Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Laguntza »   Arauak »   Sarrera 

Arauak

Hattrick guztiz doan da. Eskatzen dizugun bakarra zure jokaerari buruzko arau erraz batzuk jarraitzea da. Errazak eta logikoak dira. Baten bat arau hauek apurtzen ari dela uste baduzu, arren, jarri harremanetan GameMasterrekin.

Hattrick taldea beti jokoa hobetzen saiatzen da. Funtzio berriak edozein unetan ezar daitezke, nahiz eta aldaketa handienak normalean denboraldi artetan gertatzen diren. Hattrick amaiera gabeko jokoa denez, garatzaileok batzuetan doiketa batzuk egiten ditugu. Adibidez, mota bateko talde jakin batzuk garaiezin bilakatu ez daitezen. Laburbildurik, garatzaileok jokoa ikuskatzen dugu, noizean behin aldaketa batzuk eginez. Ahalik eta era leun eta bidezkoenean egiten saiatzen gara, ahal den heinean aldaketei buruz aurrez berri emanez, zu ere egokitu zaitezen. Halere, batzuetan aldaketak besterik gabe egin behar izaten dira.

Normalean zerbitzariak martxan egoten dira, baina batzuetan etenaldi batzuk egin behar izaten dira konponketak edo eguneraketak aurrera eramateko. Aurrez etenaldi hauen berri ematen saiatzen gara, baina egoera larrienetan aurrez abisatu gabe egin behar izaten ditugu konponketak.

Batzuetan ustekabeko gertaerak egoten dira, “bug”ak adibidez. Zerbait arraroa antzematen baduzue, jarri GMekin harremanetan eta arduratuko gara. Konponketak egitean ahalik eta justuen egiten saiatzen gara, baina jokatutako partidak ezin dira berriro jokatu. Arbitroaren erabaki okerrak, partida hondatzen duten gertaera arraroak zelaian, eta zorte txarra, denak jokoaren parte dira.

 
 
Orri hau baloratu
Server 096