker bat aukeratu duzulakoan.

Eguraldiak pare bat gauzetan du eragina, baina garrantzitsuenak jokalari batzuen errendimenduan eta ikusle kopuruan duen eragina da (euria ari duenean jende gutxiago etorriko da partida ikustera). Eskualdearen orrian gaurko eguraldia eta biharko iragarpena ikusi ahal izango dituzu. Gaurkoa egun eguzkitsua bada, aukera gehiago egongo dira (beste eguraldi motekin alderatuz) bihar ere eguraldi ona izateko, beraz eguraldia ez da erabat ausazkoa.

Nahi izatekotan eskualdez alda dezakezu aurre denboraldian. Dena den, 10 000 US$ kostatuko zaizu eta zure bazkideen %3ak taldea utziko du.

Gure gomendio onena

Eman dezakegun gomendiorik onena eskuliburu hau irakurtzea da. Ez daukazu dena jarraian irakurri beharrik, lehen atalak irakurtzearekin jokoan nola aritu nahikoa ongi ikasiko duzu. Beste gomendio on bat, zalantzarik izanez gero gure foroetan galdetzea da. Gainera, foro bat horretarako dugu zehazki.

Gauza batetan bakarrik ihardutzen dugu: Zuri eta beste guztiei Hattrick esperientziarik onena eman nahi dizuegula eta horretarako badaudela oinarrizko arau erraz batzuk jarraitu behar dituzunak eta arau hauek Arau Orokorrak estekan aurki ditzakezu.

Jokalariak: Dohainak

Jokalari bakoitzak oinarrizko 8 dohain ditu, nahiz eta hauez gain egoera ezberdinetan euren jokoan eragina duten beste faktore batzuk ere badauden. Dohain ezberdinen azalpena egin dezagun lehenik:
Egoera fisikoa: Partidan zehar jokalari bakoitzak galtzen duen ahalmena zehazten du.
Sortze-lana: Baloia kontrolatzeko eta hau gol aukera batean bihurtzeko gaitasuna.
Errematea: Baloia sareetara bidaltzea da jokoaren funtsa.
Hegalekoa: Hegaletatik abiatuz gol aukerak amaitzeko behar den gaitasuna.
Atezaintza: Baloia ez litzateke taldearen ate propioan sartu beharko.
Paseak: Azken pasea ematen dakiten jokalariek asko laguntzen duten taldearen erasoan.
Defentsa: Aurkarien erasoak gelditzeko ahalmena.
Baloi gelditua: Zure aldeko falta eta penalty jaurtiketen emaitza zure jaurtitzaileak baloi geldituan duen trebeziaren araberakoa izango da.

Ze maila du zure jokalariak?

Bizitza errealean jokalari bat "baleko aurrelaria" edo "atzelari oso ona" dela esaten dugu. Hattricken berdina egiten dugu jokalari baten maila azaltzerakoan. Izendapenak erabiltzen ditugu (eta ez bakarrik jokalarientzat), eta jokalarien dohainetarako eskala "ez daki"tik "jainkotiarra" mailararte doa. Izendapenen eskala guztiak gure apendizean ikus ditzakezu.

Jokalari ezberdinek dohain ezberdinak behar dituzte

Jokalari guztiek ez dute dohain guztietan iaioak izan beharrik, baina egoera fisikoa denentzat da garrantzitsua.  Batzuetan nahikoa da jokalari batek beste dohain batean bakarrik izatea trebetasuna, baina jokalari horri probetxu gehien hainbat dohainetan ona bada aterako diozu.  Zein dohainek (egoera fisikoaz gain) eragiten duten jokalari bakoitzaren jokoan, partida jokatzen duen kokapenaren araberakoa da:

Atezainak:

Atezaintza garrantzitsua da atezainentzat inongo zalantzarik gabe. Defentsan iaioa izatetik ere probetxua ateratzen dute, eta baloi geldituak falta zuzenak eta penaltyak defenditzerako laguntzen die.

Erdiko atzelariak:

Normala denez, defentsa maila altua izan beharko lukete. Sortze-lana ere onuragarria da, eta paseen dohainak sekulako aldea egiten du kontraerasoetan.

Hegal atzelariak:

Defentsa da dohainik garrantzizkoena, baina hegaleko onak badira askoz hobeto jokatuko dute. Sortze-lana ere erabiltzen dute apur bat, eta paseak garrantzitsuak dira kontraerasoetan.

Erdilariak:

Talde arrakastatsu gehienentzat sortze-lanean onak diren erdilariak izatea da giltzetako bat. Euren paseen eta defentsa dohainak ere asko erabiltzen dituzte eta anotazioan arrazoizko kopuru bat.

Hegalekoak:

Hegaleko dohaina asko erabiltzen dute normala denez, baina sortze-lana ere garrantzitsua da. Gainera, pase eta defentsa dohainak ere erabiltzen dituzte.

Aurrelariak:

Beraien lehen eginkizuna golak sartzea denez, errematea da euren dohainik garrantzitsuena. Mendate ere maila ona baita alboetako eta sormen gisa.

Aldaketak jokalarien dohainetan

Dohainak pixkanaka aldatu egiten dira denboran zehar. Dohain guztiak hobetu daitezke entrenamenduen bitartez, baina jokalarien adina aurrera dohain heinean pixkanaka dohainak galtzen ere joango dira. Dohainen aldaketen inguruko datu guztiak entrenamenduari buruzko kapituluan azaltzen dira.

Jokalariak: Beste berezitasunak

Adina

Jokalari baten adin zehatza jokalariaren orrialdean ikus dezakezu. Hattricken urtebete bat 112 egun dira, beraz jokalari guztiek adin zehatz bat eta 0-111 egun izango dituzte.

Nortasuna

Jokalari guztiek izaera bat dute. ONak edo gaiztoak izan daitezke, liderrak edo bakartiak, odolberoak edo lasaiak. Une honetan izaerak ez du eragin handirik jokoan, baina adibidez ideia ona izaten da lider ona den jokalari bat jartzea kapitain. Izaerak jokoan eragiten duen moduaz gehiago jakiteko psikologiari buruzko atala begiratu.

Eskarmentua

Partida garrantzitsu asko jokatu dituzten jokalariek experientzia gehiago lortzen dute, eta experientzia honek etorkizunean lagunduko die era askotan. Experientziak golak sartu edo jasotzeko balio duten gertaera bereziekin zerikusia izan dezake, eta besteak beste taldeak antolakuntza mantentzera ere lagundu dezake. Experientzia ez dago jokalariaren gaitasunekin erlazionatuta. Jokatutako partida bakoitzagatik, partida motaren arabera, jokalariaren experientzia aldatu egingo da. Jokalari batek, guztira, 100 experientzia puntu beharko ditu experientzia maila berri batera igotzeko. Partida mota bakoitzagatik jasotako experientzia puntuak ondorengo taulan ikusi ditzakezu.

Partidu Mota Experientzia Puntuak
Liga partida 3.5
Promozioko partida 7
Kopa Nagusiko partida 7
Bigarren Mailako Kopako partida 1.75
Lagunartekoa 0.35
Nazioarteko lagunartekoa 0.7
HT Masters partida 17.5
Harrobi Ligako partida 3.5
Harrobiaren Lagunarteko partida 0.35
(Zaharra) Munduko Kopako partida 35
(Zaharra) Munduko Kopako finalerdietako partidak 70
(Zaharra) Talde Nazionala adiskidantzazko partidua 7
Munduko Kopako partida 28
Munduko Kopa (finalaurrekoa eta finala) 56
Munduko Kopa (Bereziak) 14
Txapelketa Kontinentalak 14
Txapelketa Kontinentalak (laukoitza, finalaurrekoa eta finala) 21
Nazioen Txapelketa 7
Nazioen Kopa (Kanporaketa) 14
Selekzioaren Lagunarteko partida 3.5

Leialtasuna

Taldearekiko leialtasun handia duten jokalariek hobeago jokatuko dute zelaian. Are eta denbora gehiago taldean, harik eta leialtasun handiagoa izango du.

Bi leialtasun mota daude:

Jokalarien leialtasun bonusa

Jokalari bat zure taldean mantentzen duzun egun bakoitzeko, taldearekiko lotura handiagoa hartuko du hark. Gero eta lotuago eta leialago, hobeago jokatu du.

Leialtasuna azkarrago handitzen da hasieran, gero eta polikiago gero. Hiru denboraldiren buruan lortzen da gehienezko leialtasuna, baina erdira 12 astetan iristen da.

Gehienezko bonusa: +1 trebetasun maila guztietan (egoera fisikoa ezik)

Adibidea: Mikel Aranbururen sortze-lana ona da eta defentsa egokia dauka, eta gehienezko (jainkotiarra) leialtasuna du. Hala, sortze-lan bikaina eta defentsa ona balu bezala jokatuko du (eta hori izarren puntuaketan ikusiko da ere).

Jokalari bat leialtasun jainkotiarrera iristen denean bonus osoa jasoko du. Zure harrobiko jokalariak leialtasun jainkotiarrarekin hasiko dira.

Mesedez, kontuan izan jokalari bat beste talde bati saltzen diozunean, jokalari horrek zure taldearekin zuen leialtasuna galdu egiten duela. Beraz, berriro erosten baduzu, bere leialtasuna hutsetik eraiki beharko duzu.

Jatorriko taldeko bonusa

Bere jatorriko taldean jokatzen duten jokalariak, harrobikoak kasu, bere ibilbide guztian zure taldean izan badira, are hobeago jokatuko dute zelairatzen direnean; zure taldea bihotzean daramate eta.

Bonusa: +0,5 trebetasun guztietan (egoera fisikoa ezik).

Bere ibilbide guztia jatorriko taldean eman duten jokalariak bihotz formako ikono batekin bereiziko dira jokalarien orrian. Erne, kontuan izan saldu eta berriro erosi duzun jokalariak ez duela bonus hori jasoko.

Bi bonusak jaso

Jokalari batek bi bonusak lasai asko lor ditzazke. Harrobiko jokalari bat lehen taldera igotzen duzunean (berdin dio zein harrobiko sistema erabiltzen duzun), 1,5eko bonusa jasoko du trebetasun guztietan (egoera fisikoa ezik), hura saltzea erabaki arte.

Total Skill Index (TSI)

TSIa (Total Skill Index) jokalari baten abilezia neurtzeko modu bat da. TSIa entrenamenduaz igotzen da, baina sasoiak ere igo (edo jaitsi) dezake.

Sasoia

Orduan eta sasoi hobean egon jokalari bat, orduan eta hobeto jokatuko du. Ez du fisikoarekin zerikusirik, ordea, ez du zerikusirik jokalariak zenbat entrenatzen duenarekin. Hattricken, sasoiak hainbat faktore konbinatzen ditu, jokalari bat bere potentzial osora iristea, edo bertatik urrun egotea, ahalbideratuz; bere bizitza pribatuan ze egoeratan dagoen irudikatu dezake, adibidez.

Jokalariaren orrian bere "oraingo sasoia" ikus dezakezu. Hori da partidetan erabiltzen dena. Jokalari "bikain" bat sasoi "penagarrian" jokalari "egoki" bat sasoi "onean" baino okerragoa da, kasu. Uneko sasoian eragin negatiboa du astean zehar entrenatu den egoera fisikoaren portzentaiak; orduan eta egoera fisiko gehiago entrenatu (portzentaia harturik) orduan eta eragin negatibo handiagoa.

Horrez gain, "sasoi ezkutu" bat dago ere, astero jokalariaren sasoiak norantz joko duen jakiteko erabiltzen dena. Astero, entrenamenduan, jokalarien uneko sasoia aldatuko da, sasoi ezkutuaren norabidean mugituz. Uneko sasoia ez da bat batean sasoi ezkutuaren baliora aldatzen. Honen ordez, hainbat astetan pausoka aldatzen joaten da, nahiz eta orduan eta urrunago ego sasoi ezkututik orduan eta pauso handiagoak izango diren.

Entrenamendu batetan uneko sasoia aldatu ondoren, ezkutuko sasoia ere aldatzeko probabilitate bat dago. Jokalari guztiek euren sasoi ezkutua aldatzeko probabilitate bera dute, eta ezin duzu ezer egin probabilitate honetan eragiteko. Hala ere, probabilitate honekin behin jokalariaren sasoi ezkutua aldatuko denean, hainbat faktore daude sasoi ezkutuaren maila berrian eragingo dutenak:

  • Jokalariak astean zehar partidarik jokatu ote duen. Oso garrantzitsua da!
  • Entrenamenduaren intentsitatea: orduan eta gogorrago entrenatu, orokorrean orduan eta sasoi hobea
  • Zure entrenatzailea: orduan eta entrenatzaile hobea izan, orduan eta sasoi hobea orokorrean
  • Sasoi Teknikaria - Sasoi Teknikaria espezialista da sasoia hobetzen.
  • Laguntzaile teknikoak: hauek ere sasoia hobetzen laguntzen dute

Berezitasuna

Gutxi gora behera jokalarien erdiek "berezitasun" bat daukate, partiduetan nolabaiteko eragina izango dutenak. Bost berezitasun daude: "Teknikoa", "Azkarra", "Buruz-abila", "Bortitza" eta "Ustekabekoa". Berezitasun nagusi bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu eta Gertaera Bereziak atalean argitzen da. Taktika atalean azaltzen den bezala, berezitasun batzuk taktika zehatz batzuetarako erabilgarriak izan daitezke.

Berezitasun arraro bi ere existitzen dira: Sendaerraza eta Laguntzailea. Sendaerraza berezitasuna daukaten jokalariek euren lesioa pixka bat azkarrago sendatzen dute beste jokalariekin konparatuz eta lesioa lehun bat partidan bertan sendatzeko aukera dute. Laguntzaileak diren jokalariek zelaian beraien inguruan dauden jokalariei lagunduko diete. Arrakastatsu izatekotan, taldekideek hobeto jokatuko dute, baina, arrakastatsua ez izatekotan, taldearen antolakuntza maila jeitsi dezake.

Lesioak

Batzuetan jokalariek min hartzen dute. Kasu horietan, lesioa arina ez bada, jokalariak aste pare bat beharko ditu sendatzeko. Min hartzeko arriskua areagotu egingo da entrenamenduaren intentsitatea eta Teknikari Laguntzaileen kopuruak gora egiten duen heinean.

Jokalari helduek denbora gehiago behar dute osatzeko; medikuak kontrata ditzakezu azkarrago senda daitezen. Medikuek, gainera, min hartzeko arriskua murriztuko dute. Nolanahi ere, 40 urtetatik gertu dauden jokalarientzat zaila izango da lesio batetik osatzea. Horrez gain, kontuan izan min hartuta pasako duten denbora asteetan estimatzen dela (zure aurrelari onenak astebeteko lesioa badauka, asko jota astebete beharko du sendatzeko).

Txartel hori eta gorriak

Jokalariek txartelak ikus ditzakete partidetan, agresibitate handikoak direnek (batez ere eskarmentu gutxikoak eta zintzoak ez direnak) besteek baino gehiagotan. Bi txartel horirekin jokalaria zuzenean egotziko du epaileak. Kanporatua izanez gero, hurrengo partida ofiziala jokatu ezinik geratuko da jokalaria. Jokalari batek denboraldiko partida ofizialetan 3 txartel hori ikusten baditu, ezingo du hurrengo partida ofiziala jokatu. Liga, Kopa eta promozioko partidek berdina balio dute txartelen kasuan: jokalari batek ligan bi txartel hori ikusten baditu eta hurrengoa kopan ikusten badu, hurrengo partida ofiziala galduko du.

Zure jokalarien zerrenda begira dezakezu jokalari bakoitzak zenbat txartel dituen ikusteko. 3 txartel hori dituen edo aurreko partidan txartel gorria ikusi zuen jokalariak txartel gorri bat izango du jokalarien zerrendan, bere zigorra erakusteko. Zigortutako jokalarien txartelak partida ofizial bat jokatu ondoren garbitzen da. Denboraldi amaieran ere txartel guztiak garbitzen dira. Jokalari bat saldu arren txartelak mantendu egingo dira. Jokalari bat ezin da zigortua izan (edo txartelak garbituak izan) lagunartekoen eraginez.

Hamaikakoa: Oinarriak

Taldearen entrenatzailea zarenez zeure erabakia da taldeak nola jokatuko duen eta zein antolaketa erabiliko duen erabakitzea. Partida bakoitzaren aurretik zure erabakia - zure partidako aginduak - ezarriko duzu, partiden zerrendako "Hamaikakoa" estekatik. Zure aginduak gutxienez partida baino 20 minutu lehenago bidali beharko dituzu, baina gogoratu zure ordulariak eta epailearenak ez dutela zertan bat etorri, beraz saiatu azken ordurako ez uzten. Agindu sorta bat "lehenetsi" bezala ere jarri dezakezu (badaezpada ere, gomendagarria). Horrekin, Hattrickek agindu horiek erabiliko ditu etorkizuneko partidetan, baina partida bakoitzaren ezaugarriak direla eta beti dohitu ahal izango dituzu aginduak partida horretarako.

Hasierako hamaikakoa eta ordezkapenak

Partida bakoitzarentzat zure hasierako hamaikakoa, ordezkoak, baloi geldituen jaurtitzailea eta kapitaina aukeratu behar dituzu. Hamaikakoaren orrian jokalariak hartuz eta mugituz aukera ditzakezu.

Joklalari batek min hartzen badu, kokapen horretako ordezkoa zelairatuko da. Kokapen jakin baterako ordezkorik ezarri ez baduzu, edo ordezkoa ere min hartuta badago, beste ordezkoren bat hasiko da jokatzen kokapen horreta. Jokatu dezakeen ordezkorik ez baduzu, partida 10 jokalarirekin jarraitu beharko duzu. Ordezkorik ez baduzu eta atezainak min hartzen badu (edo atezainik ezarri ez baduzu), beste jokalari batek jokatuko du atezainaren lekuan. Baldintzatutako ordezkapenak ere ezar ditzakezu. Ikus ordezkapenen atala datu gehiagorako.

Walkoverrak

Gogoan izan ligako edo kopako partida gutxienez 9 jokalarirekin hasi behar duzula walkover bat saihesteko. Bestela partida horretako entrenamendu osoa galduko duzu.

Partida ez lehiakorretan edo harrobiko norgehiagoketan gutxienez 9 jokalari zelairatzeko gai ez bazara, auzoko mutilek ordezkatuko dute taldea. Partida lehiakorretan ez bezala, ez du eragin negatiborik izango aste horretan norgehiagoka lehiakorran zelairatu dituzun jokalarien entrenamenduarengan.

Antolaketa aukeratzea

Interfazeaz osatu daitekeen edozein antolaketaz jokatu dezakezu; zure entrenamenduaren orriak ere antolaketa posibleen zerrenda osoa du.

Jakin beharrekoa da erdiguneko kokapen batean (erdiko atzelariak, erdilariak edo aurrelariak) jokalari bat baino gehiago ari bada, ezingo dutela beraien jokoa erabat erabili taldearen puntuaketetarako. Eraginaren galera hau handiagoa da hiru jokalarirekin birekin baino. Honen logika honakoa da: kokapen batean jokalari bat baino gehiago ari badira, batak bestean ardura apur bat uzten du bakoitzak ez du bere potentzial osoan jokatzen.

Laburbilduta, erdiguneko kokapen batean jokalari bakarra badago %100ean jokatuko du. Kokapen horretan bi jokalari ari badira euren eragina txikiagoa izango da (biena), eta hiru badaude galera handiagoa izango da. Galera honek jokalarien dohain guztietan eragiten du.

Eraginaren galera erdilarientzat handiagoa da aurrelarientzat baino, eta aurrelarientzat atzelarientzat baino handiagoa. Zehatzago, erdilarien galera gutxi gora behera atzelarienen bikoitza da. Aurrelariena alde horren erdia da gutxi gora behera.

Taktikak eta partidaren garrantzia

Hamaikakoaren orrian taldeak erabiltzea nahi duzun taktika (zerbait berezia erabiltzea nahi baduzu) eta partidaren garrantzia ezar ditzakezu. Taktika ezberdinak "Partida: Taktikak" atalean eta partidaren garrantzia "Psikologia" atalean azaltzen dizkizugu.

Markaketa pertsonalaren agindua

Markaketa pertsonalarekin, zure jokalari bati arerioaren jokalari bat jarraitu eta berari kontra egiteko eskatuko diozu. Markaketa pertsonalak bere arriskuak ditu, beraz kontuz erabili - baina jokalari egokia eta une egokia aukeratu eskero, partida bat irabazteko dituzun aukerak igotzeko era ona izan daiteke.

Arerioaren jokalari baten itzala bihurtzea da agindu honen helburua. Jokalari hori zelairatzen bada, agindu hau 5 minutu beranduago jarriko da martxan eta zure jokalariak zure taldean normalean baino ekarpen gutxiago izango du. Zehatz-meatz, zure jokalariaren ekarpena %50 gutxiagokoa izango da arerioa gertu badago, eta %65erarte igo daiteke arerioa urrundu hala. Dena ondo joan eskero arerioaren ekarpena ere jeitsi egingo da. Honetarako zure jokalaria ona izan behar da markaketa pertsonalean. Gakoa markaketa pertsonalak noiz merezi duen eta noiz ez ondo desberdintzea da.

Markaje pertsonala duen jokalari batek ezin du beste agindurik jaso: Honek esan nahi du markaje pertsonalak erasokor, defentsibo, edo hegalerantz jolasteko beste edozein agindu kentzen duela.

Markaketa Pertsonala egiteko agindua partida bakoitzean soilik jokalari bati eman ahal diozu. Jokalari hau defentsa, hegaleko defentsa, edo erdilaria izan behar da eta markaketa pertsonala jasoko duen jokalaria derrigorrez aurrelaria, hegaleko erdilaria, edo erdilaria izan behar da. Aukeratutako jokalariak jolasten ez badu, edo markaketa pertsonala jasan ezin dezakeen postu batetan jolasten badu, aginduak balioa galtzen du baina zure jokalariak %10-eko zigorra jasoko du partidan emandako mailan. Dena den, partida hasieran baliogabetuta geratu den markaketa pertsonalaren agindua partidan zehar martxan jarri daiteke, aukeratutako jokalaria zelairatu edo postuz aldatzen bada.

Markaje pertsonala aktibatu eskero, jokalariak ez du bere gaitasunekin taldearen taktikan zerikusirik izango (presioan edo kontraerasoetan adibidez). Dena den, zerikusia izango du taktiketan markaje pertsonala aktibatzen ez bada, baina aurretik aipatutako %10aren galera kontuan hartu ondoren.

Markaketa Pertsonala egiten duen jokalariaren defentsa maila da garrantzitsuena. Maila hori arerioaren gaitasunik altuenarekin alderatzen da. Honela erabakitzen da zenbatekoa izango den arerioak jasango duen zigorra. Jokalari bortitzek defentsa maila igoera (%10) jasaten dute markaketa pertsonala egitean, eta berezitasun gabeko jokalariek igoera txikiago bat (%5). Markaketa Pertsonala sufrituko duen jokalariaren kasuan, jokalari Teknikoa bada beraien gaitasunik handienean alderaketa baino lehen jeitsiera nabarituko du (-%8), eta Ustekabekoa bada ordea igoera (+%8). Sasoia, experientzia, leialtasuna, harrobikoa izatea eta osasuna garrantzitsuak dira bai markaketa pertsonala egingo duen jokalariarentzat eta baita markaketa pertsonala jasoko duen jokalariarentzat ere. Kontuan izan gaitasun igoera eta jeitsiera hauek bi jokalarien gaitasun mailen arteko alderaketa egiteko erabiltzen direla, ez partidako puntuaketak kalkulatzeko.

Markaje pertsonala egiten dabilen jokalari baten trebetasun guztiak murriztuko dira Atezaintza eta Baloi Gelditua izan ezik. Markajea jasaten duen jokalariaren defentsa gaitasuna ere ez da murriztuko.

Bakarkako aginduak

Zure hamaikakoko jokalari guztiei, atezainari izan ezik, bakarkako aginduak eman diezaiekezu. Erdilari bati "defentsakor" jokatzeko esan diezaiokezu, adibidez. Agindu honekin erdilari jokatzen jarraituko du, baina gehiago konzentratuko da defentsa lanetan eta gutxiago erasokoetan. Lau bakarkako agindu daude, ikus taula hau kokapen bakoitzerako zer esan nahi duten jakiteko. Honez gain, taldeko bati arerioaren jokalari bati markaketa pertsonala egiteko eskatu ahal diozu. Honi buruz informazio gehiago dago Markaketa Pertsonala atalean.
Kokapena Agindua Eragina
Hegal atzelaria Erasokor Hegaleko pixkat gehiago, Sortze-lan pixka bat gehiago, Defentsa gutxiago
Defentsibo Defentsa pixkat gehiago, Hegaleko gutxiago, apur bat Sortze-lan gutxiago
Erdirantz Defentsa askoz gehiago erdian eta gutxiago hegalean, Hegaleko askoz gutxiago, eta Sortze-lan pixak gehiago
Atzelaria Erasokor Sortze-lan gehiago, Defentsa askoz gutxiago
Hegalerantz Defentsa askoz gehiago hegalean eta askoz gutxiago erdian, Hegaleko apur bat, zertxobait Sortze-lan gutxiago
Hegalekoa Erasokor Hegaleko gehiago, Paseak zerbait gehiago, Defentsa gutxiago, Sortze-lan gutxiago
Defentsibo Askoz Defentsa gehiago, Hegaleko gutxiago, Sortze-lan gutxiago eta Paseak apur bat gutxiago
Erdirantz Sortze-lan pixkat gehiago, Hegaleko gutxiago, Defentsa pixkat gehiago erdian eta pixkat gutxiago hegalean, Pase pixka gehiago erdian eta Pase gutxiago hegalean
Erdilaria Erasokor Pase gehiago, Defentsa askoz gutxiago, zertxobait Sortze-lan gutxiago eta zertxobait erremate gehiago
Defentsibo Defentsa gehiago, Pase gutxiago, zertxobait Sortze-lan gutxiago, zertxobait erremate gutxiago
Hegalerantz Hegaleko dezente gehiago, Sortze-lan apur bat gutxiago, Pase eta Defentsa gehiago hegalean eta pase eta defentsa gutxiago erdian, errematerik ez
Aurrelaria Defentsibo Sortze-lan gehixeago, Pase gehiago (are Pase gehiago hegaletan Teknikoa bada), Erremate askoz gutxiago eta Hegaleko apur bat gutxiago
Hegalerantz Hegaleko gehiago, Erremate askoz gehiago eta Pase apur bat gehiago hegalean, Erremate askoz gutxiago eta Pase pixkat gutxiago erdian, Erremate, Hegaleko eta Pase gutxiago beste aldean, Sortze-lan apur bat gutxiago.

Partida: Oinarriak

Hamaikako egokia aurkitzea zure Hattrickeko erronka handienetarikoa izango da. Atal honetan eta partidaren inguruko beste ataletan jokalarien dohainak partidan kontuan nola hartzen diren azalduko dugu. Atal honek gauza garrantzitsuenak eta oinarrizkoenak erakutsiko dizkizu.

Partida simulazioaren oinarriak

Partidaren zati bakoitzean hainbat eraso egiten dira, eta zelai erdiak zehazten du noren erasoa izango den. Zelai erdi indartsuena duen taldeak (baloi jabetza handiena duenak) eraso gehien izateko aukera gehiago izango ditu.  Talde batek eraso bat lortzen duenean, ze eraso mota izango den erabakitzen da. Oinarrizko erasoak eskuin hegaletik, ezkerretik edo erditik gerta daitezke, edo geldikako jokaldiak (faltak eta penaltyak) izan daitezke. Zona horretatik eraso egiten duen taldea sektore horretako defentsa gainditzen saiatuko da.

Oinarrizko erasoak

Partida bakoitzean oinarrizko eraso (goran azaldutakoak) kopuru bat ematen da. Eraso horietako batzuk irekiak dira, edozein taldek lortu ditzake, eta beste batzuk esklusiboki talde batenak dira.

Eraso irekietan, zelai erdiak zehazten du zein taldek irabaziko duen erasoa. Eraso esklusiboek berdin funtzionatzen dute, salbuespen batekin: zure zelai erdiak aurkariaren eraso esklusibo bat "irabazten" badu eraso hori geldiaraziko duzu, baina erasoa ez da zure bihurtuko. Ezin duzu aurkariaren eraso esklusiborik lortu, eta berak ezin du zurerik eskuratu.

Oinarrizko eraso gehienak partidako kronikan aipatzen dira, baina gol-aukera izatetik oso urrun geratzen diren erasoak ez dira aipatuko.  Horiez gain, eraso gehiago "Gertaera Bereziekin" eta kontraerasoekin lor ditzakezu. Beste bi eraso mota horiek partidei buruzko beste bi ataletan deskribatzen dira.

Etxeko abantaila

Zaleek etxeko taldea laguntzen dute. Normalean kanpoan lortzen duzuna baino baloi jabetza handiagoa izango duzu etxean jokatzean.  Partida jokatzen duten bi taldeak eskualde berekoak direnean, partida hori derbya izango da. Kasu horietan, etxeko taldeak abantaila izaten jarraituko du, baina kanpoko taldeak ere abantaila horren erdia jasoko du gutxi gora behera. Partida zelai neutral batean jokatzen denean, inork ez du abantailarik jasoko, ezta ere taldeetako bat partida jokatzen den eskualde berekoa bada.

Psikologia eta entrenatzaile mota

Talde giroak, segurtasunak eta taldearen jokaerak eragina izango dute partidan. "Psikologia" atalean ikusi ahal izango duzu Hattrickek faktore horiek nola simulatzen dituen.
Entrenatzaile motak (defentsiboa, erasokorra edo neutrala den) ere badu zeresana. Honi buruz gehiago irakurri ezazu "Entrenatzailea" kapituluan.

Taldearen puntuaketa da begiratu beharko zenukeen puntuaketa

Partida bat jokatu ondoren, taldearen atal bakoitzeko talde puntuaketa jasoko duzu. Puntuaketa horrek taldearen atal bakoitzak partida zer moduz jokatu duen erakutsiko dizu, eta puntuaketa hori da gainera partidan zehar kalkuluak egiteko erabiltzen dena.

Partidako puntuaketen izendapenak (eskala "ez daki"-tik "jainkotiarra"-ra doa) lau azpimailatan ere zehazten dira: oso baxua, baxua, altua eta oso altua. Horrela, maila jakin baten barnean zure puntuaketa nolakoa den jakitea errazagoa da. Horrela, "ona (oso altua)" "bikaina (oso baxua)" baino zertxobait okerragoa da, baina "egokia (oso baxua)" baino askozaz ere hobea.

Izar puntuaketak

Partida bakoitzaren ondoren zure jokalariek partidan emandako maila erakusten duen izar puntuaketa jasotzen dute. Gero eta izar gehiago, hobeto aritu diren seinale.

Mesedez kontuan izan izarrek jokalarien bakarkako jokoa neurtzen dutela kokapen bakar batean, eta jokala ezberdinak kokapen berean alderatzeko dela erabilgarria. Ez da taldearen indarra neurtzeko modu aproposa. Zure taldea orohar nola ibili den jakiteko (eta beste talde batzuekin alderatzeko) talde puntuaketei begiratu.

Mesedez kontuan hartu taldearen eraginak (erdiguneko postu batean jokalari bat baino gehiago izateak adibidez, ikus oinarrizko hamaikakoaren kapitulua) ez direla izarren puntuaketetan kontuan hartzen.

Egoera normal bat

Argi esanda, zelai erdian lortzen duzun puntuaketak partidan zehar edukiko dituzun gol aukera kopurua zehaztuko du. Taldearen beste atalek, berriz, aukera horiek golean amaitzeko izango duzun probabilitatea zehaztuko du.

Ondorengo taula zure hamaikakoa aukeratzeko lagungarria izan daiteke. Kontuan hartu hurbilketa bat dela soilik.  Elkarren ondoan dauden dohain batzuek errendimenduarengan oso antzeko eragina izan dezakete hainbat kasutan, baina beste batzuetan eraginen aldea nahiko handia izan daiteke. Gainera, bakarkako aginduak edo erdiguneko kokapen batean jokalari bat baino gehiago izatearen galerak (ikus aurreko kapitulua) ez dira kontuan hartu taula honetan.

Taldearen atala Faktoreak (garrantzitsuena lehenik)
Zelaierdia Erdilarien sortze-lana
Hegalekoen sortze-lana
Erdiko atzelarien sortze-lana
Aurrelarien sortze-lana
Hegal atzelarien sortze-lana
Ezker erasoa Ezker hegalekoaren hegalekoa
Ezker hegal atzelariaren hegalekoa
Aurrelarien errematea
Ezker erdilariaren paseak
Ezker hegalekoaren paseak
Aurrelarien hegalekoa
Aurrelarien paseak
Erdilarien paseak
Ezker defentsa Ezker hegal atzelariaren defentsa
Atezainaren atezaintza
Ezker atzelariaren defentsa
Ezker hegalekoaren defentsa
Erdiko atzelarien defentsa
Atezainaren defentsa
Ezker erdilariaren defentsa
Erdiko erdilarien defentsa
Erdiko erasoa Aurrelarien errematea
Aurrelarien paseak
Erdilarien paseak
Erdiko erdilarien errematea
Hegalekoen paseak
Erdiko defentsa Atzelarien defentsa
Atezainaren atezaintza
Erdilarien defentsa
Hegal atzelarien defentsa
Atezainaren defentsa
Hegalekoen defentsa
Eskuin erasoa Eskuin hegalekoaren hegalekoa
Eskuin hegal atzelariaren hegalekoa
Aurrelarien errematea
Eskuin erdilariaren paseak
Eskuin hegalekoaren paseak
Aurrelarien hegalekoa
Aurrelarien paseak
Erdilarien paseak
Eskuin defentsa Eskuin hegal atzelariaren defentsa
Atezainaren atezaintza
Eskuin atzelariaren defentsa
Eskuin hegalekoaren defentsa
Erdiko atzelarien defentsa
Atezainaren defentsa
Eskuin erdilariaren defentsa
Erdiko erdilarien defentsa

Entrenamendua

Zure taldeak zein entrenamendu mota jasoko duen erabaki dezakezu astero. Aste horretako entrenamenduak ostegunean edo ostiralean izaten du eragina herrialdearen arabera, beraz, zure entrenamendu mota aldatu nahi baduzu egun hori baina lehenago egin behar duzu. Jokalarien egungo sasoi eta ezkutuko sasoi aldaketak ere orduan gertatzen dira.

Jokalarien adina eta dohain maila

Jokalari gazteak orokorrean zaharragoak baino ikasle azkarragoak dira, baina entrenamendu batean bakoitzak zenbat ikasiko duen dohain horretan duen mailaren araberakoa ere bada: gero eta maila baxuagoa, orduan eta entrenamendu azkarragoa.  Oso maila baxuen entrenamendua maila ertainen entrenamendua baino hainbat aldiz azkarragoa da, eta era berean maila oso altuen entrenamendua maila ertainena baino geldoagoa.

Adinaz eta dohain mailaz gain, lau faktore daude entrenamenduaren eraginak zehazten dituztenak: entrenamenduaren intentsitatea, entrenamendu mota, egoera fisikoaren entrenamenduaren portzentaia, eta entrenamenduetakoe langilegoa (entrenatzailea eta bere laguntzaileak).

Entrenamenduaren intentsitatea

Geroz eta intentsitate handiagoa izan entrenamenduek, orokorrean hobea izango da taldearen sasoia, eta handiagoak izango dira entrenamendu motak sortutako ondorioak. Intentsitate maila erabaki dezakezu 0 eta 100 bitarteko zenbaki bat jarriz.  Intentsitate altu baten desabantaila jokalarien min hartzeko arriskua da, orduan eta intentsitate altuagoa, min hartzeko arriskua ere handitu egiten baita. Zerorrek aukeratu beharko duzu ze intentsitate maila komeni zaizun; foroan ere beste manager batzuei galdetu diezaiekezu.

Intentsitatea asko jaitsiz "momentuko" igoera bat eman diezaiokezu talde giroari. Berriz ere intentsitate handiagoaz entrenatzea erabakitzen duzunean, talde giroa bueltan asko jaitsiko da. Entrenamenduaren intentsitatea aldatu nahi baduzu, mesedez kontuan izan balio berria beranduenik entrenamenduaren eguneraketaren aurreko eguneraketa normalerako jarria izan behar dela.

Entrenamendu mota

11 entrenamendu mota daude aukeran. Guztiek zure jokalariak trebetasunen batetan hobetzen dituzte. Entrenamendu mota ezberdinak azpiko taulan ageri dira.

Entrenatzaileak

Entrenatzaile on bat baduzu, entrenamenduak entrenatzaile txarra izanda baino emaitza hobeak emango dizkizu. Laguntzaile teknikoak izateak ere entrenamenduetan lortutako emaitzak hobetzen laguntzen du.

Egoera fisikoaren entrenamendua

Egoera fisikoa astero entrenatu behar da, entrenamendu osoaren portzentai gisa. Eraginkortasuna jaitsi egingo da intentsitate maila altuetan - hobe da astero apur bat entrenatzea noizean behin asko egitea baino.  Jokalari zaharragoek egoera fisikoko entrenamendu gehiago beharko dute egoera fisikoaren maila mantentzeko. Hau da, erabiltzaileak taldearen eta bere helburuen artean portzentai orekatua bilatu beharko du.  Astean zehar zure taldean gutxienez 90 minutu jokatu dituzten jokalariek taldearen erresistentziako entrenamendu-efektuaren % 100 jasotzen dute. 90 minutu baino gutxiago jokatu dutenek (ordezkapen bat, adibidez) efektuaren % 75 jasoko dute, gehi jokatutako minutu bakoitzeko ehuneko bat. Entrenatzeko behar bezain osasuntsu dauden taldeko beste jokalariek (astean zehar zure taldean jokatu ez dutenek) (tirita duten jokalariak barne) efektuaren erdia baino ez dute jasotzen. Min hartutako jokalariek ez dute erresistentzia-entrenamendurik jasotzen.

Egoera fisikoaren entrenamenduak taldearen sasoian eragin negatiboa dauka; geroeta egoera fisiko gehiago entrenatu, orduan eta efektu negatiboagoa pairatuko du sasoiak.  Kontuan izan behar da momentuko sasoian, eta ez ezkutukoan, eragina izaten dutela egoera fisikoaren entrenamenduarengatik.

Oinarrizko Printzipioak

Jokalari batek aste horretan jasoko duen entrenamendu kopurua zure taldean, entrenatzeko kokapen aproposean, jokatutako minutuen araberakoa izango da. Beste talderen batean jokatutako partidek sasoi entrenamenduran soilik edukiko dute eragina, eta jokalariak ez du entrenamendurik jasoko. Jokalari batek astean zehar minutu bat baino gutxiago jokatuko badu ez du entrenamendurik jasoko. Jokalari batek 90 minuturi dagokion entranemdua jaso dezake aste batetan. Kokapen aproposea 90 minutu baino gehiago jokatzeak ez dio entrenamendu gehiago emango. Gutxiago jokatzeak, 50 adibidez, 90 minututik 50 entrenatzea eragingo dio.

Jokalari batek posizio desberdinak bat baino gehiago jokatu bada, astean zehar, 90 minutu eman zion entrenamendurako eragin hoberenak prestakuntza eguneratzea at aukeratuko dira. partidetan jokalari Bakoitzaren jokabideak ez prestakuntza eragingo.

Hegaleko moduan jokatu duten jokalariek sortze-laneko entrenamendu erdia jasoko dute soilik. Berdina gertatuko da hegal atzelariekin hegalekoa entrenatzean.

Berdin dio jokalariak lagunarteko partida, kopakoa edo ligako jokatu duen, entrenamenduaren ikuspegitik berdinak dira. Dena den, partida hasieran jokalari nahikoa zelairatu ez badituzu, walkover garaipena emango diozu aurkariari, eta partida horretako entrenamendua galduko duzu. Ez duzu aste osoko entrenamendua galduko. Bestalde, partidara aurkeztu bazara, baina aurkariaren berririk ez baduzu, walkover gisa irabaziko duzu, eta hasierako hamaikakoak entrenamendu normala jasoko du, baina jokalariek ez dute eskarmenturik jasoko.

Parentesi arteko hitzek aldaketa txikiak adierazten dituzte. Parentesi bikoitzek berriz, aldaketa oso txikiak adierazten dituzte.

Entrenamendu mota Hobetzen dio ...nori...
Baloi gelditua Baloi gelditua Jokatu duten guztiei, %25eko bonusa atezainei eta falta/penalty jaurtitzaileei
Defentsa Defentsa Atzelariei ((Partida jokatutako guztiei))
Erremateak Errematea Aurrelariei ((Partida jokatutako guztiei))
Hegalekoa Hegalekoa Hegalekoei (Hegal atzelariak) ((Partida jokatutako guztiei))
Errematea eta Baloi Gelditua (Errematea) (Partida jokatutako guztiei)
(Baloi gelditua) ((Partida jokatutako guztiei))
Paseak Paseak Erdilari, hegaleko eta aurrelariei ((Partida jokatutako guztiei))
Sortze-lana Sortze-lana Erdilariei (Hegalekoei) ((Partida jokatutako guztiei))
Atezaintza Atezaintza Atezainei
Paseak (defentsak + erdilariak) Paseak Atzelari, erdilari eta hegalekoei ((Partida jokatutako guztiei))
Defentsa (defentsak + erdilariak) Defentsa (Atezain, atzelari, erdilari eta hegalekoei) ((Partida jokatutako guztiei))
Hegalekoa (Hegalekoak + Aurrelariak) Hegalekoa Aurrelari eta hegalekoei ((Partida jokatutako guztiei))
Bakarkakoa (Harrobian bakarrik) Partidan jokatutako kokapenerako dohain garrantzitsua(k) (Partida jokatutako guztiei)

Adibidea

Taldeak aste honetan "hegalekoa" entrenatu du. Kontuan izan partida jokatzeko eguna desberdina izan daitekeela herrialde batetik bestera. “igandea” esaten dugunean ligako partidaz ari gara eta “asteazkena” lagunartekoaz edo kopako partidaz.

  • Xabi Prietok 90 minutu jokatu zituen hegaleko bezala igandean baina asteazkeneko partidan ez zuen jokatu. 90 minutuko hegaleko entrenamendua jasoko du.
  • Fernando Amorebietak 90 minutu jokatu zituen hegaleko moduan igandean beste 90 atzelari bezala asteazkenean. Berak ere 90 minutuko hegaleko entrenamendua jasoko du.
  • Igor Gabilondok 50 minutu jokatu zituen hegaleko moduan igandean eta 90 hegal atzelari bezala asteazkenean. 50 minutuko hegaleko entrenamendu osoa jasoko du, eta 40 minutuko eragin gutxiako hegaleko entrenamendua.
  • Patxi Puñalek 40 minutu jokatu zituen hegaleko bezala igandean, eta 90 aurrelari bezala asteazkenean. 40 minutuko hegaleko entrenamendu osoa jasoko du, eta 50 oso efektu txikiaz (entrenamendu "residuala" delakoa).
  • Iker Muniainek 90 minutu jokatu zituen hegal atzelari moduan bai igandean baita asteazkenean ere. Hala ere 90 minutuko eragin gutxiko hegaleko entrenamendua jasoko du.
  • Iban Zubiaurrek ez du ez asteazkeneko ez igandeko partida jokatu. Aste horretan partidarik jokatu ez duenez ez du entrenamendurik jasoko.

Dohainen beherakadak

Jokalari bat 30 urtetara gerturatzen den ahala, astero bere dohainen zati bat galtzen du. Beherakada honen zenbatekoa jokalariaren adinaren eta dohain horretan duen mailaren araberakoa da. Orduan eta dohain maila altuagoa, orduan eta beherakada handiagoa. Jokalari zaharragoek ere gazteagoek baino beharakada handiagoak jasaten dituzte.

Entrenatzailea

Zure etrenatzailea pertsona garrantzitsua da, zure jokalariak entrenatzeko eta inspiratzeko lana duena.

Entrenatzailearen trebeziak

Entrenatzaile maila: entrenatzaile on batek jokalariak entrenatzeko metodo egokiak ezagutzen ditu. Entrenatzaileak zenbat eta talentu handiagoa izan, orduan eta eraginkorragoa izango da entrenamendua. Entrenatzaile bat ezin izango da inoiz 5. maila baino hobea izan (bikaina). Talde berri guztiak 3. mailako entrenatzaile batekin hasten dira (egokia).

Lidertza: Entrenamenduaren plangintzatik aparte, entrenatzailea zure jokalarien inspirazio iturri ere bada. Orokorrean, talde giroa hobea izango da zure entrenatzailea lider ona bada.

Taktikak: Zure entrenatzailea erasokorra, neutrala edo defentsiboa izan daiteke, taldearen partidetako puntuaketetan bakarrik eragiten duena. Entrenatzaile erasokor batek erasoa hobetzen du defentsa ahulago baten kaltean, eta entrenatzaile defentsibo batek defentsa hobetzen du erasoa sakrifikatuz. Entrenatzaile defentsibo batek entrenatzaile eraosokor batek erasoa hobetzen duena baino maila handiagoan hobetzen du defentsa, berdina sakrifikatuz. Entrenatzaile neutral bat ez da ez defentsiboa ezta erasokorra ere, beraz ez du zelaiaren zati bat hobetzen ezta okertzen ere.

Dohainen jaitsiera

Entrenatzaileak taldean denboraldi oso bat eman eta gero, bere lidertza maila pixkanaka jaisten hasiko da. Behin bere lidertza negargarrira erortzean, bere entrenatzaile maila jaisten hasiko da.

Entrenatzailearen aldaketa

Zure entrenatzailearekin gustura ez bazaude, beste bat kontrata dezakezu kanpoan, edo zure jokalarietako bat entrenatzaile bihur dezakezu. Jokalari batek gutxienez 16 astez egon behar izan du zure taldean entrenatzaile izendatu aurretik. Entrenatzailea alda dezakezu "Langileak" ataletik, "Nire kluba" menuan.

Gogoratu, maila jakin bat duten entrenatzaile guztiak maila berekoak dira. Entrenatzaile egoki (3) bat erosten baduzu, adibidez, beti egoki "medioa" izango da (entrenatzailea bikaina (5), entrenatzaile ona (4) baina puntu erdi hobea besterik ez da izango).

Entrenatzaile berri bat erostean entrenatzaile zaharra taldean geratuko da jokalari gisa, baina ezingo da inoiz berriro entrenatzaile bilakatu eta ezingo duzu saldu. Mantendu nahi ez baduzu kaleratu egin beharko duzu.

Kanpoko entrenatzaile baten erosketa

Teknikari bat kontratatzean, lehenik eta behin taktikoki zer motatako izango den erabaki behar duzu, eta ondoren zein mailakoa izango den. Lidertza eta entrenatzaile mailaren arteko konbinazio bakoitzak prezio jakin bat du, orduan eta entrenatzaile hobea orduan eta garestiagoa.

Lidertza maila
Maila pobrea (3) ahula (4) eskasa (5) egokia (6) ona (7)
Maila: 1 - ahula (4)
10 000 US$ 10 000 US$ 10 000 US$ 10 000 US$ 10 000 US$
Maila: 2 - eskasa (5)
10 000 US$ 22 800 US$ 41 200 US$ 65 100 US$ 94 600 US$
Maila: 3 - egokia (6)
79 600 US$ 182 800 US$ 329 700 US$ 521 000 US$ 757 100 US$
Maila: 4 - ona (7)
268 700 US$ 617 100 US$ 1 112 900 US$ 1 758 500 US$ 2 555 500 US$
Maila: 5 - bikaina (8)
4 000 000 US$ 4 388 400 US$ 7 914 600 US$ 12 505 200 US$ 18 172 500 US$

Jokalari bat entrenatzaile bilakatu

Jokalari bat entrenatzaile egiten duzunean bere lidertza maila mantenduko du. Bere eskarmentuak lortu dezakeen entrenatzaile maila mugatuko du, eta maila jakin bat lortzeko ikasketetarako beharko den dirua ere zehaztuko du. Beraz, eskarmentu eta lidertza maila altuko jokalari bat baduzu, sekulako ganga izan daiteke entrenatzaile bihurtzea. Entrenatzailea izanez jokalari batek ezin du maila bat lortu bere esperientzia baino ozenago. Hala ere, jokalari bat denboraldi oso bat egon beharko da taldean (16 aste) bertako entrenatzaile bihurtzeko.

Finantzak

Klubaren manager zarenetik, taldearen finantzen ardura ere zeurea da. Gastuen ordainketa eta irabazie kobroa asteroko eguneraketan egingo duzu. Eguneraketa hau zure herrialdean zehazki noiz gertatzen den Ordutegi Lokalaren orrian ikus dezakezu. Jokalari bat, adibidez, 10 000 US$-(e)n truke erosten baduzu, jokalari hori zuzenean erabili ahalgo duzu eta zure "fitxaketa berriak" atala 10 000 US$ kopuruan igoko da.

Irabaziak eta gastuak

Finantzen orrian aste honetarako erabilgarri duzun dirua eta aurreko asteko balantzea erakutsiko zaizkizu. Hau da bertako sarrerek esan nahi dutena:

Sarrerak

Zaleak: Etxeko ligako partidetako eta aste erdiko partidetako irabaziak. Ikus 10. Atala "Futbol Zelaia" horren inguruko datu gehiagorako.

Babesleak: Astero diru kopuru bat ematen dizute babesleek. Ikus "Zaleak eta Babesleak" atala datu gehiagorako.

Jokalarien salmenta: Jokalari bat saltzen duzunean irabaziak hemen agertuko dira. Informazio gehiagotarako ikusi salerosketen atala.

Komisioak: Dirurik jasoko bazenu aurreko taldea izateagatik edo jatorrizko taldea izateagatik hemen agertuko litzateke. Ikusi "Salerosketak" atala informazio gehiagotarako

Bestelakoak: Bestelako irabaziak hemen agertuko dira, hala nola bazkideen urteko ordainketa eta txapelketetako diru sariak.

Gastuak

Soldatak: Astero zure jokalariei euren soldata ordaintzen diezu. Jokalari bakoitzeko 250 US$ gehi bere dohain eta adinaren araberako kopuru bat ordaintzen duzu. Jokalari atzerritarrengatik %20 gehiago ordaintzen duzu.

Zelaiaren mantenua: Futbol zelaia mantentzearen asteroko gastuak. Ikus 10. atala "Futbol Zelaia" datu gehiagorako.

Zelaiaren eraikuntza: Zure zelaiaren eraikuntza edo birrintze lanen gastuak.

Langileak: Langile bakoitzak 1 020 US$ eta 33 840 US$ arteko kostua du astero, langilearen mailaren arabera (1etik 5era) eta kontratuaren luzeeraren arabera (aste 1etik 16 astetara).

Gaztetxoen bilaketa: Zure harrobiko asteroko gastua, edo bilatzaileen sarean astero inbertitzen duzuna.

Jokalarien fitxaketak: jokalari berriei dagozkien fitxaketen gastuak hemen agertuko dira. Informazio gehiagorako emaiozu begirada bat "Salerosketak" atalari.

Bestelakoak: Zure behin-behineko gastuak hemen biltzen dira, hala nola langileen kaleratzeak eta talde nagusira igotako jokalariak.

Interesak: Zorretan bazaude interes batzuk ordaindu beharko dituzu.

Erabilgarri duzun dirua eta Zuzendaritzaren erreserba

Managerrak soldatak, jokalarien salerosketak eta zelaiaren eraberritzea bezalako proiektuetan erabil dezakeen dirua mugatzen du Zuzendaritzak. Diru horretatik gaindi dagoena erreserban gordeko du Zuzendaritzak, taldearen etorkizuneko egonkortasuna bermatzeko. Beharrezkoa denean, Zuzendaritzak dirua itzuliko du erreserbatik kapital aktibora, baina neurrian.

Zure langile bezala kontratatu dezakezun Finantza zuzendariak erabilgarri dagoen kapitala eta erreserban dagoen diruaren itzulera portzentajea handitu ditzake.

Zorrak eta porrot ekonomikoa

Ezin zaitu ezerk dirua gastatzetik galarazi nahiz eta zure esku dirua zero izan. Zor txiki batzuk eduki ditzakezu, adibidez jokalari bat erosi edo entrenatzaile bat fitxatzeko. 200 000 US$-eko zorrera iristen zarenean iada ezingo duzu dirua nahi bezala gastatu. Bankuan 500 000 US$ kreditua duzu, baina utzitako diru honegatik interes potoloak ordiandu beharko dituzu. 500 000 US$tik gora zordunduz gero, bankarrota abisua jasoko duzu. Ez baduzu lortzen zure zorra 500 000 US$ mugaren pare edo azpitik egotea bi astetan, Hattricken liga-sistema utzi beharko duzu! Kontuan izan talde batek salgai dituen jokalariek "segurtasun-eremura" iristeko adina eskaintza badituzte edo taldeak funts batzordean nahikoa diru badu, taldea ez dela bankarrotan sartuko (hala ere, dagozkion interesak ordaintzen jarraituko da).

Zaleak eta babesleak

Babesle eta zaleek diru iturri garrantzitsua kontrolatzen dute. Horregatik beraiekin erlazio ona izatea eta beraien umorea altu manteizatea aholkatzen dizu - fruitu onak emango dizu bukaeran.

Zaleen umorea

Zure taldearen zaleek badute zeresana taldearen finantzei dagokionean. Bazkidetza txartelak (30 US$ bazkideko) denboraldi hasieran ordaintzen dira, baina hau baina garrantzitsuagoa da euren umorea, horren arabera jende gehiago edo gutxiago etorriko baita zelaira.

Beraien umorea goian mantentzeko eta zale gehiago erakartzeko modu errezena, beraien itxaropenak betetzea da. Zaleen uneko umorea zaleen orrian ikusi daitezke.

Denboraldirako itxaropenak

Denboraldi guztien hasieran, zaleek taldearengan espero dutena esango dizute. Beraien itxaropenak aurreko denboraldian gertatu zenaren, zaleek izan zuten itxaropenaren eta lortu ziren emaitzen araberakoa izango da.

Zure taldea liga sisteman gora (edo behera) doan ahala, zaleak pixkanaka egoera berriari ohituko dira. Igo berria bazara, zaleek ez dute asko esperoko zugandik. Baina maila berean urtea joan eta urtea etorri bazaude, zaleek zerbait gehixeagorako esperantzak izateko joera izango dute.

Partidarako itxaropenak

Denboraldiko itxaropenak, gainera, partida bakoitzeko itxaropenean eragina du. Zaleen orrian partida bakoitzean zer espero duten ikus dezakezu. Orokorrean, etxean jokatzen duzunean gehiago esperoko dute.

Partidaren emaitza espero zutena bada, zaleak pozik egongo dira irabazi baduzu (eta ez dira gehiegi haserretuko galtzen baduzu). Emaitza espero zutena baina hobea bada, oraindik gusturago izango dira. Baina emaitza okerragoa bada, euren umorean negatiboki eragingo du. Denboraldiko ligako lehen partidetan, zaleek emaitzekin izango duten erreakzioa lasaiagoa izango da.

Denboraldi hasieran, partidako itxaropena talde bien zaleek denboraldirako duten itxaropenean oinarritzen da. Denboraldia aurrera doan ahala, ligako postua eta lortutako puntu kopurua garrantzitsuago bilakatzen hasiko da. Kopako partidetan, zaleek denboraldirako duten itxaropenean bakarrik oinarritzen dute euren esperantza (zein mailan dauden kontuan hartuta).

Talde giroak eta bankuan duzun diruak eragina dute zaleen umorean

Zure jokalariei "Lasai jokatu" edo "Hil ala bizikoa" esateak eragina du zaleek partidatik jasoko dute eraginean. Emaitza esperotakoa bada (edo hobea), lasai jokatzeak eragin positiboa txikituko du, eta hil ala bizikoa bezala jokatzeak berriz handitu.

Emaitza espero baino okerragoa bada, lasai jokatzeak eragin negatiboa handituko du, hil ala bizikoa moduan jokatzean txikitu egingo duelarik.

Diru mordoa baduzu bankuan aurreztua, zailagoa izango da zaleak pozik mantentzea, arrakastara iristeko inbertitu dezakezun dirua duzula ikusiko baitute. Talde aberatsen zaleengan talde txiroago batzuetakoengan baino eragin handiagoa izango dute porrotek, eta txikiagoa garaipenek. Orduan eta diru gehiago izan, orduan eta garrantzitsuagoak izango dira sentimendu hauek.

Babesleak

Babesleak diru-iturri garrantzitsuak dira zure klubarentzat ere. Jarraitzaileek bezala, horrek esan nahi du talde batek zenbat eta arrakasta handiagoa izan, orduan eta gehiago ordainduko dutela. Babesleek ere euren artean lehiatzen badute ere, eta estrategia desberdinak erabiltzen badituzte zure taldea saritzeko, burua duen manager batek jakingo du horretaz baliatzen.

16. astean, denboraldi berria hasi aurreko astean, managerrak babesletza-eskaintza batzuk jasoko ditu hastear dagoen denboraldirako.

Talde bateko talde guztiek eskaintza zehatz bat jasotzeko aukera berdinak dituzte, baina kopuruak alda daitezke, babesleek klubaren jarraitzaileen mailan eta zatiketan oinarritzen baitituzte eskaintzak. Horrek esan nahi du klub guztiek jasoko dituztela eskaintza paregabeak, eta managerrak kontuz hausnartu beharko du taldeari zein izango den onena.

Kontratu guztiek barne hartzen dute asteko diru-sarrera finko bat. Horrez gain, ordainketa gehigarri bat edo gehiago izan ditzakete hobari gisa. Hauetako batzuk oso errazak izango dira sari txikiago baten truke lortzeko; beste batzuk, berriz, arriskutsuagoak izango dira, baina hobari potentzial handiagoarekin etorriko dira. Kontratuak denboraldia amaitzean amaitzen dira, eta une horretan beste kontratu-eskaintza batzuk izango dituzu aukeran.

Kontraturik aukeratzen ez baduzu, Batzordeak zure ordez egingo du. Beti aukeratuko dute arrisku-maila txikieneko kontratua eta, ondorioz, sari potentzial txikiena duena.

Futbol zelaia

Zure taldea zelai txiki batez hasiko da, zure Hattrick karreran zehar handitzen joateko aukera izango duzuna. Zelaia orrian zure futbol zelaiaren xehetasun guztiak ikusi eta kudeatu ditzakezu.

Irabaziak eta gastuak

Zure zelaiak lau eserleku edo harmail mota ditu, bakoitzak bere irabaziak eta asteroko mantenketa gastuak izanik (beti ordaindu beharko dituzunak).

  Irabaziak Asteroko gastuak
Harmailak 7 US$ 0.5 US$
Oinarrizko eserlekuak 10 US$ 0.7 US$
Eserleku estaliak 19 US$ 1 US$
Palkoa 35 US$ 2.5 US$

Etxeko partidetako kroniketan mota bakoitzeko zenbat sarrera saldu diren ikusi ahal izango duzu. Partidetako irabaziak modu desberdinean banatzen dira taldeetan, partida motaren arabera:

Liga partidak: Etxeko taldearentzat dira irabazi guztiak.

< i>Kopako partidak: Etxeko taldeak irabazien % 67 jasotzen du, eta bisitariak gainerako % 33a, azken 6 errondetan izan ezik, horiek eremu neutralean jokatzen direnez, erdibana banatzen dira.

Lagunartekoak eta promoziokoak: Irabaziak erdinabanatu egiten dira.

Ikusle kopurua

Zure zelaira partida ikustera joaten den jende kopurua zure zaleen araberakoa da hein handi batean. Zure zaleen umorea eta zure bazkidegoaren tamaina dira faktore garrantzitsuenak. Sailkapenean duzun postuak eta zure postuaren eta aurkariarenaren arteko aldeak ere garrantzia dute (liga partidetan).

Zure aurkariaren zaleek ere (umoreak eta bazkidegoaren tamainak) badute garrantzi apur bat, horietako batzuk ere partida ikusi nahiko baitute. Normalean jendea partidak ikusteko gogo gehiagorekin egongo dira ligak aurrera egin ahala. Orokorrean ikusle kopuru gehiago izango duzu liga amaieran hasieran baino.

Eguraldiak ere badu bere garrantzia, noski. Zale gutxiago joango dira partidara eguraldi txarra badago, baina etortzen direnetako asko prest egongo dira sarrera garestiagoak erosi eta estalpean esertzeko. Beraz posible da edozein eguraldirekin guztizko irabaziak antzekoak izatea, mota bakoitzeko nahikoa eserleku badituzu.

Zelaia hobetzea

Zelaia hobetzeko eraiketa konpainia bati zelaia berreraikitzeko eskatu beharko diozu. Denbora bat itxaron beharko duzu, aste bat edo gehiago berreraikitzearen tamainuaren arabera. Obrak martxan dauden bitartean, aurreko eserlekuak erabilgarri mantentzen dira. 10 000 US$ko prezio zehatz bat ordaindu beharko duzu, gehi jarri edo kendu nahi duzun eserleku bakoitzarengatik beste prezio bat:
  Eraikitze prezioa Kentze prezioa
Harmailak 45 US$ 6 US$
Oinarrizko eserlekuak 75 US$ 6 US$
Eserleku estaliak 90 US$ 6 US$
Palkoa 300 US$ 6 US$

Ideia onda da mota guztietako eserlekuak eskaintzea zure zaleei. Jende gehienak harmailetako sarrerak nahi izango ditu, beraz hauen kopurua izna beharko litzateke handien. Batzuk eserleku onak izatekotan bakarrik joango dira partida ikustera (eta batzuek estalpean egon nahiko dute), beraz horietako dezente ere izan beharko zenituzke. Ondoren inguruko politikariak eta maila altuko jendea dago, palkoan esertzearekin bakarrik konformatuko direnak, ez dira gehiegi, baina komenigarria da horientzat ere eserleku batzuk izatea. Estalpeko eserlekuetako eta palkoko ikusleei ez die hainbeste eragiten eguraldi txarrak, besteei ez bezala.

Langileak

Langile aproposak kontratatzea ezinbestekoa da zure taldean eta haren garapenean. Agian ez dituzu aulkian izango partidan zehar, baina jokalariekin arituko dira astean zehar, edo bestelako betebeharrak beteko dituzte klubean. Entrenatzaile nagusiaren lana osatuko dute, eta zuretzat, manager gisa, ezinbestekoa izango da taldean langile egokienak edukitzea.

Langilegoaren eragina eta mailaketa

Langile bat kontratatzen duzun bakoitzean, haren ekarpena taldean dagoeneko existitzen den ekarpenari gehituko zaio. Ekarpen hori ikusgai izango duzu beti. Baina taldeko estatistika eta ekarpenak dinamikoak direnez, eta faktore anitzek eragiten dienez, zaila da aurreikusten langile bat kontratatzean izango duen eragin zehatza. Ziur izan baina, ondo burutuko dituela lanak. Maila handigoko langileek ekarpen handiagoa egingo diote taldeari. Ekarpen hori lineala da —hau da, maila estra bakoitzak aurrekoaren kopuru bera hobetuko dizu beti. Sail bakoitzean langile bat baino gehiago badituzu, haien ekarpena bateratu egingo da, eta elkartuta ezarriko da. Alegia: 4. mailako teknikari laguntzaile batek, 2. mailako bi teknikari laguntzailek egiten duten ekarpen bera du. Gauzak errazteko, beti ikusgai izango duzu zure langileek taldeari egiten dioten ekarpena, baita kontratatu nahi duzun langileak egingo zukeen balizko ekarpena. Atal honen bukaeran, langileen sailei eta ekarpenei buruzko taula bat daukazu.

Langile kopurua

Lau langile kontrata ditzakezu guztira. Bi teknikari laguntzaile izan ditzakezu batera. Beste sailetarako, zuzendaritzak langile bakarra kontratatzen utziko dizu.

Kontratatzeak eta kaleratzeak

Langile bat kontratatzean, kontratuaren luzera aukeratu behar duzu, gutxieneko epea 16 astekoa delarik. Gero eta kontratu luzeagoa, orduan eta txikiagoa astean behineko soldata. Zure asmoak aldatu badira, kontratua eteteko aukera izango duzu, postu hori beste langile batekin betetzeko aukera izanik. Hala eginez gero, soldatan aurreztutakoaren bikoitza ordaindu beharko duzu; beraz, garestia izan daiteke asmoz aldatzea. Horrez gain, ezingo duzu langilea kanporatu ez kontratuaren lehenengo astean ezta ere azkenengo astean. Hori guztiaz gain ez duzu bestelako mugarik aldaketak egiteko garaian.

Kontratua eteten

Kontratu bat eteterako garaian, ordura arte aurreztu duzunaren bikoitza ordaindu beharko diozu langileari kitatze gisa. Adibidez, 13 asteko luzera duen kontratu bat duzu 3. mailako langile batekin, eta 8. astean eten nahi duzu. Ordura arte 4 800 US$ soldata 8 astez ordaindu duzu; denera: 38 400 US$. Dena den, langileari 8 asteko kontratua eskaini izan bazenio, 8 aste horietan 6 000 US$-eko soldata ordaindu izan zenezakeen; orotara: 48 000 US$. 9 600 US$ aurreztu duzu, eta kitatzea 19 200 US$ izango da.

Kostua asteko

Kontratuaren luzapena Maila 1 Maila 2 Maila 3 Maila 4 Maila 5
aste 1 2 115 US$ 4 230 US$ 8 460 US$ 16 920 US$ 33 840 US$
2 aste 2 055 US$ 4 110 US$ 8 220 US$ 16 440 US$ 32 880 US$
3 aste 1 890 US$ 3 780 US$ 7 560 US$ 15 120 US$ 30 240 US$
4 aste 1 770 US$ 3 540 US$ 7 080 US$ 14 160 US$ 28 320 US$
5 aste 1 710 US$ 3 420 US$ 6 840 US$ 13 680 US$ 27 360 US$
6 aste 1 650 US$ 3 300 US$ 6 600 US$ 13 200 US$ 26 400 US$
7 aste 1 575 US$ 3 150 US$ 6 300 US$ 12 600 US$ 25 200 US$
8 aste 1 500 US$ 3 000 US$ 6 000 US$ 12 000 US$ 24 000 US$
9 aste 1 440 US$ 2 880 US$ 5 760 US$ 11 520 US$ 23 040 US$
10 aste 1 380 US$ 2 760 US$ 5 520 US$ 11 040 US$ 22 080 US$
11 aste 1 320 US$ 2 640 US$ 5 280 US$ 10 560 US$ 21 120 US$
12 aste 1 260 US$ 2 520 US$ 5 040 US$ 10 080 US$ 20 160 US$
13 aste 1 200 US$ 2 400 US$ 4 800 US$ 9 600 US$ 19 200 US$
14 aste 1 140 US$ 2 280 US$ 4 560 US$ 9 120 US$ 18 240 US$
15 aste 1 080 US$ 2 160 US$ 4 320 US$ 8 640 US$ 17 280 US$
16 aste 1 020 US$ 2 040 US$ 4 080 US$ 8 160 US$ 16 320 US$

Langile motak

Teknikari Laguntzailea

Taldearen entrenamenduaren eraginkortasunari, teknikari laguntzaileak emandako entrenamendu abiadura bonusa gehituko zaio. Ziurtatu, lehenik, entrenatzaile apropos bat duzula, dirua teknikari laguntzaileetan xahutu aurretik. Baina entrenatzaile aproposa baduzu, teknikari laguntzaileak kontratatzea estrategia egokia izan daiteke entrenamenduan oinarrituriko taldeentzat.

Maila Entrenamenduaren abiadura Min hartzeko arriskua Sasoia
Maila: 0
Bonusik ez 40% Bonusik ez
Maila: 1
+3,5% +2,5% +0,05
Maila: 2
+7% +5% +0,1
Maila: 3
+10,5% +7,5% +0,15
Maila: 4
+14% +10% +0,2
Maila: 5
+17,5% +12,5% +0,25

Efektuak zehaztuta

Bonus horrek egungo entrenamenduaren eraginkortasuna biderkatuko du, zure entrenatzaile nagusiaren maila, entrenamenduaren intentsitatea eta egoera fisikoaren entrenamendua kontutan hartuta. Adibide gisa, entrenatzaile on bat baduzu, %100eko entrenamendu intentsitatearekin, eta egoera fisikoa %10ean entrenatuta, honako entrenamendu abiadurak lortuko zenituzke sortze-lan zoragarria daukan 22 urteko jokalari batekin

Teknikari laguntzaile gabe: 8 aste hurrengo mailara arte.
5. mailako teknikaria: 7 aste hurrengo mailara arte.
10. mailako teknikari konbinazioa: 6 aste hurrengo mailara arte.

Asko jota 2 Teknikari Laguntzaile izan ditzakezu aldi berean. Teknikari Laguntzaile bat baino gehiago badituzu, haien mailak gehitu eta batera emango dizkizugu, bonus bakar moduan. Alegia, 4. mailako Teknikari Laguntzaile batek 2. mailako bi teknikariren ekarpen bera egingo dizu.

Entrenamenduko eraginez gain, Teknikari Laguntzaileek bi albo efektu dituzte. Sasoia hobetuko dute, baina baita ere min hartzeko arriskua.

Min hartzeko arriskua partidako min hartzeen batez bestekoaren arabera kalkulatzen da, ez jokalariena, taldeena baizik. Zure taldearen oinarrizko balioa partidako 0,4 lesio dira. 5. mailako Mediku batekin 0,025era murriz dezakezu. Laguntzaile Teknikarien maila bakoitzeko 0,025 areagotuko da min hartzeko arriskua. Hau da, 5. mailako Teknikari Laguntzaile batek partidako 0,525era areagotuko du min hartzeko arriskua (0,15ekoa 5. mailako Mediku batekin), eta 5. mailako bi Teknikari Laguntzailerekin 0,65ekoa izango da min hartzeko arriskua (0,275ekoa 5. mailako Mediku batekin).

Aurretik azaldu bezala, Teknikari Laguntzaileak kontratatzearen aldeko efektua jokalarien sasoi ezkutua hobetzea da. 10 mailako Teknikari Laguntzaileen konbinazioa baduzu, ezkutuko sasoia 0,5 maila areagotuko duzu. Bestela esanda, 5. mailako bi Teknikari Laguntzailek, 5. mailako Teknikari Fisiko baten ekarpenaren erdia emango dizu.

Kategorietara itzuli

Medikua

Medikuek jokalarien fisiko orokorra zaintzen dute. Alegia, lesioak saihesteko neurriak hartuko dituzte, eta min hartuta dauden jokalariak osatuko dituzte. Trebetasun maila ona duen mediku bat kontratatuta, min hartzeko arriskua murriztu, eta mindutako jokalarien osatzea azkartuko duzu.

Maila Osatzeko abidura Min hartzeko arriskua
Maila: 0
Bonusik ez 40%
Maila: 1
+20% -7,5%
Maila: 2
+40% -15%
Maila: 3
+60% -22,5%
Maila: 4
+80% -30%
Maila: 5
+100% -37,5%

Efektuak zehaztuta

Zure taldeak partida bat jokatzen duen bakoitzean, jokalariek min hartzeko arriskua dute. Mediku bat izateak zure taldearen min hartzeko oinarriko arriskua murriztuko du. 5. mailako Mediku batek partidako 0,4tik 0,025era murriztuko du min hartzeko arriskua, baina kontuan izan beste faktore batzuk -Teknikari Laguntzaileak kontratatzeak, kasu- areagotu egin dezaketela arriskua.

Zure jokalari batek min hartzen badu, Medikuek azkarrago osatzen lagunduko diote. Hattricken, lesiotik osatzeko estimazioa astetan ikus dezakezu (astebete behar duela osatzeko, bi aste, hiru...). Osatuz joango da jokalarien eguneraketa bakoitzean, %90eko osasunera iritsi arte (zaurituta egon arren jokatzeko moduan egongo da), eta, bukaeran, guztiz osatu arte; noiz lesioaren zentzuak guztiz desagertuko baitzaizkio.

Lesio bera oinarri gisa hartuta, Medikuak kontratatuta edo kontratatu gabe dituzunaren arabera, jokalari batek guztiz osatzeko behar duen denbora erakusten dizu grafiko honek. Medikurik gabe, 19 urteko jokalari batek 3 aste beharko ditu osatzeko. 2. mailako Mediku batekin 2 astetan osatuko da (gutxi gorabehera). 5. mailako batekin, aste eta erdi inguru beharko du.

29 urteko jokalari batek, lesio berarekin, 6 aste beharko ditu osatzeko Medikurik kontrataturik ez duzunean. 1. mailako Medikuarekin, 5 astekoa izango da epea. 5. mailakoarekin, 3 aste baino gutxiago beharko ditu.

Kategorietara itzuli

Kirol psikologak

Joko psikologikoa fisikoa bezain garrantziatsua da, ia. Kirol psikologo bat kontratatuta, irabazteko giroa sor dezakezu. Langile mota honek taldeak bere buruarengan duen konfiantza eta talde izpiritua mantentzen lagunduko dizu.

Maila Talde Giroa Talde Segurtasuna
Maila: 0
Bonusik ez Bonusik ez
Maila: 1
+0,1 +0,2
Maila: 2
+0,2 +0,4
Maila: 3
+0,3 +0,6
Maila: 4
+0,4 +0,8
Maila: 5
+0,5 +1

Efektuak zehaztuta

Aurreko partidetan jasotako aginduek zehaztuko dute taldearen izpiritua. Neurketa bat amaitu bezain laster, izpirituak beherakada edo gorakada bat izan dezake, ezarritako aginduen arabera. Baina, normalizatu egiten da hurrengo partida iritsi bitartean. Alegia, oso izpiritu handia izanez gero, beheraka egingo du pixkanaka, eta oso apala baduzu, hobetzen joango da. Kirol psikologoak hobekuntzak ekarriko ditu prozesu horretan, zure taldearen izpirituak duen joera maila altuago batena ezarrita. Zer esan nahi du horrek? Polikiago egingo du behera izpiritu handia duzunean, eta azkarrago egingo du gora kontrako kasuan. Kontratatutako langile bakoitzaren trebetasun maila bakoitzaren hamarreko batekoa da jasotako bonusa. Hau da: 5. mailako Kirol Psikologo batek, puntu erdian areagotuko du taldearen izpirituaren balantzea.

Taldearen konfiantzan ere eragina du Kirol Psikologoak. Taldearen emaitzek eta sartu dituzun golek zehaztun dute, gehien bat, konfiantza. Baina, Kirol Psikologoak bonus bat emango dio konfiantzari. 5. ailako psikologo baten kasuan, maila oso bat gehiago igoko du zure konfiantza; edo, bestela esanda, bosten bat kontratatutako maila bakoitzeko.

Kategorietara itzuli

Teknikari Fisikoa

Jokalariaren errendimendua ez dute soilik trebetasun mailek eta egoera fisikoak zehazten. Sasoi aldaketak izaten dituzte jokalariek, eta faktore askok eragin dezakete horretan, baita arrazoi psikologikoek ere.

Teknikari Fisikoaren lana daukazun jokalari bakoitzetik ahalik eta gehien ateratzea da. Taldea partidarako prest eta motibatuta mantentzeaz arduratzen da. Teknikari Fisiko bat kontratatzea ez da epe motzerako erabakia, eta efektua ez da egonkorra - baina talde batzuentzat, eta egoeraren arabera, konponbide ona izan daiteke.

Maila Sasoia
Maila: 0
Bonusik ez
Maila: 1
+0,2
Maila: 2
+0,4
Maila: 3
+0,6
Maila: 4
+0,8
Maila: 5
+1

Efektuak zehaztuta

Jokalari baten sasoia, bere potentzialetik duen gertutasunaren arabera neurtzen da. Jokalarian ikus dezakezun balioa, uneko sasoia da, eta hori erabiltzen dugu partida simulatzean. Nolanahi ere, egungo sasoian joera bat dauka beti, eta hartzen duen joera horri ezkutuko sasoia deitzen diogu. Teknikari Fisiko bat erabilita, ezkutuko sasoiaren eguneraketetarako bonusa jasoko duzu. Ezkutuko sasoia birkalkulatzen den bakoitzean (bigarren aste bakoitzean, gutxi gora behera), ezkutuko sasoia 0,2 gehiago igoko da maila bakoitzeko. Hau da, 5. mailako teknikari fisiko batekin, ezkutuko sasoiak maila oso bat egingo du gora eguneraketa bakoitzean. Kontuan izan arren, hala eta guztiz ere sasoiak beherakada izan dezakeela, baina dneboran zehar zure batez bestekoa handiagoa izango da.

Kategorietara itzuli

Finantza zuzendaria

Finantza zuzendariak managerraren ekonomiaren malgutasuna areagotuko du. SOILIK ekonomikoki osasuntsu dauden taldeentzat balio du.

(Erabiltzaile hasiberria bazara, ez duzu zertan Finantza zuzendari bat kontratatu.)

Soldatak, jokalarien salerosketa ordainketak eta zelaia eraberritzeko proiektuak bezalako gastuentzat eskuragarri dagoen diruari muga bat jarriko dio normalean zuzendaritzak. Kapital horretatik haratagoko aktiboak gorde egingo ditu zuzendaritzak, taldearen egonkortasuna etorkizunean ziurtatzeko. Behar izanez gero, zuzendaritzak erreserba horretatik dirua emango dizu, baina era neurtuan. Superabita erreserba bihurtzen joango da, asteko irabazien %2 zehazki.

Finantza zuendari bat kontratatuta, zuzendaritzak erabil dezakezun aktibo handiagoa eta erreserbatik hartu dezakezun dirua erabiltzeko epe motzagoak eskainiko dizkizu. Trukean, zuzendaritzak baimenduko lizukeena baina era agresiboagoan erabili ahalko duzu zure dirua. Finantza zuzendari bat beharrezkoa izan liteke denboraldi batzutan dirua aurreztu, eta ondoren Kopa edo Liga irabazteko helburuarekin diru hori xahutu nahi duten taldeentzat.

Maila Gehienezko fondoa Itzulera/astero
Maila: 0
15 000 000 US$ 50 000 US$
Maila: 1
17 000 000 US$ 100 000 US$
Maila: 2
19 000 000 US$ 200 000 US$
Maila: 3
21 000 000 US$ 300 000 US$
Maila: 4
23 000 000 US$ 400 000 US$
Maila: 5
25 000 000 US$ 500 000 US$

Adibidea: Izar taldeak 40 000 000 US$ bildu du. Finantza zuzendaririk gabe, zuzendaritzak 15 000 000 US$ aldi berean gastatzeko baimena emango lizuke soilik. Managerrak 2 000 000 US$ gastatuko balitu, kutxan 13 000 000 US$ izanda, Zuzendaritzak dirua sartuko luke managerrak erabilgarri duen kutxan, baina mantso, astero 50 000 US$.

Orain, Izar taldeak 3. mailako Finantza zuzendari bat kontratatu du. Dirua erantzukizun handiagoz gastatuko dela pentsatuko du zuzendaritzak. Baimendutako kapitala 21 000 000 US$ eurokoa izango da, eta astero 300 000 US$ euro sartuko dituzte kutxan. Kontuan 21 000 000 US$ eurotik behera dagoen bitartean, zuzendaritzak automatikoki 21 000 000 US$ euro gehiago jarriko ditu erreserbatik. Kutxako dirua 21 000 000 US$ eurotik gorakoa bada (jokalariren bat saltzeagatik, kasu) superabitaren %2ko erritmoan sartuko du dirua zuzendaritzak astero.

Kategorietara itzuli

Taktiken teknikaria

Taktiken teknikari bat kontratatzean, taldearen malgutasuna hobetuko duzu, estrategia mugimendu eta hamaikako mota gehiagorekin. Taktiken teknirariaren eragina epe motzean nabaritzen da, datorren partidan eragiten baitu soilik; ziurta ezazu, beraz, behar duzun unean kontratatzen duzula.

Maila Aldak. / agin. estrak Jokatzeko eraren malgutasuna
Maila: 0
Bonusik ez Bonusik ez
Maila: 1
+1 +20pp
Maila: 2
+2 +40pp
Maila: 3
+3 +60pp
Maila: 4
+4 +80pp
Maila: 5
+5 +100pp

Efektuak zehaztuta

Ohiko partidako bost aginduen ordez (aldaketetarako, jokalariaren pentsaera aldatzeko edo horiek lekuz aldatzeko erabil daiteke) beste agindu bat gehiago izango duzu taktiken teknikariaren maila bakoitzeko. Hala, gehienez 10 agindu ezar ditzakezu taktiken teknikaria 5. mailakoa bada. Hori bai, kontuan izan neurketa bakoitzean asko jota 3 aldaketa egin ditzakezula, Taktiken tekinariarekin edo hura gabe.

Jokatzeko modua %100 defentsibo (lehenetsia defentsa gogoko duten entrenatzailea duzunean) eta %100 erasokorra (lehenetsia entrenatzaile erasokorra duzunean) artean egon daiteke. Erdibidean egongo da entrenatzaile neutrala baduzu. Partida bakoitzaren aginduen orrian aldatu ahalko duzu. Zure Taktiken teknikariaren maila bakoitzeko, 20pp-ko (portzentai puntu) malgutasuna izango duzu entrenatzailearen jokatzeko modua baldintzatzeko.

Adibidez, defentsa gogoko duen entrenatzaile bat baduzu, eta horrez gain 5. mailako Taktiken teknikari bat, jokatzeko modua %100 defentsibotik neutralera mugitu ahalko duzu. Ez erasoa ez defentsa gogoko duen entrenatzaile bat baduzu, eta harekin batera 5. mailako Taktiken teknikari bat; mugitzeko malgutasuna neutraletik bi aldeetako batera mugitu ahalko duzu: %50 defentsibora edo %50 erasokorrera.

Partida jokatzen den unean Taktiken teknikariak zure taldean egon behar du. Hamaikakoa eta agindua Taktiken teknikaria zenuenean egin bazenuen, eta gero hura kanporatu bazenuen edo kontratua ez berritzea erabaki, aurretik ezarritako estra aldaketa/aginduak ez dira erabiliko simulazioan, eta zure uneko entrenatzaileak lehenetsita duen jokatzeko modua hartuko da kontuan.

Hamaikakoa: Eskarmentua eta nahasmena

Antolaketetan eskarmentua

Zure taldeak nahi duzun antoilaketaz jokatu dezake, baina eskarmentatuta ez dauden antolaketaz jokatzen badute nahastu egin daitezke, normalean baino okerrago jokatuz. Nahasmena saihesteko eta antolaketetan eskarmentatzeko antolaketa horiekin praktika besterik ez dute behar. Antolaketa bat erabiltzen duzun bakoitzean jokalariei antolaketa horretan duten eskarmentua igoko zaie (lagunartekoak eta partida ofizialak berdinak dira horretarako, baina ez eskilara, duelu edo Hattrick Masters). Antolaketa bakoitzarekin jasotzen duzun eskarmentua minutuen araberakoa da (gehienez 90 minutu partidako), entrenamenduetan bezala. Dena den, walkover bidez irabazi baduzu baina gutxienez 9 jokalari zelairatu badituzu, formakuntzaren experientzia jasoko duzu partidako 90 minutuak jokatu izan balira bezala. Hala ere, gero eta maila altuagoetan orduan eta zailagoa da eskarmentua metatzea. Antolaketa jakin batekin jokatzen ez baduzu, jokalariek antolaketa horretan duten eskarmentua pixkanaka jaisten joango da. Jokalari bat saltzen duzun bakoitzean ere antolaketa eskarmentuan jaitsiera bat pairatzeko arriskua duzu.

Nahasmena

Zure jokalariek erakunde batekin esperientzia nahikoa ez badute, partidan zehar nahas daitezke., euren jokoa okertuz. Eskarmentu maila bikain bat (edo hobea) nahikoa da nahasmenik izango ez duzula ziurtatzeko. Maila baxuagoetan, orduan eta baxuagoa orduan eta handiagoa da nahasmena pairatzeko probabilitatea. Jokalarien guztizko eskarmentu propioa (ikus beherago) altua bada ordea, nahasmena jasateko arriskua txikiagoa izango da.

Nahasmena pairatuz gero ere antolaketako eskarmentuak zehazten du nahasmena zenbaterainokoa izango den: orduan eta eskarmentu baxuagoa, orduan eta nahasmen handiagoa. Nahasmena jasaten baduzu, partidaren kronikan une horretan taldeak duen organizazio maila agertuko zaizu. Organizazioa "penagarria" jaitsi dela ikusten baduzu oso txarra dela esan nahi du, eta "ona" dela ikusten baduzu nahasmena txikia dela esan nahi du. Atsedenaldian (edo luzapenaren aurretik) jokalariak nahastuta badaude, entrenatzaileak nahasmen hori nolabait murriztu daiteke hitzaldi txiki batekin.

Jokalarien eskarmentu propioa

Eskarmentuak eragin onuragarria dauka zelain diren jokalariengan. Jokalariek partidak jokatuz jasoko dute eskarmentua. Nazioko Kopako eta Mailako kopetako partidek ligakoen eskarmentu bikoitza emango dizute, gutxi gorabehera. Ohorezko eta Kontsolazio kopetako partidetan ligako neurketetako eskarmentuaren erdia lortuko dute. Nazioarteko lagunarteko batek gutxi gorabehera ligako partida baten eskarmentuaren bostena ematen du, eta zure herrialde bereko aurkari baten kontra jokatutakoek, nazioarteko lagunartekoen erdia. Eskarmentu gehien selekzioarekin jokatzen diren partidek ematen dute, eta, ondoren, Hattrick Mastersekoek.

Jokalari bakoitzak jasotzen duen eskarmentua jokatutako minutu kopuruan oinarritzen da, entrenamendua bezala. Jokalari batek ezin du 90 minuturi dagokiona baino eskarmentu gehiago jaso partida bakoitzean.

Kapitaina eta guztizko eskarmentua

Partida bakoitzerako kapitain bat aukera dezakezu. Eskarmentua eta lidertza maila dohain garrantzitsuak dira kapitainarentzat, taldearen guztizko eskarmentua kalkulatzerakoan haren mailek bonusa ematen baitute - horrek zure taldeak nahasmena izan edo partida garrantzitsu eta dramatikoetan urduri jartzea saihestea lagunduz. Halako egoeratan, eskarmentu baxuena duen taldea bakarrik jarri daiteke urduri, beren eskarmentu falta agerian utzita. Bi taldeen eskarmentu mailaren arteko aldeak zehaztuko du zenbateraino jarriko diren urduri. Hau ez da gertatuko ez Ligako partidetan ezta ere lagunartekoetan.

Kapitainak hasierako hamaikakoan egon behar du. Kapitain bat izendatu ez baduzu, jokalariek izendatuko dute beren ustez egokia dena.

Penalty jaurtitzaileak

Luzapenaren ondoren berdinketak badarrai, kopako eta promozioko partidak penalti jaurtiketetan amaitu daitezke. Zure penalti jaurtitzaileak hamaikakoaren orriaren atal berezi batetatik aukeratu beharko dituzu. Juartitzaileak aukeratzean gogoratu sekulako urduritasuna egoten dela une horietan, eta, beraz, penalty horietako bakoitzean (ez partidan zehar dauden penalty normaletan) jaurtitzaileari eskarmentu froga bat egiten zaiola. Esperientziaz gain, jokalariaren Errematea eta Baloi Gelditua trebetasunak (baita Teknikoa espezialitate duen ere) kontuan hartzen dira. Atezainentzat, Atezainatza maila eta Azkarra espezialitatea dira kontuan hartzen diren bakarrak.

Partida: Baloi gelditua eta gertaera bereziak

Partiden inguruko atal honetan apur bat sakonago joango gara eta partidetako bi alde garrantzitsu aztertuko ditugu: baloi geldituko jokaldietatik gola nola lortu eta "gertara berezietatik" zer lortu dezakezun (eta beste partidako gertaera batzuetatik).

Baloi gelditua

Zure eraso normal batzuk baloi geldituko jokaldietan amaituko dira. Futbol errealean bezala puntu asko lortu ahal izango dituzu baloi geldituan ona izanez. Bi baloi geldituko jokaldi mota daude, falta zuzenak eta ez zuzenak.

Jaurtiketa zuzenak

Jaurtiketa zuzenak penaltyak eta falta zuzenak dira. Hauetan gola lortzeko, baloi geldituak jaurtitzeko aukeratu duzun jokalariak bere baloi geldituaren dohainak erabiliko ditu aurkarien atezaina menderatzeko. Zure atezainak, atezaintzaren dohainaz gain, baloi geldituaren dohaina ere erabiliko du falta zuzenak defendatzeko, baina ezin da zure baloi geldituen jaurtitzailea izan.

Falta ez zuzenak

Faltazko gol aukeren herena inguru falta ez zuzenak izango dira, hauek talde lana izanik. Erasotzeko, garrantziaren arabera ordenatuak, zure zelaiko jokalarien batazbesteko errematea, baloi gelditua, eta zure baloi geldituen jaurtitzailearen baloi gelditua hartzen dira kontuan. Defenditzeko, ordenean, zelaiko jokalarien batazbesteko defentsa, baloi gelditua, zure atezainaren atezaintza eta bere baloi gelditua hartzen dira.

Gertaera bereziak

Eraso normalez gain, "gertaera bereziak" ere lortu ditzakezu. Gertaera berezi hauek jokalarien ezaugarrien arabera, batez ere berezitasunen arabera ematen dira eta beraz berezitasun hauek ondo orekatuak dituen talde bat osatzea ere estrategia bilakatzen da.

Bi gertaera berezi mota daude: taldearen gertaera bereziak eta jokalariaren gertaera bereziak. Taldearen gertaera berezi bat edukitzeko aukera baloiaren jabetzaren araberakoa da (baloi jabetzaren %55a baduzu, gertaera berezia edukitzeko %55-eko aukera izango duzu).

Jokalariaren gertaera bereziak jokalariaren berezitasunetan oinarritzen dira. Berezitasunak dituzten jokalari asko edukitzeak abantaila eman dezake, baina ez da inporta duen gauza bakarra. Jokalariek jokatzen duten postuaren arabera berezitasun zehatz bat behar dute gertaera bereziak sortzeko. Garrantzitsua da taldean berezitasunekin oreka bat lortzea.

Partida bateko gertaera berezi bakoitzak, hurrengo gertaera berezi bat sortzeko aukerak murrizten ditu.

Eguraldiaren egoerak

Berezitasun batzuk dituztenak hobeto edo okerrago moldatzen dira eguraldi mota bakoitzarekin. Eguraldiak jokalari guztiengan du eragina partida amaitu arte.

Jokalari teknikoen gaitasun guztiak %5 igotzen dira eguzkitan jokatzean, baina portzentai berdinean jeisten dira euripean.

Jokalari bortitzen gaitasun guztiak %5 igotzen dira euritan jokatzean, baina portzentai berdinean jeisten dira eguzkipean.

Jokalari azkarrek %5a galtzen dute euri eta eguzkipean.

Eguraldiak jokalariengan zerikusia duenean, horri buruzko informazioa jasoko duzu partidako txostenean eta jokalariaren izar kopuruan ere bere errendimendu jaitsiera nabarituko da.

Goleko gertaerak

Berezitasunek (eta jokalarien beste atributek) gol-aukera gehiago eman diezazkezuke. Beheko aipamenetaz gain, jokaldia amaituko duen jokalariak (askotan, baino ez beti, aukera sortzen duen jokalariak berak) erremate pixka bat ere izan beharko du aukera horretatik gola lortzeko.

Ustekabeko jokalariek, atezainak, erdialdeko defentsak edo hegaleko defentsak badira, euren paseen dohaina erabil dezakete ezusteko pase luzeak sortzeko. Aldi berean, erdilariak, hegaleko jokalariak edo aurrelariak badira beraien erremate dohaina erabili dezakete baloia berreskuratzeko. Honez gain, atezainak izan ezik, beste guztiek beraien ustekabekotasuna gol aukera bereziak sortzeko erabili dezakete. Zenbat eta baxuagoa izan ustekabeko defentsa edo erdilari baten defentsa maila, gero eta handiagoa izango da bere akatsak egin eta arerioari gol aukera bat emateko aukera. Honez gain, pase maila baxua duen hegaleko jokalari batek edo aurrelari batek kaosa sortu dezake defentsan, arerioarentzat gol bat sartuz.

< b>Azkarra : erdilariek, hegalekoek eta aurrelariek gol-aukera bat sor dezakete, beren abiadura erabiliz barnekaldi azkar bat eginez. Aukera horri aurre egin diezaioke aurkariaren taldeak, defentsa (erdikoa edo hegalekoa) azkarra erabiliz. Halaber, zure kontraerasoen taktika-mailan hobakuntza bat lor dezakezu zelai gainean duzun erdilari, hegaleko edo aurrelari bakoitzeko. Zure aurkariak efektu hori baliogabetu dezake erdilariak, hegalekoak, erdikoak edo atezain azkar bat zelairatuz (hobaria erabat deuseztatu arte bakarrik, ez du eraginik taktikaren hasierako mailan).

< b>Teknikoa : erdilariek, hegalekoek eta aurrelariek aukera bat sor dezakete atezain, defentsa edo aurkariaren erdilari bat buruz abila bada (buruz abila denak ez du guztiz kontrako posizioan egon behar). Gainera, zelaian duzun erdiko edo hegaleko bakoitzak aukera txiki bat emango dizu kontraeraso espontaneo bat sortzeko aurkariak huts egindako aukera arrunt batetik. Jokalari honek zenbat eta pase gehiago eman, orduan eta aukera gehiago hori sortzeko.

Hegaleko nahikoa dohain duten hegalekoek beste hegaleko, erdilari edo aurrelari batek amaitu beharko dituzten gol-aukerak sortu ditzakete. Beste jokalari hori buruz abila bada edo nahikoa erremate dohain baditu, errazagoa izango zaio gola lortzea. Gauza biak baditu oraindik ere erreztazun gehiago izango du.

Kornerra: Kornerretik gola lortzeko aukera gehiago izateko, hau jaurtitzeko ardura duen jokalariak baloi geldituko nahikoa dohain izan beharko ditu. Honez gain, zure zuzenean golera ez doazen baloi geldituetako erasoko gaitasuna arerioaren zuzenean golera ez doazen baloi geldituetako defentsako gaitasuna baino altuagoa izateak aukera gehiago emango dizkizu. Bi korner mota daude. Lehenengoan, kornerra jaurtitzen duen jokalaria kontuan hartu gabe, arerioak baino buruz habilak diren jokalari gehiago badituzu zelaian aukera gehiago izango dituzu gola sartzeko. Buruz habila den inor ez baduzu oso gaizki defendituko dituzu kornerrak eta oso zaila izango da zuk kornerren batetan gola lortzea. Bigarren motan, baloia jasotzen duen jokalariaren gol sartzeko gaitasunaren araberakoa izango da gola sartzeko aukera. Kontuan izan kornerretan erasoan dagoen taldeak txartel horia jaso dezakela, baina zure jokalariak iada txartel hori bat badu, lasaiago arituko da kornerrean eta txartela jasotzeko aukerak murriztuko dira.

Eskarmentua: eskarmentu altuko aurrelariek hori erabili dezakete gola lortzeko. Eskarmentu gutxiko erdiko atzelari eta hegaleko atzelariek gol-aukera bat eman diezaiokete aurkariari.

Nekea: Defentsibo jolasten duten erdilari nekatuek akatsak egin ditzakete. Aurkariaren erasotzailea ere nekaturik ez badago, gol-aukera bat jaso dezakete.

Bestelako gertaera batzuk

Partidan gerta daitezkeen bestelako gertaera batzuk ere badaude. Gertaera horiek izateko probabilitatea ez da zelai erdiaren araberakoa, beraz, nahiz eta baloiaren jabetza altuagoa izan, ez duzu horiek jasotzeko probabilitate handiagoa izango.

Kontraerasoak: Nahiz eta kontraerasoaren taktika ez erabili badago probabilitate txiki bat zure taldeak kontraerasoak antolatzeko. Taktikarekiko "independienteak" diren kontraeraso hauek ez dute behar zelaierdi ahulagoa izatea (taktikarekin beharrezkoa dena). Ikus taktikei buruzko atala kontraerasoei buruz gehiago ikasteko.

Urruneko jaurtiketak: Nahiz eta urrunetik jaurtitzeko taktika ez erabili badago aukera txiki bat zure taldeak urruneko jaurtiketazko abadagunea sortzeko. Irakurri taktiken atala urruneko jaurtiketei buruz gehiago ikasteko.

Erdilari bortitzak, defensibo jokatu eskero, arerioaren erasoak zapuztu eta baloia berreskuratzen arituko dira. Presioa arrakastatsua bada arerioaren erasoa bertan behera geratuko da. Hau egin ahal izateko, bere sasoia eta defentsa maila hartuko dira kontuan.

Aurrelari Bortitzak, normal jokatu eskero, beraien gorputza leku egokian ipini ahalgo dute, lehenengo aukeran huts egin ondoren bigarren aukera bat sortu eta gola sartzeko. Honetarako sortze-lana eta erremate maila altuak berharko ditu. Kontuan eduki beraien joko fisikoak txartel horiak jasotzeko erreztasuna emango diela. Dena den, jokalariak lehen txartel horia jaso badu, bere indarra neurtuko du hurrengo ekintzetan.

Penalty asko egingo dituzu ondorengo berezitasunak dituzten bi edo hiru jokalari gehiago zelaraitzen badituzu postu hauetan: Aurrelari defentsibo teknikoak, aurrelari bortitz normalak eta erdilari defentsibo bortitzak. Mota bereko bi jokalari ipini eskero penaltya jasateko aukera %4 igoko da bakoitzagatik. Hiru jokalari ipini eskero aukera are handiagoa izango da (%7.5 jokalari bakoitzagatik).

Partida: Taktikak

Partida bakoitzean zure taldeak erabil dezakeen taktika ezar dezakezu. Taktika bakoitzak bere abantailak ditu, baina baita desabantailak ere, beraz, kontuz aukeratu. Sei taktika mota (eta normala) daude. Taktikarik zehazten ez baduzu "normal" jokatuko duzu.

Taktika maila

Taktika batekin zer moduz jokatzen duzun, taktika horretan duzun mailaren araberakoa da. Maila hau jokalari ezberdinen dohainekin eta parte hartzen duen jokalari bakoitzaren eskarmentuarekin kalkulatzen da.

Zure taktikaren eraginkortasuna zure jokalarien mailaren araberakoa da. Gero eta jokalari hobeak zelai gainean, orduan eta taktika maila hobea beharko duzu eraginkortasun bera izateko. Praktikan, maila altuagoetan apaletan baina taktika maila hobea beharko duzu.

Presionatu

Taktika honekin zure jokalariek aurkariak presionatuko dituzte, ta gehiago konzentratuko dira aurkarien erasoak gelditzen zeureak sortzen baino. Presionatzea ona izan daiteke okerragoa zarela uste baduzu, eta gol gutxiko partida nahi baduzu.

Abantaila: Partida batean egon daitezken gol aukera kopurua murriztu dezakezu (bi taldeentzat).

Desabantaila: Zure jokalariak normalean baino azkarrago nekatuko dira.

< b>Trebetasun garrantzitsuak: defentsarako trebetasun osoak eta jokalari guztien erresistentziarako trebetasunak zehazten dute zure maila presioa egiteko taktikan. Jokalari batek "indartsu" espezialitatea badu, bere defentsarako trebetasunak bikoitza balio du. Zure jokalariak zenbat eta nekatuago egon, orduan eta gaitasun gutxiago izango dute aurkariak presionatzeko.

Presionatzen ari den talde batek gol aukera bat ezereztatzen duen bakoitzean partidako kronikan agertuko da. Ez duzu inoiz jakingo zein talderen erasoa zen. Bi taldeek presionatzen badute, eragina, batazbeste, bikoitza izango da. Horrez gain, jaurtiketa luzeak erabiltzen dituen aurkari baten aurka jokatzean, presionatzen duen taldeak jaurtiketa luzeak saihesteko aukera handia izango du.

Kontraerasoa

Kontraerasoen taktikaz, baloiaren jabetza aurkariari nahitaz ematen diozu, eta golaukera bat huts egiten duten bakoitzean kontraeraso azkar bat egiten saiatzen zara. Kontraerasoez jokatzea oso eraginkorra izan daiteke defentsa eta eraso indartsua baina zelaierdi txarra baduzu, batez ere zure aurkariak eraso ahula badu.

Abantaila: Eraso gehigarriak lortu ditzakezu (zure defentsak aurkariaren eraso bat gelditzean kontraerasorako aukera izango duzu).

Desabantaila: Zure zelaierdiko mailaren %7a galduko duzu.

Dohain Garrantzitsuak: Zure atzelarien pase eta defentsa dohainen baturak zehazten du kontraeraso maila. Paseak defentsa baino bi aldiz garrantzitsuagoak dira.

Eraso bat erratu den garaian zelaierdia menderatu gabe zegoen taldeak soilik atera diezaioke etekinen bat taktika honi (zelai erdia gutxienez %7an galdu behar duzu zigor taktikoa ezarri aurretik). Baloiaren jabetza zure bada, taktikaren desabantaila jasango duzu soilik. Kontraeraso guztiak kronikan azaltzen dira. Kontraeraso bat egiten duzun bakoitzean hurrengoa egiteko aukerak murriztu egiten dira.

Erditik eraso

Erditik erasotzeko taktikaz, taldea bere erasoak zelaiaren erdi aldetik egiten saiatuko da, hegalak gutxiago erabiliz. Honek esan nahi du hegaletik joan beharko litzatekeen eraso bat erdira bideratzeko aukera egongo dela. Hau gertatzen den bakoitzean hurrengo erasoan berdina egiteko aukera murriztu egingo da.

Abantaila: Zure hegaleko erasoen %15-30 inguru erdiko eraso bilakatuko dira.

Desabantaila: Zure hegaleko defentsa (bi aldeetan) zerbait okertzen da.

Dohain Garrantzitsuak: Zelaiko jokalarien paseen dohainen baturak zehazten du izango duzun erditik erasotzeko taktika maila.

Hegaletako eraso bat erdirantz eramatea lortzen den bakoitzean, partidaren kronikak hala adieraziko du.

Hegaletatik eraso

"Erditik eraso" taktikak bezalako eragina du Hegaletatik Erasotzeko taktikak, baina justu alderantziz. Hau da, erdiko eraso batzuk hegaletako eraso bilakatuko dira. Normalean erditik hegaletatik baino eraso gutxiago egiten direnez, portzentualki eraso gehixeago bilakatuko dituzu. Lekuz aldatzen den eraso bakoitzagatik hurrengoa berbideratzeko aukerak murriztuko dira.

Abantaila: Zure erdiko erasoen %20-40 inguru hegaletako eraso bilakatuko dira.

Desabantaila: Zure erdiko defentsa zerbait ahulduko da.

Dohain Garrantzitsuak: Zeilaiko jokalarien paseen dohainen baturak zehazten du Hegaletatik Erasotzearen taktika maila.

Eraso bat erditik hegaletara konektazen den bakoitzean, hori partidaren kronikan agertuko da.

Sormenez jokatu

Sormenez jokatzean zure jokalariak euren berezitasunak gehiago erabiltzen saiatzen dira, eta baita beste ezaugarri batzuk ere.

Abantaila: Partidan zehar bi taldeek gertaera bereziak izateko aukera handitzen da baina zure taldearen aukerak pixka bat handiagoak izango dira (bai positiboak eta baita negatiboak ere).

Desabantaila: Zure defentsa zerbait okertuko da.

Dohain Garrantzitsuak: Sormenez jokatzeko taktika ondo erabiltzeko zure jokalariek pase maila altua eta experientzia asko beharko dute (batez ere pase maila altua). Atezaina ez den jokalari bat Ustegabekoa bada, bere eragina taktikan bikoitza izango da. Taktika ondo erabiltzeko, berezitasunei begira optimizatuta dagoen hamaikakoa (berezitasunaren arabera gaitasun eta posizio egokia duten jokalariak) zelairatzea gomendatzen da.

Urruneko jaurtiketak

Urruneko jaurtiketekin jokatzean zure jokalariak jokaldia amaierararte antolatzen saiatu ordez urrunetik jaurtitzen saiatuko dira. Hau da, erdiko eta hegaletako erasoak urruneko jaurtiketengatik ordezkatzen dituzu. Jaurtiketa batean jaurtitzailea eta atezaina alderatzen dira. Hau baliagarria izan daiteke zure erdiko/hegaletako eraso normalekin golak sartzeko zailtasunak badituzu eta jaurtitzaile onak badituzu.

Abantaila: Urruneko jaurtiketen taktikak erdiko eta hegaleko erasoen asko jota %30 inguru ordezkatzen ditu.

Desabantaila: Zure hegaleko eta erdiko erasoetan, eta baita zelaierdian ere, okerxeago jokatuko duzu.

Dohain Garrantzitsuak: Zelaiko jokalarien erremate eta baloi gelditu dohainek zehazten dute Urrunetik Jaurtitzeko taktika maila. Errematea baloi gelditua baino hiru aldiz garrantzitsuagoa da.

Eraso bat urruneko jaurtiketa bilakatzen denean, presioaz defenditzen ari den edozein taldek jaurtiketa moztu dezake aukera ezerezean utziz. Jaurtiketa moztua ez bada zelaiko jokalari batek jaurtiko du (erdilariek eta hegalekoek jaurtitzeko probabilitatea bikoitza da). Jaurtiketaren kalitatea jaurtitzailearen erremate eta baloi geldituko dohainen araberakoa da, eta ondoren atezaina jaurtiketa gelditzen saiatzen da bere atezaintza eta baloi geldituko dohainak erabiliz. Bai jaurtitzailearentzat eta baita atezainarentzat ere: bi dohainak eduki behar dira, eta hobe da bakoitzetik pixka bat izatea batetik asko baino.

Urruneko jaurtiketen aukera guztiak agertzen dira partidako kronikan, baita ezerezean geratu direnak ere.

Ordezkapenak

Hamaikakoaren kapituluan aipatu bezala, jokalari batek min hartzen badu automatikoki kokapen horretako ordezkoak bere tokia hartuko du. Baldintzatutako ordezkapenak ere egin ahal izango dituzu.

Aurrez baldintzaturiko ordezkapenak

Partida baterako ordezkapenak aldez aurretik ezar ditzakezu, bai nekaturik dagoen jokalaria aldatzeko edo baita taktika aldatzeko ere. Adibidez, aurrelari bat estra-atzelari bategatik ordezkatu dezakezu partidan duzun abantaila mantentzeko, edo atzelari bat aurrelari bategatik ordezkatu galtzen bazoaz. Jokalari bakar baten bakarkako agindua aldatzea ere erabaki dezakezu.

Aurrezko baldintzaturiko ordezkapen bat ezartzea

Ordezkapen bat ezartzeko zoaz "Ordezkapenak / Aginduak" atalera hamaikakoaren orrian. Zelaia uztea nahi duzun jokalaria aukeratu eta bertara sartuko den ordezkoa ere aukeratu. Ondoren ordezkapenaren baldintzak zehaztu behar dituzu. Ordezkapena minutu zehatz batetan gertatzea agindu dezakezu, edo/eta emaitzaren arabera izatea "baldintza aurreratuak" bistarazten badituzu. Honez gain, baldintza aurreratuetan zure jokalari batek (edo aurkariaren batek) txartel gorria ikustean ere ordezkapenak egin ditzakezu.

Bakarkako aginduak aldatzea

Bakarkako aginduak ere "Ordezkapenak / Aginduak" atalean aldatu behar dira. Ordezkaketa bat egitean bezala, aukeratu behar duzun jokalaria eta ezarri behar duzun baldintza aldaketa noiz egin nahi duzunaren arabera.

Bost agindu ezar ditzakezu

Bost agindu ezar ditzakezu gehienez (ordezkapenak eta agindu aldaketak). Baina gogoan izan epaileak ez dituela horietako hiru baino gehiago egiten utziko.

Aginduak baldintzak betetzen direnean ematen dira

Zure agindu guztiak partidaren aurretik ezarritako baldintzak bete bezain pronto emango dira. Baldintzak betetzen ez badira, ez dira aginduak emango. Agindu bat 65. minutuan egiteko ezartzen baduzu beste baldintzarik gabe, agindu hori 65. minutuan beteko da. Agindu bat 70. minuturako eta zure taldea irabazten badoa ezartzen baduzu, agindu hori 70. minututik aurrera beste baldintza betetzen den bezain laster emango da. Beraz markagailuan aurretik 80. minutuan jartzen bazara, orduan emango da agindu aldaketa hori.

70. minuturako bi agindu ezartzen badituzu, bat aurretik bazoaz eta beste gol bat baino gehiagogatik aurretik bazoaz, eta minutu horretan 3-0 irabazten bazoaz, bi aginduak emango dira une horretan.

Kontuan har ezazu: Bi ordena adibidez terminoak (berekin itxuratu baditu minutua eta emaitza), haiek ez dira exekutatuko une berean, baina sortu ziren ordenan egingo dute.

Partidaren ondoren zure agindu guztien zerrenda ikusi ahal izango duzu (baina ez zure aurkariak) izar puntuaketen orritik esteka baten bidez. Bertan aginduak noiz bete diren edo zergatik bete ez diren ere ikusi ahal izango da.

Ezin duzu min hartzeetarako ezer prestatu

Ezin da lesioetarako baldintzarik ezarri. Zure jokalari batek partidan zehar min hartzen badu, sistema automatikoa arduratuko da ordezkapen horretaz. Hala, min hartze batek zure ordezkapen sistema izorra dezake, benetako futbolean bezala.

Psikologia

Futbol talde baten ardura izatea ez da taktiketan eta estrategian bakarrik oinarritzen, psikologia ere kontuan hartu behar da. Zure taldeak irabazteko nahia izan behar du, eta euren buruan sinetsi behar dute. Zure taldearen psikologiak eragina izango du emaitzetan, eta alderantziz, emaitzek eragina izango dute taldearen psikologian.

Talde giroa

Zure taldeko atmosferak eragin handia du zure taldeko errendimenduan. Talde giroak zure zelaierdiko balorazioan eragiten du, eta talde giroa gero eta hobeagoa izan, zure zelaierdia hobeagoa izango da. Honek, zenbatekoa izango da zure baloi-jabetza zehazten du. Talde giroa bera hainbat faktoretan oinarritzen da, baina batez ere entrenatzailearen lidertza mailan, partida bakoitzari ematen diozun garrantzian, salerosketetan eta psikologoan.

Talde segurtasuna

Jokalariek euren buruan sinetsi behar dute ondo jokatzeko. Segurtasun gutxiko taldeak lanak izaten ditu sortutako aukerak golean bihurtzeko. Segurtasun altua normalean gauza positiboa da, baina altuegia bada jokalariek aurkari ahulago bat gutxietsi dezakete (ikus beherago datu gehiagorako). Talde segurtasunak erasoko puntuaketetan du eragina. Segurtasuna, era berean, aurreko partidetako emaitzetan oinarritzen da, baina psikologoak edo lidertza handiko entrenatzaileak ere hobetu dezake.

Partidaren garrantzia

Partida ofizial bakoitzaren aurretik, partidak zenbateko garrantzia duen esaten diozu taldeari. Partidaren garrantziaren arabera baloi jabetza altuagoa edo baxuagoa izango duzu. Hiru aukera dituzu:

Hil ala bizikoa: Jokalariek duten guztia emango dute partida irabazteko. Hala ere, partida amaitzean talde giroa jaitsi egingo da eta beraz jokalariak ez dira euren onenean arituko hurrengo partidetan.

Normala: Jokalariak normal arituko dira.

Lasai jokatu: Jokalariak lasai arituko dira, etorkizunean baitatoz partida garrantzitsuagoak. Partidaren ondoren talde giroa igo egingo da, eta beraz jokalariak hobeto ibiliko dira hurrengo partidan.

Jokalarien pertsonalitatea

Jokalariek guztiek dute pertsonalitate bat. Jokalari gaizto eta agresiboek txartel gehiago ikusiko dituzte. Lidertza maila garrantzitsua da kapitainarentzat eta entrenatzailearentzat.

Partidako gertaera psikologikoak

Entrenatzaileak ezarritako aginduez aparte, partidaren nondik norakoak eragina izan dezake jokalariaren jarreran. Horrelako gertaera psikologikoek eragin handia izan dezake partida jakin batean, baina ez dute eraginik etorkizuneko neurketei begira talde giroan eta segurtasunean. Bi goleko abantaila duen talde batek automatikoki utziko dio erasoari arreta jartzen, eta defentsan esfortzu handiagoa egingo du. Eragin hori areagotu egingo da abantaila handituz gero:Areagotu helburua diferentzia helburua bakoitzak gutxitzen eraso% 9 eta% 7,5 handitzen defentsa. Murrizteko helburua diferentzia helburua bakoitzak aurrekoa efektu alderantziz. Ez dago goi helburua 8ko diferentzia, taldearen balorazioak Zein ondoren aldatzen gelditu egingo muga bat da.

Zenbait egoeratan, taldeek eragin psikologikoari aurre egingo diote. "Denboraldiko Partida" jokatzeko aginduak eman badituzu, jokalariek ez dute erasoko puntuazioa galduko, nahiz eta abantaila garbiarekin irabazten joan. Gauza bera gertatzen da taldeak Kopa nazionaletako batean final bat jokatzen badu, Munduko Kopa edo Hattrick Masterseko eta azken serie denboraldiko Kopako gainean.

Horrez gain, lehen zatian normalean baino okerrago jokatu duen talde batek, atsedenaldian epelak entzun ditzake aldagelan, eta jarrera berriarekin zelairatu.

Azpiestimazio

Zure taldea baino posizio okerragoan dagoen aurkari bat baduzu eta zure talde segurtasuna sendoa edo hobeagoa bada, zure jokalariek aurkaria gutxiestea suerta liteke eta ondorioz euren maila onena ez ematea ere. Hau gertatzeko duzun arriskua bi taldeen arteko puntu diferentzian eta bien taulako posizioen baitan dago, baita zure talde segurtasunaren mailaren eta zure taldeak partidarako duen jarreraren baitan ere. Ezberdintasuna zenbat eta handiagoa, maila handiagoa, etabar... arriskua handiagoa izango da. Hau ez gertatzeko modu bakarra 'Hil ala biziko' partida jokatzea da.

Zure aurkaria gutxiesten duzunean, puntuen diferentzia, konfidantza maila, taldearen jarrera eta etxean edo kanpoan jokatzeak erabakitzen du zenbat gutxiesten duzun. Atsedenaldian duzun emaitzaren arabera, gutxiespen hori errekuperatu dezakezu: guztiz, galtzen bazoaz; 2/3ean berdinduz gero eta 1/3ean aurretik bazoaz.

Kontuan izan gutxiespena ligako partidetan soilik gertatzen dela, baina ez lehen hiru jardunaldietan.

Salerosketak

Salerosketa merkatuan talderako jokalari berriak erosi ahal izango dituzu, eta behar ez dituzunak saldu. Gehienez ere 50 jokalari izan ditzazkezu une berean. "Eskaintzak" orrian saltzen ari zaren eta eskaintza jarri diezun jokalari guztien egoera ikusiko duzu. Gainera, jokalari ohien salmentak ere erakutsiko dizkizu eta hauengatik ere dirua jasoko duzu.

Jokalari bat saltzea

Jokalari bat saltzeko, salerosketa merkatuan ezarri behar duzu, jokalariaren orritik egin dezakezu. Bere gutxieneko salneurria aukeratu behar duzu. Jokalariaren benetako balioaren ideia bat izateko 'Antzeko salmentak' lotura klikatu dezakezu non antzeko baldintzak dituen jokalarien salneurriak ikus ditzakezun. Dena den, jokalariak gutxienez partida bat jokatu beharko du zure taldean salgai jarri ahal izateko, eta ezin duzu jokalaria zurekin jokatu duen partida kopurua baino gehiagotan salgai ipini. Muga hori ez da ezartzen zure harrobitik igotako jokalarientzat edo taldea jaso zenuenean taldean bertan zetozen jokalarientzat. Jokalaria hiru egunez egongo da salerosketa merkatuan, eta ondoren eskaintza handiena egin duen taldera joango da, baten batek eskaintza bat egiten badu. Jokalari bat enkantea amaitzen den bezain pronto desagertzen da talde zaharretik berrira joateko, bi taldeetako bat momentu horretan partida bat jokatzen ari ez bada behintzat. Kasu horretan partida amaitzean iritsiko da talde berrira. Eroslerik ez badago zure taldean jarraituko du. Gogoratu, behin jokalari bat salerosketa merkatuan jartzean ez duzu atzera jotzerik. Saldu nahi ez duzula erabakitzen baduzu, jokalaria mantentzeko modu seguru bakarra zerorrek berriro erostea da!

Jokalari bat erostea

Jokalari bat erosteko salerosketa merkatura jo behar duzu, Klubaren menutik, Nazioartea menutik edo goiko eskuineko iskinak aurkitzen den Salerosketak lasterbidetik. Ze jokalari mota nahi duzun aukeratu eta enkantearen orrira joateko jokalariaren izenean sakatu behar duzu. Une horretako eskaintza %2an edo 1 000 US$tan handitu behar duzu, bietan handiena. Eskaintzarik egina ez badago eskatzen den prezioa bera eskaini ahal izango duzu hau 1 000 US$ edo handiagoa bada. Kontuan izan zure eskaintza guztien batura gehi eskaintza egina diezun jokalari horien soldaten baturak (erosi bezain laster lehen soldata ordaintzen baituzu) ezin zaituela 200 000 US$ baino gehiagoko zorretan jarri.

Eskaintzak enkantearen amaierararte jarri ahal izango dituzu. Amaieraren aurreko azken hiru minutuen barnean eskaintza bat ezartzen bada, enkantea luzatu egingo da, amaiera eskaintza horren unetik hiru minutura ezarriz.

Jokalari bat erostean oso garrantzitsua da bere dohainei, pertsonalitateari, eta abar begiratzea. "Antzeko Salmentak" esteka ere erabili dezakezu, antzeko jokalariak azken aldian ze preziotan saldu diren jakiteko.

Eskaintza automatikoak

Eskaintza automatikoek eskaintza normalek bezala funtzionatzen dute. Gehienezko eskaintza bat ezartzen baduzu, sistemak automatikoki egingo ditu eskaintzak, beti ahalik eta kopuru txikiena igota (%2, gutxienez 1 000 US$).

Gehienezko eskaintza edozein unetan alda dezakezu (handitu edo txikitu), baina, noski, ezingo duzu uneko (handiena) eskaintza ezabatu. Zeuk soilik ikusiko duzu zure gehienezko eskaintza, gainontzeko erabiltzaileek zure uneko eskaintza soilik ikusiko dute.

Eskaintza automatiko bakarra izan dezakezu batera. Zure gehienezko eskaintza toperaino iritsi bada, jada ez da eskaintza automatiko bat, eta, beraz, beste eskaintza automatiko bat ezar dezakezu, nahi izanez gero.

Kasu berezietarako (bi taldek eskaintza automatiko bera egiten dutenean edo bi eskaintza automatiko une berean ezartzen direnean) logika erabili dugu. Hemen dituzu hainbat adibide.

Ordezkaria, jatorrizko taldea eta salmenta primak

Jokalari bat salerosketa merkatuan jartzea 1 000 US$ kostatzen da. Behin salduta jokalariaren ordezkariak, jatorrizko taldeak eta aurreko taldeak saldu den prezioaren zati bat hartuko dute. Jokalariaren orrian bera salduz gero zuretzat izango den portzentaia ikusi dezakezu. Hemen dituzu oinarriak:

Ordezkariak jasotzen duen kopurua jokalariak zure taldean daraman denboraren araberakoa da.

< i>Jatorrizko taldea den klubak salmenta-prezioaren % 2 jasotzen du beti. Prestakuntza-eskubideak dituen kluba zarenean, % 2 jasotzen duzu jokalari hori saltzen den bakoitzean. Mesedez, kontuan izan harrobiko jokalari bat lehen aldiz saltzen duzunean ez duzula dirurik jasotzen prestakuntza-eskubideengatik.

Aurreko taldeek beti salmenta prezioaren %3a jasotzen dute, denera eta ez bakoitzak. Zeu zarenean aurreko taldeetako bat, jasoko duzun kopurua jokalariak zure taldean jokatu zuen denboraren araberakoa da.

Ikus taula hauek datu gehiagorako.

Zure harrobiko jokalari bat saltzean, ez duzu ordainsaririk aurreko talde izateagatik. Jokalaria berriro saltzen badute, orduan bai jasoko duzula aurreko taldea izatearen ordainsaria, zure talde nagusian gutxienez partida bat jokatu badu.

Salerosketako dirua zuzendaritza batzordera doa

Salerosketa batzuen kasuan, zuzendaritza batzordeak diru kopuru bat erreserbara eraman dezake klubak beranduago erabiltzeko aukera izan dezan.

Hau soilik jokalari berezi batzuekin gertatzen da, eta manager gehienentzako oso gertaera arraroa izango da.

Zuzendaritza batzordeak jokalari salgai ipintzera zoazenean esango dizu ea hau gertatuko den, eta holan bada, zein portzentaia gordeko duten erreserbetan.

Zuzendaritza batzordeak hau egin dezake jokalari bat espekulazio prozesu baten barne dagoela pentsatzen badu, edo dirua ezkutatzeko trikimailu bat baino ez dela uste badute. Jokalaria ordezkatu beharrik ez dagoela pentsatuko dute eta horregatik dirua etorkizunerako gordeko dute.

Gaur egun, dirua erreserbetara mugitzeko orduan, batzordeak soilik atezainak (gutxienez ona maila dutenak) edo etorkizunean entrenatzaile honak izan daitezkeenak (gutxienez eskarmentu eskasa eta lidertza ona dutenak) edukiko ditu kontuan.

Batzarrak erreserbetara bidaltzen duen salmentaren ehunekoa jokalari horrek zure taldearentzat duela gutxi jokatu dituen partiden araberakoa izango da.

Oro har, ohiko jokalarien kasuan, diru guztia erabilgarri geratuko da (ez doa ezer erreserbetara). Ohiko jokalaria izateak esan nahi du astean gutxienez 60 minutu jokatzea.

Ez dira kontuan hartzen lesioagatiko absentziak, baina zenbat eta gehiago utzi kanpoan jokalari bat osasuntsu egonda, orduan eta diru gehiago joango da erreserbetarako.

Adibidez: "jokalari lingote" irizpideekin bat datorren jokalari bat normalean denboraldiko ligako partida guztiak jokatzen aritu da. Managerrak jokalariari saltzea erabakitzen duenean, Batzarrak ez du esku hartuko, eta jasotzen diren diru-sarrera guztiak (komisioak deskontatu ondoren) eskuragarri egongo dira. Hala eta guztiz ere, salmentan jartzeak ez du arrakastarik eta jokalaria aulkian geratuko da. Bi asteren ostean, salmenta potentzial baten ondorioz lortutakoaren % 12 erreserbetara joango litzateke. Lau asteren ondoren, ehuneko hori % 24raino igoko litzateke. Puntu honetan, managerrak berriro lerrokatzen du. Hamaikakora beste sei astez itzuli ondoren, ligako edo kopako partidak jokatuz, jokalaria berriro saldu ahal izango da, Batzarreko erreserbetara dirurik joan gabe.

Erpuruaren erregela bezala, hiru aste daramatza ligako edo kopako partida jokatu eta bi asteko jarduera eza berreskuratzen. Lagunartean bakarrik jokatzen badu, errekuperazio-denbora bikoitza izango da. Jokalari bat zure harrobitik atera bada, dirurik ez da erreserbetara joango, nahiz eta trebetasunengatik eta jarduerarik gabeko egoeragatik izan. Azken bi asteetan iritsi diren jokalariek ere parte hartuko dute, hamaikakoan tokia egiteko astirik izan ez badute ere.

Salerosketek talde giroa aldatu dezakete

Jokalari bat erosi edo saltzen duzun bakoitzean talde giroan jaitsiera bat jasateko arriskua duzu. Arriskua handiagoa da jokalari jator bat saltzean edo jokalari gaizto bat erostean. Talde nagusira igotako jokalari gazte bat, igo eta lehen 6 egunetan saltzen baduzu ez duzu talde giroa jaisteko arriskurik izango.

Zerbitzariaren itxierak

Salerosketen bukaera epeak luzatu daitezke (ahalik eta era bidezkoenean) zerbitzarietan arazoak egon eskero. Kontuan izan baita zerbitzarian arazoak egon daitezkela salerosketaren bukaerara heltzear gaudela. Salerosketa bat jokalaria bere talde berrira heltzen denean bukatzen da, eta ordurarte luzapenak gerta daitezke.

Dirua eskaintzeko azken unerarte itxarotea arriskutsua izan daiteke. Gomendioa zure jokalariak bidezkoa iruditzen zaizun diruaren truke salgai jartzea da, bestela, zerbitzarietan arazoak egon eskero jokalari hori bere balioaren azpitik saltzera arriskatzen zara.

Joko Garbia Salerosketa Merkatuan

Jokalari onak eta dirua Hattrickeko giltza dira, beraz oso garrantzitsua da inor ez baliatzea salerosketa merkatutako ekintza ezohikoekin abantailarik lortzeko. Hortaz, debekatuta dago jokalariak prezio puztuetan erostea, baita ere talde baten finantzak edonola dela ere hobetzeko edozein ekintza. Jokalariaren ezaugarriek ezarriko dute soilik zein izan daitekeen haren merkatu salneurria: trebetasun mailek, adinak, bereiztasunak, NT/U21 potentzialak eta abar.

GameMasterrek puztutako prezioak izan dituzten salmentak atzera botatzeko edo prezioa aldatzeko eskumen osoa dute, baita taldeei isunak jarri edo erabiltzaileak zigortzekoa ere. Garbi baduzu eskaintza puztu bat jaso duzula enkantean zenuen jokalari bategatik, jar zaitez GMekin berehala harremanetan. Horretarako, zoaz harremanetan jartzeko orrira.

Jokalari gazteak

Jokalari gazteak

Zure taldera jokalari berriak ekar ditzakezu, jokalari gazteak bilatzen badituzu. Hau bi era ezberdinetan egin daiteke:

  • Taldetik kanpo jokalari berri bat aurkitu talde nagusiko bilatzaileen sarea erabiliz, eta zuzenean talde nagusira sartu
  • Gazteen talde bat sortu, talentuak aurkituz eta garatuz. Liga itxi edo irekietan beste gazte taldeen aurka partidak jokatu, eta denborarekin zure talentuak talde nagusira igoz.

Bilatzaile sarearen bidez jokalari bat aurkitzea eta zuzenean zure talde nagusira igotzea modu erraza eta eraginkorra da talentua lortzeko. Gazte talde bat kontrolatzea zailagoa izan daiteke, baina baita dibertigarriagoa ere.

Une jakin batean sistema bakar bat erabili dezakezu. Harrobi bat martxan baduzu ezingo duzu bilatzaileen sareaz jokalaririk aurkitu. Hala ere, zure harrobia baita ere bilatzaileen sarean kostua izango da, modu horretan errazagoa izango da zuretzat harrobia ixtea eta sare bilatzailea erabiltzea horren ordez.

Bilatzaileen Sarea

Astero jokalari bat aurki dezakezu bilatzaileak talde nagusirako jokalari bila bidalita. Sarearen maila hobea den heinean, aukera gehiago izango duzu jokalari on bat eskuratzeko. Ezin duzu aukeratu nolako jokalaria eskuratu, atezaina ala zelaiko jokalaria nahi duzun bakarrik erabaki dezakezu. Ez pentsa astero izar bat aterako duzunik! Aurkitutako jokalari asko ez lirateke ezta harrobiko talde baterako egokiak izango. Denboraldiko, talderako egokiak diren bat edo bi lortzen badituzu, alai egon zaitezke – kontuan izan errealitatean gauzak nola diren!

Talde gehienek diru ugari inbertitzen dute euren bilatzaileen sarean, baina badaude gutxiago edo ezer ere ez inbertitzen dutenak ere, jokalariak zuzenean salerosketa merkatutik erosiz. Hala ere, bilatzaile sare on bat sortzea erabakitzen baduzu, pazientzia eduki, posible da denbora dezente behar izatea jokalari egokien bitartez emaitzak ikusten hasteko. Zure bilatzaileen sarearen maila “pobrea” bada, adibidez, ez du zentzu handirik izango astero jokalari bat bilatzeak, adibidez.

Astero zure bilatzaileen sarerako inbertsio handiak (20 000 US$), ertainak (10 000 US$) edo txikiak (5 000 US$) egiteko aukera duzu. Jarraian egindako inbertsio txiki asko eraginkorragoak dira inbertsio handi gutxi baino. Beste modu batera esanda, burutapen ona da epe luzerako planak egitea – etorkizunean izango duzun diruaren zati handi bat bilatzaileen sarean inbertitzeko asmoa baduzu, inbertsio handiak egokiak dira emaitzak azkar lortzeko. Hainbeste diru gastatu gabe, azpiegitura dezente bat eraiki nahi baduzu, egin ezazu asteroko inbertsio txikia. Ez baduzu inbertsio erregular bat mantentzen, nahiko azkar hondatzen hasiko da. Sarearen maila jaisten denean, denbora dezente beharko du berriz igotzeko.

Astero jokalari gazte bat bakarrik igo dezakezu. Ez baduzu lehenago inbertitutako kopurua aldatzen, aurreko asteko kopuru bera inbertituko duzu automatikoki.

Jokalari bat igotzea 2 000 US$ kostatuko zaizu.

Zure harrobiari buruzko informazioa “Nire Kluba” menuan, “Harrobia” atalean, aurki dezakezu. Gainera, bertatik aldatu ahal izango duzu bilatzaileen sarerako inbertsioa eta astero jokalari bat aurkitzeko aukera ere bertan izango duzu.

Harrobia

Harrobia izateak zuzenean zure gazte taldea kontrolatuko duzula esan nahi du. Talentu bilatzaileak kontratatuko dituzu, entrenamendua diseinatu, eta hamaikakoa eta taktikak aukeratu.  Zure gazteen taldeak nahi duzun gazteen ligan jokatu ahal izango du; zure lagunekin batera egindako liga batean joka dezakezu, adibidez. Noizean behin zure gazteen taldeak munduko beste edozein talderekin ere lagunartekoak jokatu ahal izango ditu.

Harrobia sortzea

Zure harrobia "Nire Kluba" menuko "Harrobia, Orokorra" sailetik sor dezakezu. Entrenatzaile bat eta talentu bilatzaile bat jasoko dituzu talderako. Horiegin aurretik gazteekin dituzun bestelako gastuak zerora murriztu beharko dituzu. Hainbat jokalari gazte jasoko dituzu taldean, zure harrobiko taldea partidak berehala jokatzeko moduan egon dadin. Nolanahi ere, jokalari horiek ausaz aukeratu dira inguruko eskoletatik, eta ez dira oso talentudunak izango.

Gazteen liga

Zure gazteen taldeak nahi duzun gazteen ligan joka dezake, edo nahi baduzu zure liga propioa sortu dezakezu. Gazteen liga batek 4, 6, 8, 12 edo 16 talde izan ditzake, eta liga itxia (ligaren sortzaileak taldeak ligara gonbidatuko ditu) edo irekia (edonor sartuko da) izan daiteke. Ligaren sortzaileak partidak noiz jokatuko diren ere erabakiko du. Behin liga taldez betetzen denean automatikoki hasiko da.

Talentu bilatzaileak

Zure harrobia sortzen duzunean, automatikoki talentu bilatzaile bat ezarriko dizugu taldean. Zuk aukeratuko duzu zein eskualdetan bilatu beharko lituzkeen talentuak, eta jokalari mota berezi bat bilatu behar duen ere esan diezaiokezu. Jokalari mota jakin bat bilatzeko esaten badiozu (hegalekoa, adibidez), gehienetan horrelako jokalaria eskainiko dizu, baina orokorrean jokalaria okerragoa izango da.

Talentu bilatzaile gehiago ere kontratatu ditzakezu, baina ezingo dituzu hiru baino gehiago izan (ez eta bat baino gutxiago ere). Astean behin, bilatzaile bakoitzak jokalari bat eskainiko dizu zure deia jasotzean.

Bilatzaile bat baino gehiago badituzu, bigarren eskaintza bat ere jaso dezakezu (eta baita hirugarren bat ere hiru bilatzaile badituzu) lehenari ezezkoa ematen badiozu. Baina gogoratu, lehen eskaintzari ezezkoa ematen badiozu ezingo duzu beranduago erabaki hori aldatu. Behin eskaintza bat ezeztatzen duzunean, hala geratuko da betiko.

Jokalariak

Zure harrobiak gehienez 18 jokalari izan ditzake. Bertara sartuko diren jokalariek 15-16 urte izango dituzte. Euren dohain gehienak ikertuak izan behar dira, eta beraz ezingo dituzu euren trebetasun edo izaera guztiak ikusi talde nagusiko jokalarienak ikusten dituzun bezala. Zure jokalariak ikertzeko zelaiaren hainbat kokapenetan jarri beharko dituzu, hobeto non jokatzen duten ikusteko. Lan horretan lagungarri suertatuko zaizkizu izar bidezko puntuaketak eta bilatzaileen eta entrenatzailearen oharrak. Entrenamenduen bidez euren dohainak ikuskatzeko aukera izango duzu ere, horren inguruko datu gehiagorako ikus entrenamenduaren atala. Partidaren kronikan ere topa ditzakezu pista gehiago.

Partiduak

Astean behin zure gazteen taldeak ligako partida jokatuko du, eta, hiru astetik behin, lagunarteko neurketa bat jokatzeko aukera ere izango duzu. Zure aginduak eta taktikak aldez aurretik eman beharko dituzu, talde nagusiarekin egiten duzun modu berberean. Agindurik ematen ez baduzu, edo hamaikakoa bete gabe badago, gaztetxoek bere kabuz beteko dute hamaikakoa. Lehenik eta behin atezain bat erabakiko dute, gero defentsak (5 gehienez), erdilariak eta hegalekoak gero (5 gehienez), eta aurrelariak azkenik (3 gehienez).

Entrenamendua

Harrobiko jokalariek bi entrenamendu mota batera ikas dezakete, bata nagusia eta bestea bigarren mailakoa. Entrenamendu nagusiak bigarren mailakoak baino eragin handiagoa dauka. Bai entrenamendu nagusi bezala eta bigarren mailako bezala gauza bera entrenatzea aukeratu dezakezu (defentsa, adibidez), baina entrenamenduaren eragina handiagoa izango da bi entrenamendu mota ezberdin aukeratzen badituzu.

Harrobiko jokalariek ligako partidetan (eragin osoa) zein lagunartekoetan (eragin txikiagoa) jasotzen dute entrenamendua. Entrenamendua jokatutako partida bakoitzean kalkulatzen da, beraz, aste berean bi aldiz jaso dezakete entrenamenduaren eragina. Horretarako entrenamendu aginduak partida hasi baina lehenago eman behar dituzu. Entrenamenduaren eragina justu partida bakoitzaren ondoren ematen da. Bukatzerakoan, egunean entrenatzaileak partidan gertaturikoari buruzko ohar batzuk emango dizkizu, jokalarien garapenaren inguruko pista lagungarriekin. Dohainen balioak ikusteko aukera izango duzu ere:

Zure entrenamendu nagusiko dohainarentzat, gutxienez 44 minutu entrenamendurako kokapen egokian (hau da, eragin oso txikia baino gehiago jasoko duena) jokatu duen jokalari baten egungo dohain maila aipatuko dizu entrenatzaileak. Berdina gertatuko da bigarren mailako entrenamenduko dohainarentzat, baina kasu horretan egungo mailaren ordez dohain horretan duen potentzial maximoa aipatuko dizu.

Kontuan izan bigarren entrenamendua nagusiaren berdina baduzu ez duzula aipamenik izango. Entrenamendurako egokiak diren kokapenetan aritu diren jokalari guztien dohainak jadanik erakutsi izan badira, entrenatzailea ez da mota horretako aipamenik egiteko gai izango. Horrez gain, partida amaitzean 8 jokalari baino gutxiago zelaian badaude ez duzu inongo aipamenik izango.

Bidenabar, entrenatzen ari ez zaren dohainetan potentzial gehien duten (gehienezko dohain maila altuena duten) hiru jokalaritatik baten berri ere emango dizu entrenatzaileak.

Talde nagusira igotzea

Astero harrobiko jokalari bat igo dezakezu talde nagusira. Harrobiko jokalariek gutxienez 17 urte izan behar dituzte eta gutxienez harrobian denboraldi batez (112 egun) jokatu behar izango dute talde nagusira igoak izan aurretik. Beti bezala, ezin dituzu zure talde nagusian 50 jokalari baino gehiago izan. Behin jokalari batek 19 urte betetzen dituenean ezin izango du zure harrobiko taldean jokatu. Ez du taldea utzi behar izango baina zelaian ikusi nahi baduzu talde nagusira igotzen ez duzun bitartean ez duzu aukera izango.

Gastuak

Harrobi bat sortzean, une horretan 5 000 US$ ordaintzen da sorrera kostuengatik taldearen gastu iragankorretatik. Harrobi bat izatea, talentu bilatzaile bakarrez, 10 000 US$ kostatzen da astero, eta 5 000 US$ gehiago bestelako talentu bilatzaile bakoitzeko. Bilatzaile berri bat kontratatzen duzunean ere 5 000 US$ ordainduko da bere lehen astean. Harrobiaren asteroko gastuak asteroko finantzen balatzean "Harrobiko gastuak" bezala agertuko dira. Harrobiak ez du langilegorik, jokalarien gurasoak nahikoa dira garraiorako, min-hartzeak zaintzeko eta abarrerako (ez dute ezer kobratuko honegatik). Era berean, harrobiak ez dizu inongo irabazi ekonomikorik emango, ikusle bakarrak jokalarien guraso eta lgunak izango baitira.

Harrobiko jokalari bat zure talde nagusira igotzea 2 000 US$ kostatzen da.

Honez gain, izango duzun bestelako gastu bakarra zure talentu bilatzailearen hegazkin txartelak izango dira, bilaketa beste eskualde batean egiteko agintzen badiozu.

Harrobia ixtea

Zure harrobia bertan behera utzi nahi baduzu harrobiko denboraldi-aurrean egin dezakezu, edo edozein unetan zure harrobia ez bada harrobiko liga baten parte. Harrobia gutxienez sei astetan izan behar duzu hala ere. Honez gain, zure harrobia hutsetik hasteko aukera duzu "Harrobia Berretsi" ezaugarria erabiliz. Akzio hau ezin daiteke atzera bota, zure jokalari eta bilatzaileak kaleratu egingo dira eta zure itxitako harrobiak zegoen ligan jarraituko du, zure harrobi berriarentzako liga berri bat bilatu beharko duzu. Aukera hau hiru denboraldiro behin baino ezin daiteke erabili (48 astero behin).

Mesedez, kontuan izan "zure akademia berrabiarazi" koadroa soilik erakusten dela akademiak azken 3 asteetan aktibo ez badago (begiluzeei deirik egin gabe) edo aste honetan zure begiluzeei deitu ez badiezu eta zure gazte-akademian 9 jokalari hautagarri baino gutxiago badituzu (19 urtetik beherakoak).

Liga sistema

Hattrickeko denboraldiak 16 aste ditu: 14 ligako jardunaldi (8 talde multzo bakoitzean, elkarren aurka birritan jokatuz), aste bat promoziorako eta beste bat ligarik gabe.

Mailen zuhaitza

Ligako maila kopurua ezberdina izan daiteke herrialde batetik bestera, baina oinarrizko estruktura berdina da beti. Adibidez, honelakoa da Italiako liga sistema:

1 I. maila (A seriea)
4 II. maila (II.1, II.2, II.3, II.4)
16 III. Maila (III.1, III.2, etab. III.16rarte)
64 IV. Maila (IV.1, IV.2, etab. IV.64rarte)
256 V. Maila (V.1, V.2, etab. V.256rarte)
1024 VI. Maila (VI.1, VI.2, etab. VI.1024rarte)
1024 VII. Maila (VII.1, VII.2, etab. VII.1024rarte)
2048 VIII. Maila (VIII.1, VIII.2, etab. VIII.2048rarte)
2048 IX. Maila (IX.1, IX.2, etab. IX.2048rarte)
4096 X. Maila (X.1, X.2, etab. X.4096rarte)
4096 XI. Maila (XI.1, XI.2, etab. XI.4096rarte)

Kontuan izan VI. mailan hasita, mailen tamaina bi mailatan behin bikoizten dela.

Igoera, jaitsiera eta promozioa

Zure multzoa irabazten baduzu goiko mailara zuzenean igo edo horretarako promozioa jokatuko duzu. II-VI. mailetan puntu gehien dituzten txapeldunak zuzenean igotzen dira, beste txapeldunek promozioa jokatu behar dute. Maila baxuagoetan txapeldun guztiak zuzenean igotzen dira. Zenbaki bakoitiko mailetan (VII, IX etab.) bigarren sailkatua ere zuzenean igotzen da.

Promozioa jokatu behar duten txapeldunek gaineko mailako 5. edo 6. sailkatu baten aurka jokatu beharko dute. Promozioa jokatzen duen txapeldun onenak 6. sailkatu okerrenaren aurka jokatuko du, eta txapeldun okerrena 5. sailkatu onenaren aurka arituko da. Goiko mailako taldeak etxean jokatuko du. Promozioko partida behe mailakoak irabazten badu, bi taldeak mailaz eta multzoz ordezkatuko dira. Goiko mailakoak irabazten badu, bakoitza zegoen tokian geratuko da.

Bukatzen baduzu leku 7 edo 8 zatiketa beheko duzu izango da jaitsiko da (maila baxuena izan ezik). 6an zatiketa gainetik, erregistro onena (talde onena horiek leku 7 akabera kanpo) batera mailaz jaitsi taldeak sustatu taldeak duten indartsuena erregistroak ditu serie trukatu egingo. mailaz jaitsi txarrena diskoarekin taldeak, talde ahulena duten irabazi du, sustapena lekuak trukeak. zu 6an zatiketa (edo maila bat beherago) tik jaitsi bada, mailaz jaitsi zen errekorra onena taldeak sustatu taldeak duten txarrena erregistroak ditu serie trukatu egingo.

VII. eta IX. mailetan, 3. eta 4. postuan amaitzen duten taldeek igotzeko promozio partidak jokatuko dituzte, eta VIII. eta X. mailetan 2. postuan amaitzen dutenek jokatuko dute igoerako promozio partidak.

Multzoz aldatu aldaketen leihoan

Zure taldea herrialdeko hiru maila apalenetako batean ari bada, maila horretako beste multzo batera aldatzeko aukera izango dizu. Horretarako, jokatu nahi duzun multzoan leku libreren bat egotea ezinbestekoa da; denboraldi-aurrean ikusiko duzu halakorik dagoen. Horrez gain, Supporter gisa talde gehigarri bat baduzu, zure taldeek ezingo dute multzo berean jokatu.

Bot taldeen jaitsierak eta igoerak

Denboraldi bakoitzaren amaieran, VI. mailan edo maila baxuagoan dauden bot talde guztiak ahalik eta maila apalenera jaisten dira. Salbuespen bat dago, baina: VI. mailan irabazle geratzen diren bot taldeek promozioa jokatu edo zuzenean igoko dira. V. mailatik gora dauden bot taldeek benetazko entrenatzailea duten taldeen arau berak dituzte jaisteko edo igotzeko garaian.

Bot taldeak mailaz jaisten direnean, azpiko mailako taldeek beteko dute haien lekua. "Zorioneko galtzaileen" artean aukeratuko ditugu. Alegia, promozioko partidak galdu dituzten taldeen artetik zozketa moduan aukeratuko ditugu, eta ezin izango duzu zozketa horretan parte hartzea saihestu -zaleek, jokalariek eta bazkideek ez lukete halako erabakirik onartuko.

Maila apaleneko erabiltzaileak, gainontzeko dibisioetako bot-ak baino gutxiago badira, sitemak maila baxuena automatikoki itxiko du, horretarako prestaketa lanak burututa.

Liga postua eta sailkapena

Azken ligako postua ondoko falkore hauetan oinarritzen da, hurrenez hurren: puntuak, gol diferentzia eta sartutako golak. Ligako postuak, era berean, zure sailkapen orokorra definitzen du, promozioan eta kopan nork noren aurka jokatzen duen jakiteko erabiltzen dena. Sailkapen orokor hau, hurrenez hurren, ondoko faktoreetan oinarritzen da: ligako maila, multzoko postua, puntuak, gol diferentzia eta sartutako golak. Bai multzoko posturako eta bai sailkapen orokorrerako: gauza guzti hauek berdinak badira txanpon batez erabakitzen da.

Sariak

Lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren postuan amaitzen baduzu sari bat jasoko duzu dirutan. Zenbat jasoko duzun jokatzen duzun mailaren araberakoa da:


Maila 1 2 3 4
I maila 2 000 000 US$ 1 175 000 US$ 825 000 US$ 500 000 US$
II maila 1 350 000 US$ 1 050 000 US$ 750 000 US$ 450 000 US$
III maila 1 200 000 US$ 925 000 US$ 675 000 US$ 400 000 US$
IV maila 900 000 US$ 700 000 US$ 500 000 US$ 300 000 US$
V maila 600 000 US$ 475 000 US$ 325 000 US$ 200 000 US$
VI maila 525 000 US$ 400 000 US$ 300 000 US$ 175 000 US$
Beste mailak 450 000 US$ 350 000 US$ 250 000 US$ 150 000 US$

10 000 US$ euroko saria ere badago multzo bakoitzeko goleatzaile onenarentzat. Saria denboraldiko azken partidaren ondoren ematen da. Bi jokalari berdinduta geratzen badira, bi jokalarien une horretako jabeek jasoko dute dirua; hala ere, talde bereko bi jokalarik berdintzen badute, jabeak behin bakarrik jasoko du saria.

Igoerako gainsaria

Mailaz igotzen bazara, multzoko postuagatik jasotako diruaz gain, beste gainsari bat jasoko duzu. Horrez gain, igoerari esker bazkidegoa handituko duzu: %10 bazkide gehiago izango dituzu (era berean, mailaz jaisten bazara, bazkidegoaren %10a galduko duzu). "Dohainik" igotzen bazara ordea bazkidegoaren handitzea bakarrik izango duzu. Honen adibidea bot ezabapenari zor izandako igoerak izango dira eta Hattrick International ligako denboraldi bakoitzeko sustapen leku gehigarriak.


Maila Zuzenean mailaz igoa Promozioaz igotakoak
I maila - -
II maila 500 000 US$ 175 000 US$
III maila 450 000 US$ 150 000 US$
IV maila 400 000 US$ 125 000 US$
V maila 300 000 US$ 100 000 US$
VI maila 200 000 US$ 75 000 US$
Beste mailak 175 000 US$ 50 000 US$

Kopa sistema

Hattrickeko kopetako batean jokatzea erronka kitzikagarria da erabiltzaile guztientzat, jokalariek eskarmentua irabazteko modu bikaina da eta diru gehiago irabazi dezakezu. Hattrick kopa sistema maila guztietako taldeek esperientzia esanguratsua izateko sortua izan da. Horrez gain, talde guztiek gutxienez hiru partida ziurtatuta izango dituzte.

6. mailan edo gorago jokatzen duten talde guztiek Nazio Kopan jokatuko dute. Goiz kanporatzen badituzte, kopa apalago batean jokatuko dute. Zure herrialden sei maila baino gehiago badaude, 6. mailatik beherako taldeek Mailako Kopa jokatuko dute. Dibisio horietako taldeek (7. maila eta beheragokoek) Nazio Kopa jokatu beharrean, haien mailako kopa jokatuko dute.

Zure taldea Mailako Kopatik at lehenengo errondetan geratzen bada, kopa apalago batean jokatu ahal izango duzu, Nazio Kopako kasuan bezala.

Kopako partidak

Kopako partidak astean zehar jokatzen dira beti. Nazio eta Mailako kopen lehenengo erronda ligako lehen jardunaldia baino egun batzuk lehenago jokatzen da beti. Ohorezko Kopa Nazio edo Mailako kopetan kanporatutako taldeek jokatzen dute, eta, arrazoi horregatik, Ohorezko Kopa aurreko biak baino astebete geroago jokatzen da. Nazio Kopa eta Mailako Kopa bakoitzak bere Ohorezko Kopa dauka. Zein kopatan parte hartzen duzun eta kopa horretako lehen aurkaria astebete lehenago iragartzen dira. Hurrengo kanporaketetan, zure hurrengo aurkaria eta zein kopa iragarriko dira, egungo kopako partida guztiak amaitu eta gutxira.

Kopako zozketak

Arau orokorra, kopan dagoen talderik indartsuenak etxetik kanpo jokatuko duela kopan dagoen talderik ahulenaren aurka. Hori erabakitzeko, koparen sailkapen bat erabiltzen dugu, aurrerago azalduko duguna.

Kopako azken sei kanporaketetan, sailkapenak jada ez du eraginik etxean edo kanpoan jokatuko den, partida guztiak egoitza neutraletan jokatzen baitira.

Kopako zozketa

Nola erabakitzen da zure kopako aurkaria? < br/> < br/> Lehen txandan, ondoen sailkatutako taldeak txarrenari egin beharko dio aurre. < br/> < br/> Lehenengo txanda hasten denean, bigarren txandako zozketa erabakita dago. Zozketa horretan, hobekien sailkatutako taldeek euren partidak irabazi eta txapelketan jarraituko dutela onartzen da.

Sailkapen txikiagoa duen talde batek lehen kanporaketa irabazten badu, bigarren kanporaketarako irabazi duen aurkariaren postua lortuko du. Horrela, beste modu batean lortuko zukeena baino aurkari errazagoa lortzen du. < br/>Baina, abantaila horrek ez du luze irauten. Bigarren txanda hasi baino lehen, hirugarren txandako zozketa eginda dago. Lehenengoan bezala, ondoen sailkatutako taldeek okerrenen aurka jokatuko dute.

Sistema honen abantaila da, kopako edozein txandatan, gainerako talde guztiek dakitela zer gertatuko den hurrengo kanporaketara joanez gero. Beti dago beste partida bat non irabazleak hurrengo kanporaketan zure partidako irabazlearen aurka jokatuko duen.

Hona hemen Hattricken zozketek nola funtzionatzen duen erakusten duen adibide bat:

1. Lehenengo kanporaketan, hurrengo 16 talde eta bikoteak ditugu:

Lehenengo kanporaketa

Ranking16-Ranking1
Ranking15-Ranking2
Ranking14-Ranking3
Ranking13-Ranking4
Ranking12-Ranking5
Ranking11-Ranking6
Ranking10-Ranking7
Ranking9-Ranking8

Bigarren kanporaketako parekatzeak lehenengo txanda hasi aurretik ezagutzen dira, eta honako hauek dira:

Ranking8-Ranking1
Ranking7-Ranking2
Ranking6-Ranking3
Ranking5-Ranking4

Hala ere, 16 eta 14 taldeek mundu guztia harritu dute eta euren partidak irabazi dituzte. Hori dela eta, bigarren txandako bikoteak hauek izango dira:

Ranking8-Ranking16
Ranking7-Ranking2
Ranking6-Ranking14
Ranking5-Ranking4.

Hirugarren kanporaketako zozketa egiten denean, sistemak ondoen sailkatutako taldeek irabaziko dutela aurreikusten du, eta honako parekatze hauek sortzen ditu:

Ranking8-Ranking2
Ranking6-Ranking4

16. taldeak berriz irabazten badu, 8. taldearen lekua eskuratuko du. 14. taldeak irabazten badu berriz, 6. taldearen lekua lortuko du.

Koparen sailkapena

Kopako sailkapena Kopako zozketa sortzeko erabiltzen da. Sailkapen estatikoa da, Kopa hasi ondoren aldatzen ez dena. Sailkapenaren lehen faktorea taldeak denboraldi honetan zein mailatan jokatzen duen da. Jarraian, taldeak honela sailkatzen dira maila talde horien barruan:

1. Jaitsitako jabedun taldeak
2. Jaitsi edo igo ez diren jabedun taldeak
3. Euren kabuz igo diren taldeak
4. "Dohainik" igo diren taldeak (jaitsitako bot-ak ordezkatuz)
5. Bot-ak, toki librerik balego.

Goiko multzoetako taldeak denboraldi amaierako sailkapenaren arabera sailkatzen dira. Sailkapena berdin mantentzen da kopak irauten duen bitartean.

Bigarren mailako kopa bati lotuz geroago

For Challenger and Consolation cups, the time of entry is also factored into the seed. Teams who entered early are guaranteed to be seeded higher than those who joined later. The Cup ranking of each team still matters, but only to decide in which order teams that entered on the same date will be seeded.

One example would be that your team manages to stay in the National Cup until round 5 or 6 before getting eliminated. As your Cup journey continues in a lower-tier Challenger Cup, you will always be seeded lower than teams that joined before you. The highest-ranked team of those who entered in the first round will play against the lowest-ranked team of those who entered most recently.

Kopa motak eta formatuak

Nazio Kopa da herrialde bakoitzeko koparik garrantzitsuena. Seigarren mailan edo maila altuagoan jokatzen duten hezur haragizko erabiltzaile guztiek jokatuko dute. Talde onenek izango dute soilik Nazio Kopa irabazteko aukera, baina txapelketan aurrera egiten duten guztiek izango dute saria.

Dena den, zure taldea Nazio Kopatik azkar kanporatzen badute, bigarren aukera bat izango duzu. Nazio Kopako lehenengo sei errondetan kanporatzen bazaituzte, Ohorezko hiru Kopetako batean jokatuko duzu. Ohorezko Kopa ere erakargarria izango da, baina ez duzu Nazio Kopan bezain besteko onurarik jasoko. Ahal izanez gero, Nazio Kopan irauteak beti merezi du.

Hiru Ohorezko Kopen izena Esmeralda, Rubi eta Zafiroa da. Esmeralda Kopan Nazio Kopako lehenengo eta seigarren errondetan kanporatutako taldeek parte hartuko dute. Bigarren eta bosgarren errondetan kanporatutako taldeek Rubi Kopa jokatuko dute. Eta hirugarren eta laugarren errondetan kanporatutakoek Zafiro Kopa jokatuko dute. Hiru kopak eta Nazio Kopa paraleloan lehiatzen dira, eta bakoitzak bere irabazlea izango du. Mesedez, kontuan izan Ohorezko Kopek beste izen bat izan dezaketela jokatzen duzun herrialdean.

Esmeralda Ohorezko Kopako eta Rubi Ohorezko Kopako lehenengo errondan kanporatutako taldeek Kontsolazio Kopa jokatuko dute. Kopa horrek ez dizu dirurik ez bestelako onurarik ekarriko, baina irabazleak garaikurra izango du.

Sei maila baino gehiagoko herrialdeetan, zazpigarren mailako edo maila apalagoetako taldeek Mailako kopak jokatuko dituzte. Mailak antzekotasun asko ditu kopa nagusiarekin eta Ohorezko Esmeralda, Rubi eta Zafiro kopekin. Desberdintasun bakarra, irabazitako diruan datza, askoz gutxiago izango da.

Kopen tamaina pertsona batek kontrolatutako sailkatutako taldeen araberakoa da. Pertsona batek kontrolatutako talde guztiek jokatzea probesten duen kopa txikiena jokatuko da. Pertsonen talde guztiak barruan daudenean, libre dauden lekuak bot taldeekin beteko dira.

1. Pertsonen batek kontrolatutako talde kopurua neurtzen da.
2. Talde horiek guztiek jokatzea ahalbidetzen duen kopa txikiena aukeratzen da.
3. Kopa pertsonen taldeekin beteko da lehenik.
4. Liga sistemako bot taldeek parte hartuko dute.
5. Hori nahikoa ez balitz, bot talde berriak sortuko lirateke, Kopa horretarako soilik.


Astea Nazio kopa Ohorezko kopa
(Esmeralda)
Ohorezko kopa
(Rubia)
Ohorezko kopa
(Zafiroa)
Kontsolazio kopa
Taldeak Taldeak Taldeak Taldeak Taldeak
1 16384
2 8192 8192
3 4096 4096 4096 4096
4 2048 2048 2048 2048 4096
5 1024 1024 1024 2048 2048
6 512 512 1024 1024 1024
7 256 512 512 512 512
8 128 256 256 256 256
9 64 128 128 128 128
10 32 64 64 64 64
11 16 32 32 32 32
12 8 16 16 16 16
13 4 8 8 8 8
14 2 4 4 4 4
15 - 2 2 2 2
16 - - - - -
  • Nazio Kopako lehenengo eta seigarren errondetan kanporatutako taldeek Ohorezko Esmeralda Kopa jokatuko dute.
  • Nazio Kopako bigarren eta bosgarren errondetan kanporatutako taldeek Ohorezko Rubi Kopa jokatuko dute.
  • Nazio Koparen hirugarren eta laugarren errondetan kanporatutako taldeek Zafiro Ohorezko Kopa jokatuko dute.
  • Esmeralda Ohorezko Kopako eta Rubi Ohorezko Kopako lehenengo errondan galtzen duten taldeek Kontsolazio Kopa jokatuko dute.

Eragina taldeengan

Kopen eremu garrantzitsuenetako bat, eskaintzen dituzten aukera taktikoak dira. Kopan luze jarraitzeak partida lehiakor gehiago jokatzea ahalbidetuko dizu, eta talde segurtasuna eta giroa hobetzeko aukera gehiago izango duzu ligako partidak prestatzeko. Kopako partidekin, gainera, zure jokalariek eskarmentu gehiago izango dute, eta sarreren salmentekin batera, errentagarriagoa izango da Kopan luze jarraitzea. Nolanahi ere, Kopa guztiek ez dute eragin bera izango zure taldean.

Kopako partida guztietan txartelen eta min hartzeen eragina beste lehia ofizialetakoa bezelakoa izango da. Kopako norgehiagoka batean txartel gorria ikusten baduzu, zure jokalariak ezingo du hurrengo ligako jardunaldian jokatu.

Talde giroa, segurtasuna & zaleen umorea: Nazio eta Mailako kopek soilik izango dute eraginik horiengan. Gainontzeko kopetan jokatutako norgehiagoketan lagunartekoetako eragin bera izango dute talde giro, segurtasun eta zaleen umorean.

Eskarmentua: Nazio eta Mailako partidek ligako norgehiagokek ematen duten eskarmentuaren bikoitza emango dizute. Ohorezko eta Kontsolazio partidetan, berriz, zure jokalariek ligako partidetan jasoko luketen eskarmentuaren erdia jasoko dute.

Kopako irabaziak

Kopan ibilbide arrakastatsua izatearen abantaila garrantzitsua sarren salmentekin ateratako dirua da. Gero eta erronda gehiago jarraitu kopan, orduan eta ikusle gehiago izango dituzu, eta, ondorioz, diru gehiago jasoko. Nazio eta Mailako kopek Ohorezko eta Kontsolazio kopek baino arrakasta askoz gehiago dute zaleengan. Nazio eta Maila Kopek (azken errondetan, behintzat) ligako partidetan bezain beste zale erakar dezaketen bezala, gainontzeko kopek lagunarteko partiden antzeko zale kopurua erakarriko dute. Nazioko Ohorezko Kopako partida batek, bi talde horien arteko nazioarteko lagunarteko batek erakarriko lukeena baino hiru aldiz zale gehiago erakarriko ditu. Nazioko Kontsolazio Kopako partidak, berriz, nazioarteko lagunartekoak baino bi aldiz zale gehiago erakarriko ditu. Mailako Ohorezko Kopako partiden kasuan, bi talde horien arteko nazioarteko lagunartekoak baino bi aldiz zale gehiago erakarriko ditu. Mailako Kontsolazio Kopako partidak, nazioarteko lagunartekoko zaleen %50 gehiago erakarriko du.

Etxeko taldeak sarreren salmentaren 67% jasoko du, eta, kanpokoak, 33%. Azken sei errondetan, taldeek erdibana banatuko dituzte irabaziak 50/50. Orokorrean, zaleek ez diote arreta gehiegi jartzen lehen kanporaketei, baina gero eta interes gehiago jarriko dute, kopan aurrera egin ahala. Eta, noski maila apaleko taldeen zaleek maila handikoen aurka jokatzeko gogoa izango dute, baina kontrako aldean ez da horrela izango. Kopako talde onenek diru-saria izango dute, beheko taulan ikus dezakezun bezala. Kopan ez dago goleatzaile onenaren saririk.

Nazio kopa

Postua Nazio kopa Ohorezko kopa Kontsolazio kopa
Txapelduna 1 500 000 US$ 300 000 US$ -
Txapeldunordea 1 000 000 US$ 150 000 US$ -
Finalerdietan kanporatua 750 000 US$ 100 000 US$ -
Final-laurdenetan kanporatua 500 000 US$ 50 000 US$ -
Final-zortzirenetan kanporatua 250 000 US$ 25 000 US$ -
Final hamaseirenetan kanporatua 200 000 US$ - -
64 onenen errondan kanporatua 180 000 US$ - -
128 onenen errondan kanporatua 160 000 US$ - -
256 onenen errondan kanporatua 140 000 US$ - -
512 onenen errondan kanporatua 120 000 US$ - -
Postua Mailako kopa Ohorezko kopa Kontsolazio kopa
Txapelduna 300 000 US$ 150 000 US$ -
Txapeldunordea 150 000 US$ 100 000 US$ -
Finalerdietan kanporatua 100 000 US$ 50 000 US$ -
Final-laurdenetan kanporatua 50 000 US$ 25 000 US$ -
Final-zortzirenetan kanporatua 25 000 US$ - -

Lagunartekoak

Jokalari guztiei komeni zaien kokapenean entrenamendua eman ahal izateko lagunartekoak aukera ona dira, kopa jokatzen ari ez bazara. Askotan ordezkoak jokatzeko eta entrenatzeko erabiltzen da, baina agindu eta antolaketa berriak frogatzeko ere interesgarria da. Edo zergatik ez zure lagun onena desafiatu, ohorea jokatuz.

Lagunartekoa lortzea

Lagunarteko partida bat lortzeko modurik errazena zure taldea lagunartekoen poltsan sartzea da, lagunartekoen orritik egin dezakezuna. Aukeratu zein arerio eta partida mota nahi duzun, eta, ondoren, poltsak zuzenean zure taldea beste batekin parekatuko du eta lagunartekoa hitzartu (zure taldeak zure kriterioak betetzen dituen talde baten kriterioak betetzen dituen bezain pronto).

Kopatik kanporatu bazaituzte, eta oraindik lagunartekorik hitzartu ez baduzu, beste partidarik ez duten taldeak desafia ditzakezu. Talde batzuk ezingo dituzu desafiatu euren lehentasunengatik edo Manager Baimeneko egoeragatik.

Zure desafio guztiak, eta jaso dituzunak, "Lagunartekoak" orrian ikusi ahal izango dituzu. Desafio bat onartzen den momentuan partida sortuko da, partiden orrian agertuko da, eta hamaikakoa aukeratu ahal izango duzu partiden orritik.

Sasoi amaierako lagunartekoak

Sasoi bakoitzeko 15. eta 16. asteetan, asteburuetan lagunartekoak jokatzeko aukera izango duzu, promozio partidarik ez baduzu, behintzat.

Tarte honetan, lagunartekoen hitzartzea apur bat desberdina zango da. Erronka bat botatzean, lagunartekoa asteburukoa edo astean zeharrekoa den aukeratu ahal izango duzu.

Asteburuko erronkak luzatzeko leihoa, astelehena 06:00etatik ostirala 23:59ra egongo da irekita, nazioarteko zein nazio barruko lagunartekoetarako.

Lagunarteko motak

Lagunarteko partidak bi motatan bereizten dira: normalak eta kopako arauekin. Kopako arauekin partida luzapenean (edo penalty jaurtiketetan) erabakiko da berdinketa badago 90 minutuak amaitzean.

Nazioarteko lagunartekoak

Atzerrian jokatzea aukera dezakezu, edo kanpotar bat zure zelaira ekartzera gonbidatu. Atzerrian jokatzen baduzu, herrialde horren ordutegian izango da partida. Adibidez, Portugalen jokatzen baduzu, partida Portugaleko asteazkenetako partidetako orduan jokatuko da (kasu honetan, CET orduko 9:45pm).

Edonora zoazela ere zure taldeak asteartean 18:00etan (CET) bidaiatuko du, eta osteguneko 08:00etan (CET) itzuliko da. Nazioarteko lagunartekoak beranduenez asteartean hitzartu behar dira, eta ezin duzu beste partidarik hitzartu hurrengo asterako taldea ostegunean etxera itzultzen den arte. Zure taldeak nazioarteko lagunartekorik jokatu ez badu, osteguneko 06:00etan hasi zaitezke hurrengo asterako nazioarteko lagunarteko baten bila.

Atzerrira egiten duzun bidaia bakoitza 6 000 US$ kostatuko zaizu, baina hala eta guztiz ere nazioarteko lagunartekoak ikustera normalean jende gehiago joaten da zelaira.

Bestelakoak

Lagunartekoetara partida ofizialetara baino dexente jende gutxiago joaten da oro har ikusle gisa. Kopako arauak dituzten lagunartekoetara jende gehiago joaten da, eta nazioartekoetara oraindik gehiago.

Segurtasunean eta talde giroan ez du eraginik egingo, ezta ere zaleen umorean. Hala eta guztiz ere, min hartzeko arriskua ez da txikiagoa izango lagunartekoa izateagatik.

Zelai neutralean jokatzea

Lagunarteko bat jokatu nahi baduzu inork etxeko abantaila izan gabe, zelai neutral batean joka dezakezu. Hala ere, zure eskualdean jokatzen baduzu, etxeko abantaila jasotzen jarraituko duzu (nahiz eta "bisitari" moduan egon partidaren izenean). Zelaiaren jabeak ez du irabazirik izango partida horiengatik.

Berdin dio non erabakitzen duzun jokatzea, atzerriko talde baten aurka jokatzen duzun partida bakoitza nazioarteko lagunartekoa izango da.

Hattrick Arena txapelketak

Hattrick Arena taldeentzako lehiatzeko sistema alternatiboa dira. Eskilara lehiaketetan izena eman eta 'Muinoko errege' bihurtzen saia zaitezke, edo beste erabiltzailee kudeatutako txapelketetan parte har dezakezu.

Horrez gain astero lagunartekoak jokatzen jarraitu dezakezu, nahiz eta txapelketetan parte hartu.

Txapelketa bat sortzen edo harekin bat egiten

Hattrick Arenak txapelketak sortzeko sistema malgua du. Beste jende batzuek sortutako txapelketetan parte har dezakezu edo zeure burua sor dezakezu zuretzat eta zure lagunentzat, arau pertsonalizatuak erabiliz lehiaketa interesgarriagoa izan dadin.

Txapelketa bete bezain laster, automatikoki hasiko da, eta, horrez gain, foroa sortuko da. Txapelketa "sinple" bat hasi baino 72 ordu aurretik beteta ez badago, astebete atzeratuko da lehiaketa. Txapelketa "aurreratu" bat hasi baino 24 ordu lehenago beteta ez badago partida, ahal den heinean, hurrengo egunera mugituko da.

Oinarrizko txapelketa partidak astelehenetan jokatzen diren bezala, bestelako txapelketak asteko edozein egunetan joka daitezke.

Partidu egunak Hattrick Arenan

Partidak zelai neutroan jokatzen dira eta ez duzu ikusleengatik irabazirik jasoko (eta ez duzu bazkiderik jasoko fan klubean).

Hattrick Arenako partida guztiek ohiko partiduen datu berdinak erabiltzen dituzte. Beraz, zure jokalarien egungo forma, trebetasunak, esperientzia, lesioak eta abar erabiliko dira partida egunean. Hala ere, bi salbuespen daude: torneoek txartel-sistema propioa dute, eta talde-espiritua (eta konfiantza) balio jakin batean finkatzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri beherago.

Dibisio-batailak eta Torneoak

Txapelketetako partidek ez dute eraginik zure taldean edo zure jokalariengan. Hau da, jokalariek ez dute ez eskarmenturik ez entrenamendurik jasoko partida horietan, eta partidetan erabilitako antolaketak ez du eskarmenturik jasoko; ezta talde giroak eta halakoek.

Xehetasunak

Hemen dituzu txapelketen inguruko zehaztapen guztiak:

  • Talde giroa: Talde giroa maila batean egongo da (gustura) txapelketa partidetan.
  • Talde segurtasuna: Segurtasuna maila jakin batean (altua) ezartzen da txapelketetako partidetan
  • Lesioak: Ez da lesiorik egongo txapelketa partidetan, baina edozein Hattrick "normal"eko jokalariren lesioak eragina izango du eta ezin izango du jokatu.
  • Txartelak (Txapelketak): Txapelketek bere txartel sistema propioa dute, eta txartel hori/gorri sistema guztiz desberdina da Hattrick 'normalarekin' alderatuta. Hau da, txapelketan ikusitako txartelek txapelketa horretan eragingo dute soilik (eta ez Ligan edo Kopan). Era berean, Hattricken txartel gorria ikusi duen jokalariak txapelketan joka dezake.
  • Txartelak (Eskilarak): Txartelek ez dute inongo eraginik Eskilara txapelketetan.
  • Entrenamendua: Jokalariek ez dute entrenamendurik jasoko txapelketa partidetan.
  • Eskarmentua: Jokalariek ez dute eskarmenturik jasoko txapelketetako partidetan.
  • Hamaikakoak: Hattrick "normaleko" antolaketaren eskarmentua txapelketetako partidetan erabiltzen dugu ere. Dena den, partida horietan ez duzu hamaikakoko eskarmenturik jasoko.

Eskalada lehiaketak

Eskilaretan zure helburua gorenera iritsi eta 'Muinoko erregea' bihurtzea da. Eta gero han ahal duzun gehien mantentzea. Gorenera iristeko, zure gainetik dauden taldeei erronka luzatu behar diezu, haiei postua kentzeko.

Erronken arauak

Eskilaran duzun lekuaren arabera bota ahalko diozu talde bati erronka

  • Pos 2-5: Bera baino posizio bat gorago dagoen taldeari luzatu ahal dio erronka.
  • Pos 6-11: 1-2 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 5 postuan dagoen taldea.
  • Pos 12-18: 1-3 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 10 postuan dagoen taldea.
  • Pos 19-39: 1-5 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 16 postuan dagoen taldea.
  • Pos 40-63: 1-7 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 35 postuan dagoen taldea.
  • Pos 64-99: 1-10 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 57 postuan dagoen taldea.
  • Pos 100-129: 1-15 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 90 postuan dagoen taldea.
  • Pos 130-169: 1-25 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 115 postuan dagoen taldea.
  • Pos 170-199: 1-35 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 145 postuan dagoen taldea.
  • Pos 200-249: 1-50 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 165 postuan dagoen taldea.
  • Pos 250-599: 1-75 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 200 postuan dagoen taldea.
  • Pos 600-1099: 1-100 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 525 postuan dagoen taldea.
  • Pos 1100-2499: 1-250 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 1000 postuan dagoen taldea.
  • Pos 2500-5499: 1-500 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 2250 postuan dagoen taldea.
  • Pos 5500+: 1-1000 postu gorago dauden taldeei luzatu ahal die errona, baina gehienez ere 5000 postuan dagoen taldea.

Erronka bota duen taldeek ordaintzen du partida, eta erronka jasotzen duenak automatikoki onartuko du. Erronka bota eta 24 ordutara jokatuko da norgehiagoka. Erronka bota duenak irabaziz gero, Kreditua berreskuratuko du.

Posizioak partidaren ondoren aldatzen dira

Talde bati erronka bota eta irabazi egiten badiozu, talde horren postua eskuratuko duzu. Beste taldeak postu bat behera egingo du (eta noski, bi taldeen artean zeudenek ere postu bat behera egingo dute eskilaran).

Adibidea: A Taldea 54. postuan dago eta 47. postuan dagoen B Taldeari erronka botatzen dio. is on position 54 and challenges B, currently 47. A taldeak irabaziz gero, B taldearen 47. postua eskuratuko du. B 48.era jaitsiko da, 48.ena bat beherago, 49.ena 50. bihurtuko da, eta horrela.

Galtzen baduzu, bi taldeak leku berean geratuko zarete.

Erronken graziazko epea

Erronka jaso zenuen partida baten ondoren, beste taldeek 12 ordu itxaron behar dute (norgehiagoka hasi zenetik) berriro zuri erronka bota aurretik. Denbora horretan, zuk zure gainetik dagoen talde bati erronka botatzeko aukera izango duzu eskilaran gora egiteko.

Zuk erronka botatako partida baten ondoren, 12 ordu itxaron behar dituzu (norgehiagoka hasi zen unetik) beste erronka bat bota aurretik. Horrela, beste taldeek zuri erronka botatzeko aukera izango dute. Era honetan, honako aukerak saihestu nahi ditugu: #2k uneoro jarraian botatzen dio erronka #1-i; #3ak ez du inoiz aukerarik #2ari erronka bota eta haren lekua hartzeko).

Selekzioak

Hattrick-en, bizitza errealean bezala, selekzioek haien artean jokatzen dute. Baina Hattrick-en, zuk aukeratzen duzu selekzioko entrenatzailea! Hattrick-eko herrialde bakoitzak nagusien selekzio bat eta 21 urtetik beherakoen beste talde bat dauzka. Honek esan nahi du herrialde bakoitzak bi entrenatzaile izango dituela, eta biak hautatzeko aukera duzu. Munduko Txapelketaren antolaketa 77. denboraldian aldatu zen (2021eko Urtarrilak 17an)

Selekzioen arteko txapelketak

Selekzioak hiru txapelketa desberdinetan aritzen dira beraien artean. Kontinenteko Txapelketak, Nazioen Txapelketa, eta Munduko Txapelketa. Txapelketen aroa Hattrick-eko bi denboralditan zehar jokatzen da. Lehenik eta behin kontinenteko txapelketak jolasten dira Europa, Amerika, Afrika eta Asia/Oceania zonaldetan banatuta, eta azken txapelketa Munduko Txapelketa izaten da.

Nazioen Txapelketa Munduko Txapelketara sailkatu ez ziren selekzioek jokatuko dutu, besteak Munduko Txapelketa jolasten ari diren bitartean.

Selekzioek Hattrick-eko beste txapelketatik desberdinduta dagoen beraien txartel egoera dute. Selekzioan edo U21 selekzioan jasotako txartelak selekzioen txapelketa horretako partidetarako soilik balio dute. Txapelketa bakoitza bukatzean (edo selekzioa txapelketatik kanpo geratzean) txartel guztiak ezabatzen dira.

Kontinenteetako Txapelketak

Hattrick-eko Selekzio guztiek izango dute beraien Kontinenteko Txapelketan parte hartzeko aukera. Txapelketa hauek 6 taldetako multzotan jokatzen dira. Taldeak Selekzioen Sailkapenaren arabera (behean informazio gehiago) sortuko dira.

Kontinenteko Txapelketak joan eta etorriko partidak izango ditu eta 10 astez luzatuko da. Final laurdenak, final erdiak, eta final nagusia azken astean jokatuko dira.

Kontinente bakoitzeko 8 talde onenek (postua, puntuak, gol desberdintasuna eta sartutako gol kopurua kontutan hartuta) final laurdenak, final erdiak eta finala jokatuko dituzte eta beste selekzioetako entrenatzaileek lagunarteak jokatzeko aukera izango dute ostiralean. Final laurdenetan 4 talde onenek (postua, puntuak, gol desberdintasuna, sartutako gol kopurua kontutan hartuta eta zozketa bidez beste dena berdinduta badago) 4 talde txarrenen aurka jokatuko dute. Multzo bereko bi talde ez dira elkarren aurka arituko. Irabazela kontienentko txapeldun izendatuko da, eta urrezko garaikurra emango saio. Zilarrezko eta brontzezko garaikurrak emango zaizkio bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diren taldeei.

Munduko Txapelketa

Munduko Txapelketa lehenengo denboraldiko 13. astean hasten da eta lehenengo eta bigarren denboraldietan zehar jokatzen da. Lehendabizi 5 erronda ditu eta bukatzeko finalerdiak eta final handia jokatzen dira.

96 taldek parte hartzen dute lehenengo errondan, 6 taldeko 16 taldetan banatuta. Talde bakoitzeko lehenengo 4 taldeak bigarren errondara sailkatuko dira. Besteak txapelketatik kanpo geratuko dira.

Bigarren errondan 4 taldeko 16 multzo egongo dira eta multzo bakoitzeko lehenengo 2 taldeak hirugarren errondara sailkatuko dira.

Hirugarren errondan 4 taldeko 8 multzo egongo dira. Hauek arerio bakoitzaren aurka partida bakarra jokatuko dute zelai neutral batetan. Multzo bakoitzeko 2 talde onenak laugarren errondara sailkatuko dira.

Laugarren eta bostgarren errondek 4 eta 2 multzo izango dituzte. Talde guztiek beraien multzoko beste taldeen aurka partida bakarra jokatuko dute zelai neutral batetan. Multzo bakoitzeko lehenengo bi taldeak hurrengo errondara sailkatuko dira.

Finalerdiak eta finala zelai neutraletan jokatuko dira. Finaleko txapelduna Munduko Txapeldun izendatuko da, eta urrezko garaikurra jasoko du. Zilarrezko eta brontzezko garaikurrak egongo dira bigarren eta hirugarren geratzen diren taldeentzat.

Erronda bakoitzaren aurretik talde giroa eta talde segurtasuna guztiz edo parte baten behintzat berrezarriko dira. Adibidez, talde giroa une honetan 9koa bada berrezartze balioa 5 bada, %80ko berrezartzean badago, zure talde giroa (9 - 5) * 0.8 = 3.2 maila jeitsiko da. Kontuan izan oinarrizko balioa beti 5ekoa dela bat talde segurtasuna eta baita talde giroarentzako ere.

Nazioarteko Txapelketa

Munduko Txapelketarako sailkatzen ez diren taldeek Nazioen Txapelketan hartuko dute parte. Txapelketa hau Munduko Koparen data berdinetan jokatzen da. Txapelketa honek Suitzar formatua erabiliko du (Supporter-en asteko Txapelketaren formatuaren antzekoa)

Hau ez da galtzaileentzako sari bat bakarrik, talde txikiagoentzako garrantzitsua izan daiteke, txapelketa honetan lortutako postua ondorengo kontinenteko txapelketako norgehiagokak aukeratzeko erabiliko da eta. Nazioen Txapelketa bukatzean, Munduko Txapelketaren final erdiak eta finala jokatzen direnean, txapelketa honetak lehenengo 8 taldeek ere kanporaketak dituen txapelketa bat jokatuko dute eta irabazleak garaikurra jasoko du. 4 talde onenek (posizioan, puntuetan, gol diferentzian, goletan, ausaz beste guztiak berdinak badira) finel-laurdenetara sailkatu ziren beheko 4 taldeei egin beharko diete aurre arerioa ausaz erabakiko delarik.

Nazioen Txapelketan, jokalariak ezin dira lesionatu, baina txartelak beste edozein txapelketatan bezala funtzionatuko dute. Formakuntzetako eskarmentua Kontinenteko Txapelketan lortutakoa izango da, Munduko Koparen aurretik berrezartzeko aukera egongo da, eta gero beti bezala partida bakoitzaren ondoren berriztatuko da.

Txapeldunak Nazioen Kopa garaikurra jasoko du.

Munduko Txapelketarako sailkapena

96 talde sailkatzen dira Kontinenteko Txapelketatik Munduko Txapelketara.

Kontinente bakoitzak bere Munduko Txapelketarako postuak ditu, beraien Kontinenteko Txapelketan posturik onena lortzen duten taldeentzako. Europak 32 postu ditu, Asia-Ozeaniak 21, Afrikak 12 eta Amerikak 20.


Kontinentea Taldeak guztira Munduko Txapelketarako Postuak
Europa 48 32 (4 sailkatu / multzoko)
Asia-Ozeania 42 21 (3 sailkatu / multzoko)
Afrika 24 12 (3 sailkatu / multzoko)
Amerika 30 20 (4 sailkatu / multzoko)

Kontinenteko Txapelketa bidez sailkatu ez diren talde batzuk Munduko Txapelketarako gonbidapen berezia jasoko dute. 11 talde sailkatuko dira era honetan. 11 talde hauek aukeratzeko sailkatu ez diren 22 talde onenek (beraien postuak, puntuak, aldeko eta aurkako golak, eta sartutako golak kontuan hartuta) playoff bat jokatzeko aukeratuak izango dira.

Gonbidatuen Playoff-etan, aurreko Munduko Kopetako emaitzen arabera sailkapen onena duen taldea sailkapen txarrena duenaren aurka lehiatuko da, bigarren onena bigarren txarrenaren aurka, eta horrela 11 kanporaketak zehaztu arte. Playoff hau joan eta etorriko partidetan jokatuko da. Taldearen segurtasuna eta giroa lehenengo partida baino lehen berrezarriko dira. Berdinketa egon eskero, bigarren partidak prorroga eta penalti jaurtiketak izango ditu.

Selekzioen sailkapena

Selekzio bakoitzak Kontinenteetako Txapelketako multzoen partaideak erabakitzeko erabiliko den sailkapen bat du. Azken bost denboraldietako emaitzen araberako sailkapena da, baina partida berrienek partida zaharrek baino efektu handiagoa dute sailkapenean.

3 faktorek aldatzen dute sailkapena: partidako emaitza (E), partidaren garrantzia (G) eta arerioaren indarra (I). Zehatz-mehatz sailkapena ondorengo formula honekin kalkulatu daiteke: P = E x G x I


Partidako Emaitza (E) Puntuak Partidaren Garrantzia (G) Puntuak
Irabazi 3 Munduko Txapelketako (MT) final-erdiak/finalak 4
Berdindu 1 MT beste errondak 2.5
Galdu 0 Kontinenteko Azken Fasea 3
Garaipena Penaltietan 2 Kontinenteko beste partidak 2
Galdu Penaltietan 1 Nazioen Txapelketa 1
Lagunartekoak 0

I faktorearen balioa kalkulatzeko, arerioaren postuaren zenbakia kentzen diogu 250 zenbakiari.

Beraz, sailkapena azken bost denboraldietako puntuen (P) batazbestekoa da. Azken denboraldikoek 100% balioa izango dute, aurreko denboraldikoek 70%, 50%, 30% eta 20% duela bost denboraldiko puntuek. Sailkapena partida bakoitzaren ondoren berriztatuko da.

Kontinenteko Txapelketaren zozketa

Kontinenteko Txapelketetako zozketarako Selekzioen Sailkapena erabiliko da. Honela, ontzi bakoitzean zein selekzio sartu behar den erabakiko da. Multzo bakoitzeko lehenengo postua sailkapeneko lehenengo taldeentzako izango da. Lehenengo taldea lehenengo multzora, bigarren taldea bigarren multzora... Gero, multzo bakoitzean 6 talde daudenez, 5 ontzi zozketatuko dira, multzo bakoitzeko beste postu bakoitzerako ontzi bat. Ontzi bakoitzeko taldeak sailkapeneko postuaren arabera erabakiko dira. Adibidez, Amerikako Txapelketan, 6 taldeko 5 multzo ditugu. Multzo bakoitzeko lehen postuak Sailkapenean lehenengo 5ak diren taldeek hartuko dituzte. Gero, 6.etik 10.era dauden taldeak lehenengo ontzian sartuko dira, 11.etik 15.era dauden taldeak bigarren ontzian. Eta horrela ontzi guztiak bete arte.

Munduko Txapelketako zozketa

Talde batek denboraldiko sailkapenean lortzen duen emaitza erabakiorra izango da Munduko Txapelketako zozketa egiteko orduan. Munduko Txapelketako lehenengo errondan 16 multzo egongo dira eta multzo bakoitzeko lehenengo taldea automatikoki hautatuko da. Kontinenteko Txapelketako Eurapako sailkapen onena duen taldea (EU#1 beheko taulan) beti izango da 1. Multzoko lehen hautatua, eta Amerikako Txapelketako 8. sailkatua beti izango da 16. multzoko lehenengo hautatua.

Multzo bakoitzeko lehenengoak hautatu ondoren, beste taldeak zuzenean jarraitu ahal izango den zozketa baten bitartez aukeratuko dira. Kontinenteko Txapelketasko sailkapena oso garrantzitsua izango da, baina zuzenean multzo batera joan beharrean, selekzioaren izena ontzi baten edo bestean dagoen erabakitzeko balioko dute. Beheko taulara begira, "2. Taldea" zutabean, lehenengo ontzian zein lau talde sartuko diren ikusi dezakegu. Hauek, Afrikako 8, 7, 6 eta 5. sailkatuak izango dira. Ontzi honetatik 1, 2, 3, eta 4 Multzoetara pasako dira, zozketa bitartez. 4 talde berri sartuko dira bigarren ontzi batetan, 5, 6, 7, eta 8 Multzoetara pasatzeko. Prozesu honek 16 multzoetako talde guztiak aukeratu arte segiko du.

Sistema bideratu hau kontinente indartsuenetako talde indartsuenak multzo berdinean ez hasteko egiten da. Baina aldi berean, zorteak ere zerikusia izan zezan nahi genuen, entrenatzaileek nahita Kontinenteko Txapelketan postu zehatz bat bilatu ez dezaten Munduko Txapelketari begira. Zuzeneko zozketa ere interesgarriagoa egiten du.


Multzoa Taldea 1 Taldea 2 Taldea 3 Taldea 4 Taldea 5 Taldea 6
1 EU#1 AFR#8
ONTZIA#1
AME#9
ONTZIA#5
ASO#16
ONTZIA#9
EU#17
ONTZIA#13
G#11
ONTZIA#17
2 EU#2 AFR#7
ONTZIA#1
AME#10
ONTZIA#5
ASO#15
ONTZIA#9
EU#18
ONTZIA#13
G#10
ONTZIA#17
3 EU#3 AFR#6
ONTZIA#1
AME#11
ONTZIA#5
ASO#14
ONTZIA#9
EU#19
ONTZIA#13
G#9
ONTZIA#17
4 EU#4 AFR#5
ONTZIA#1
AME#12
ONTZIA#5
ASO#13
ONTZIA#9
EU#20
ONTZIA#13
G#8
ONTZIA#17
5 EU#5 AFR#4
ONTZIA#2
AME#13
ONTZIA#6
ASO#12
ONTZIA#10
EU#21
ONTZIA#14
G#7
ONTZIA#18
6 EU#6 AFR#3
ONTZIA#2
AME#14
ONTZIA#6
ASO#11
ONTZIA#10
EU#22
ONTZIA#14
G#6
ONTZIA#18
7 EU#7 AFR#2
ONTZIA#2
AME#15
ONTZIA#6
ASO#10
ONTZIA#10
EU#23
ONTZIA#14
G#5
ONTZIA#18
8 EU#8 AFR#1
ONTZIA#2
AME#16
ONTZIA#6
ASO#9
ONTZIA#10
EU#24
ONTZIA#14
G#4
ONTZIA#18
9 AME#1 ASO#8
ONTZIA#3
AME#17
ONTZIA#7
EU#16
ONTZIA#11
EU#25
ONTZIA#15
G#3
ONTZIA#19
10 AME#2 ASO#7
ONTZIA#3
AME#18
ONTZIA#7
EU#15
ONTZIA#11
EU#26
ONTZIA#15
G#2
ONTZIA#19
11 AME#3 ASO#6
ONTZIA#3
AME#19
ONTZIA#7
EU#14
ONTZIA#11
EU#27
ONTZIA#15
G#1
ONTZIA#19
12 AME#4 ASO#5
ONTZIA#3
AME#20
ONTZIA#7
EU#13
ONTZIA#11
EU#28
ONTZIA#15
ASO#21
ONTZIA#19
13 AME#5 ASO#4
ONTZIA#4
AFR#9
ONTZIA#8
EU#12
ONTZIA#12
EU#29
ONTZIA#16
ASO#20
ONTZIA#20
14 AME#6 ASO#3
ONTZIA#4
AFR#10
ONTZIA#8
EU#11
ONTZIA#12
EU#30
ONTZIA#16
ASO#19
ONTZIA#20
15 AME#7 ASO#2
ONTZIA#4
AFR#11
ONTZIA#8
EU#10
ONTZIA#12
EU#31
ONTZIA#16
ASO#18
ONTZIA#20
16 AME#8 ASO#1
ONTZIA#4
AFR#12
ONTZIA#8
EU#9
ONTZIA#12
EU#32
ONTZIA#16
ASO#17
ONTZIA#20

EU: Europa
AME: Amerika
AFR: Afrika
ASO: Asia / Ozeania
G: Gonbidapen postua

Hauteskundeak

Hauteskundeak denboraldi hasieran egiten dira, Munduko Txapelketaren finala jokatu eta bi egun beranduago. Bi denboralditik behin selekzioko entrenatzailea eta 21 urtetik beherakoen selekzioko entrenatzailea aukeratzen dira. Bi denboraldi igaro ondoren, hurrengo Munduko Txapelketa bukatu eta berriro hauteskundeak egongo dira. Kontuan izan Hattrick-en gutxienez urtebete pasa behar duzula Selekzioko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko.

Botoa haztatzea

Hauteskunde bakoitzean behin baino ezin duzu bozkatu. Dena den, bozka batek beste batek baino balio handiagoa izan dezake. Bozka sistemak jokoari konpromisua saritzen du, baina sistema hau erabiltzearen arrazoia batez ere tranpak ekiditea da.

Zure lehenengo taldea duzun herrialdean bozka bat emateko eskubidea jasoko duzu denboraldi bat eta gero. 5 denboraldi pasa ondoren zure bozkak balio bikoitza izango du, 10 denboraldi pasa ondoren balio hirukoitza eta lauko balioa 15 denboraldi pasa ondoren. Modu honetan, lehen taldea duzun herrialdean 4 bozka "emateko" aukera izango duzu.

Beste herrialde batetan talde gehigarri bat baduzu (Hattrick Internazional kontuan hartu gabe) bi denboraldi pasa ondoren jasoko duzu bozkatzeko eskubidea. Zure bozkak balio bikoitza izango du 10 denboraldi pasa ondoren.

Erabiltzaile guztiek bi konpromisu bozka jaso ditzakete, beraien jardueraren arabera. Ez dugu guztiz azalduko bozka hauek lortzeko zer egin behar den, inork tranparik egin ez dezan, baina talde bat era arruntean daraman edozein erabiltzailek arazo gabe lortu ahalgo ditu. Talde faltsuak mantententzen bazabiltza hauteskundeetan bozka gehiago izateko asmoz ordea, oso zaila izango da puntu hauek lortzea. Kontuan izan erabiltzaile bezala ez duzula jakingo zure bozkak zenbat balio duen, sistemaren funtzionamendua ez dugulako azaldu nahi.

Selekzioko jokalariak

Selekzioko entrenatzaileak nazionalitate egokia duten 26 jokalari aukeratu ditzake (benetako jabeak dituzten taldeetatik). 21 urtetik berakoen selekzioko jokalariek gutxienez 19 urte izan behar dituzte eta Selekzio nagusiko jokalariek gutxienez 22. Aukeratu ondoren, selekzioko entrenatzaileak bere taldeko entrenatzaileek ikusi dezaketen informazio berdina ikusteko aukera dauka.

Selekzio bakoitzak bere formakuntzetako eskarmentua du, eta Kontinenteko eta Munduko/Nazioen txapelketa bat hasi baino lehen selekzioko entrenatzaileek astebete edukiko dute eskarmentu nabarmena zein 6 formakuntzetan eduki nahi duten aukeratzeko, eta beste guztiak pobrea mailan hasiko dira. Bi aukeraketa epe daude: Lehenengoa hauteskundeak bukatu bezain laster hasten da eta talde giroa eta segurtasuna lehenengo partidaren aurreko egunean reseteatuko dira. Bigarrena 12. astean hasiko da, talde giroa eta segurtasuna 13. astean reseteatuko da. Kontuan izan selekzio taldeen eguneratzeak egunero 03:00etan egiten direla.

Selekzioko jokalari bat izatea

Zure jokalarietako bat selekzioan egoteak ez dio zure taldean jokatzea sahiestuko. Selekzioko partidak eta kluben partidak egun desberdinetan jokatzen dira, beraz beti sartu ahal izango duzu hamaikakoan. Selekzioko partidek ez diote entrenamendurik emango, baina, lesionatzeko arriskua egongo da.

Zure jokalariak selekzioarekin partida bat jokatzeak gauza onak ere baditu zure klubarentzako:

- Jokalariaren soldata %33 murriztuko da zure herrialdeko selekzioarentzat jokatzen badabil eta %40 atzerriko selekzio batentzat jokatzen badago.

- Jokalariak experientzia asko lortuko du. Experientzia partidaren motaren araberakoa izango da. Munduko txapelketako finala eta finalerdiak dira experientzia gehien ematen duten partidak, gero Munduko Txapelketako beste partidak, gero Kontinenteko Txapelketako final laurdenak, final erdiak eta finala. Ondoren Kontinenteko Txapelketetako beste partidak, gero Nazioen Kopako partidak eta bukatzeko selekzioen lagunartekoak.

- Jokalari bat lesionatu egiten bada selekzioarekin jolasten zegoela, bere klubak soldataren %100a jasoko du lesioak irautea espero den aste bakoitzeko. Soldata honen jeitsiera, jeitsiera arruntari gehitzen zaio.

Ez dago lesiorik selekzio nazionalen lagunartekoetan.

Kontuan izan ez dituzula selekzio baten aukerak murriztu behar zure taldeko jokalaria gaizki zainduz. Hori egitekotan, Selekzioko Kudeatzaileek jokalaria libre uzteko aukera izango dute.


Zeure burua hautagai gisa aurkeztu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, selekzioen arauak irakurtzea gomendatzen dizugu.

Munduko Txapelketako Egutegia - 1. Denboraldia

As Al As Az Og Ol Lr Ig
1 Hauteskundeak Bozkaketa Hauteskundeak Bozkaketa Hauteskundeak Bozkaketa Hauteskundeak Bozkaketa Hauteskundeak Bozkaketa/Zozketa Zuzenean
/Lagunartekoak
Hauteskundeak Bozkaketa Hauteskundeak Bozkaketa
2 Hauteskundeak
Emaitzak
- - - Lagunartekoak - -
3 - - T.G. / T.S. Berezarpena 100%-(e)ko berrezarpena - K.T. 1. partida - -
4 K.T. 2. partida - - - K.T. 3. partida - -
5 K.T. 4. partida - - - K.T. 5. partida - -
6 - - - - K.T. 6. partida - -
7 - - - - K.T. 7. partida - -
8 - - - - K.T. 8. partida - -
9 - - - - K.T. 9. partida - -
10 - - - - K.T. 10. partida - -
11 - - - - K.T. Final Laurdenak - T.G. / T.S. Berezarpena 100%-(e)ko berrezarpena
(Komodinak bakarrik)
12 K.T. Final ErdiakG 1. partida - - - K.T. FinalaG 2. partida - Zozketa Zuzenean
13 - - T.G. / T.S. Berezarpena 100%-(e)ko berrezarpena - M.T. 1.E 1. partida - -
14 M.T. 1.E 2. partida - - - M.T. 1.E 3. partida - -
15 - - - - M.T. 1.E 4. partida - -
16 - - - - M.T. 1.E 5. partida - -

Munduko Txapelketako Egutegia - 2. Denboraldia

As Al As Az Og Ol Lr Ig
1 - - - - M.T. 1.E 6. partida - -
2 - - - - M.T. 1.E 7. partida - -
3 - - - - M.T. 1.E 8. partida - -
4 - - - - M.T. 1.E 9. partida - -
5 - - - - M.T. 1.E 10. partida - -
6 - - T.G. / T.S. Berezarpena 80%-(e)ko berrezarpena - M.T. 2.E 1. partida - -
7 M.T. 2.E 2. partida - - - M.T. 2.E 3. partida - -
8 M.T. 2.E 4. partida - - - M.T. 2.E 5. partida - -
9 - - - - M.T. 2.E 6. partida - -
10 - - T.G. / T.S. Berezarpena60%-(e)ko berrezarpena - M.T. 3.E 1. partida - -
11 M.T. 3.E 2. partida - - - M.T. 3.E 3. partida - -
12 - - T.G. / T.S. Berezarpena 40%-(e)ko berrezarpena - M.T. 4.E 1. partida - -
13 M.T. 4.E 2. partida - - M.T. 4.E 3. partida - -
14 - - - - M.T. 5.E 1. partida - -
15 M.T. 5.E 2. partida - - - M.T. 5.E 3. partida - -
16 M.T. Final Erdiak - - M.T. Finala - -

K.T.: Kontinenteko Txapelketa
M.T.: Munduko Txapelketa
W.: Komodina
T.G.: Taldeko Giroa
T.S.: Taldeko Segurtasuna

Hattrick Mastersa

Hattrick Mastersa Liga eta Kopa irabazi duten guztiek jokatzen duten nazioarteko txapelketa da. Lau astez jokatzen da, denboraldi bakoitzeko 4. Partidak astelehenetan 16:00etan eta ostegunetan 20:00etan jokatzen dira.

Partiduak

256 taldek har dezakete parte Mastersean eta 8 kanporaketako zuzeneko txapelketa bezala jokatzen da. Kanporaketa bakoitzeko zozketa erabat ausazkoa da, eta partidak zelai neutralean jokatzen dira.

Lehen erronda betetzeko nahikoa talde ez badaude, zorteko talde batzuk (zozketaz hautatuak) ez dute lehen errondarik jokatuko eta zuzenean bigarren errondan hasiko dira. Kopa eta liga txapeldunen bat jaberik gabe geratu bada (edo jabe berria jaso badu) ez du Mastersa jokatuko. Talderen batek denboraldi berean kopa eta liga irabazten badu, talde hori izango da bere herrialdetik Mastersa jokatuko duen bakarra.

Txapelketaren arau bereziak

Mastersean arau berezi batzuk daude indarrean:

Txartelak eta min hartzeak: Txartelek ez dute eraginik (gorriek partidan bertan duten eragina izan ezik, noski), baina min hartzeek normal eragiten dute.

Partidaren garrantzia: "Hil ala bizi" (MOTS) edo "Lasai" (PIC) jokatuz talde giroa ez da partida normalen ondoren bezain beste igoko/jaitsiko. Partidan zehar duen eragina, berriz, beste partidetakoa bezalakoa izango da.

Entrenamendua: Masterseko partidak ez dira kontuan hartzen jokalari baten entrenamendua kalkulatzean.

Masterseko irabaziak

Zaleen irabaziak erdibana banatzen dira etxekoen eta bisitarien artean. Talde onenek sari gisa diru saria jasoko dute, jarraian ikus dezakezunez.

Hattrick Masterseko irabazleak 800 000 US$ irabazten du, txapeldunordeak 400 000 US$ eta finalerdietako galtzaileek 200 000 US$. Final-laurdenetan galdu duten taldeek 100 000 US$ irabaziko dute eta final-zortzirenetan kanporatuta geratu direnek 50 000 US$.

Talde gehigarria

Platinum eta Diamond Supporter gisa, talde gehigarri bat izan dezakezu. Talde hori zure talde nagusia bezala kudeatuko duzu; hau da, talde gehigarriak bere jokalariak ditu, bere zelaia, bere finantzak, harrobiko taldea eta abar.

Talde gehigarri bat hasi

Edozein unetan has dezakezu talde gehigarria. Talde horrek zure talde nagusiaren herrialde berean joka dezake, edo nahiago izanez gero, beste batean, lekurik egonez gero, noski.

Talde gehigarriek diru apur bat izango dute hasieran (bestelako talde guztiek bezala), baina erabiltzeak ez du manager baimena atera beharrik.

Arau orokorrak

Bi talde gehigarri izan ditzakezu.

Ezingo duzu inongo salerosketarik egin zure taldeen artean, eta ezta zure beste taldeak aurreko jabea edo jatorri taldea izateagatik dirua jasoko lukeen jokalarien truke eskaintzarik egin.

Talde gehigarria herrialde berean

Zure lehen eta bigarren taldeak ezingo multzo berean jokatu, promozioetan elkarren aurka jokatu, ezta Kopan elkarren aurka jokatu ere (finalean izan ezik). Bi taldeek dibisio berean joka dezakete, baina multzo ezberdinetan. Erabiltzaile bereko hiru talde finalaurrekoetara iritsiko balira, argi dago horietako bik elkarren aurka jokatuko luketela.

Bi taldeetako batek mailarik altuenean jokatzen badu eta beste batek mailaz igotzea lortzen badu, ez zaio igotzeari utziko. Bere ordez, jaitsi beharko luketenen taldeak beteko du hutsune hori, sailkapeneko postu gorenean amaitu baitzuen.

Bi taldeak lehen mailara denboraldi berean igotzen badira, talde nagusia igoko da soilik.

Talde gehigarria beste herrialde batean

Herrialde batean "atzerriko" erabileentzat libre dauden talde gehigarriak, herrialde horretan erabili gabe dauden taldeen araberakoa da. Herrialdearen tamainan eta dituen erabiltzaileen araberakoa izango da.

Taldeen %50a, gutxienez, lekuko erabiltzaileentzat gorderdik dago. Beraz, 168 klubeko liga batean, gutxienez horietako 84k etxeko erabiltzaileak izango dituzte (eta beste 84 lekuetan edozein erabiltzaile egon daiteke, etxekoa edo atzerrikoa). Baina herrialde bat %90ean bete bada, geratzen diren hutsuneak etxeko erabiltzaileentzat gordeko dira.

Multzoz aldatzen

Talde gehigarriek multzoz alda dezakete (hori posible denean) denboraldien arteko tartean horretarako ahalbidetzen den orrian; beti ere, zure beste talde bat multzo berean ez badago, jakina.

Ikurrinak

Ikurrinak bereizita biltzen dira, talde gehigarriek euren bilduma propioa daukate.

Talde gehigarri baten aurka jokatzean, ikurrina berdin-berdin jasoko da, eta talde gehigarriak ere jasoko du beste bandera.

Lorpenak

Lorpenak erabiltzaileak eskuratzen ditu, eta ez talde bakoitzak.

Hauteskundeetan bozkatzen

Talde gehigarri bat baduzu (Hattrick Internazional ligan izan ezik), bi denboraldi pasa ondoren bozkatzeko eskubidea izango duzu eta hamar denboraldi pasa ondoren zure bozkak balio bikoitza izango du.

Porrot egitea

Talde nagusiak porrot egiten badu, ezingo duzu talde gehigarrian sartu.

Porrot egiten duena talde gehigarria bada, hura hasi eta 16 aste geroago ireki dezakezu talde gehigarri berri bat (beraz, hura ireki zenuenetik 16 aste baino gehiago pasa badira, une horretan has dezakezu talde berria).

Talde gehigarria itxi

Talde gehigarria edozein unetan itxi dezakezu. Baina, talde gehigarria isten baduzu, gutxienez 16 aste itxaron beharko dituzu berri bat irekitzeko. Kontuan izan ezin duzula taldea itxi jokalariak salgai dauden bitartean.

Platinum / Diamond harpidetza amaitzea

Platinum edo Diamond harpidetza amaitzen bazaizu, talde gehigarriaren erabiltzaile izaten jarraituko duzu astebetez. Aste hori amaitzerakoan ezingo duzu taldea gehiago kudeatu. Harpidetza amaitu eta 7 astera sistemak zure talde gehiagarria ezabatuko du. 7 aste horien barruan Platinum harpidetza berriro eskuratzen baduzu, talde gehigarria kontrolatu ahalko duzu. Baina ez baduzu Platinuma tarte horretan eskuratzen, talde gehigarria jaberik gabe geratuko da, eta ezingo duzu gehiago erabili.

 
Server 071