Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hamaikakoa: Oinarriak

Taldearen entrenatzailea zarenez zeure erabakia da taldeak nola jokatuko duen eta zein antolaketa erabiliko duen erabakitzea. Partida bakoitzaren aurretik zure erabakia - zure partidako aginduak - ezarriko duzu, partiden zerrendako "Hamaikakoa" estekatik. Zure aginduak gutxienez partida baino 20 minutu lehenago bidali beharko dituzu, baina gogoratu zure ordulariak eta epailearenak ez dutela zertan bat etorri, beraz saiatu azken ordurako ez uzten. Agindu sorta bat "lehenetsi" bezala ere jarri dezakezu (badaezpada ere, gomendagarria). Horrekin, Hattrickek agindu horiek erabiliko ditu etorkizuneko partidetan, baina partida bakoitzaren ezaugarriak direla eta beti dohitu ahal izango dituzu aginduak partida horretarako.

Hasierako hamaikakoa eta ordezkapenak

Partida bakoitzarentzat zure hasierako hamaikakoa, ordezkoak, baloi geldituen jaurtitzailea eta kapitaina aukeratu behar dituzu. Hamaikakoaren orrian jokalariak hartuz eta mugituz aukera ditzakezu.

Joklalari batek min hartzen badu, kokapen horretako ordezkoa zelairatuko da. Kokapen jakin baterako ordezkorik ezarri ez baduzu, edo ordezkoa ere min hartuta badago, beste ordezkoren bat hasiko da jokatzen kokapen horreta. Jokatu dezakeen ordezkorik ez baduzu, partida 10 jokalarirekin jarraitu beharko duzu. Ordezkorik ez baduzu eta atezainak min hartzen badu (edo atezainik ezarri ez baduzu), beste jokalari batek jokatuko du atezainaren lekuan. Baldintzatutako ordezkapenak ere ezar ditzakezu. Ikus ordezkapenen atala datu gehiagorako.

Walkoverrak

Gogoan izan ligako edo kopako partida gutxienez 9 jokalarirekin hasi behar duzula walkover bat saihesteko. Bestela partida horretako entrenamendu osoa galduko duzu.

Partida ez lehiakorretan edo harrobiko norgehiagoketan gutxienez 9 jokalari zelairatzeko gai ez bazara, auzoko mutilek ordezkatuko dute taldea. Partida lehiakorretan ez bezala, ez du eragin negatiborik izango aste horretan norgehiagoka lehiakorran zelairatu dituzun jokalarien entrenamenduarengan.

Antolaketa aukeratzea

Interfazeaz osatu daitekeen edozein antolaketaz jokatu dezakezu; zure entrenamenduaren orriak ere antolaketa posibleen zerrenda osoa du.

Jakin beharrekoa da erdiguneko kokapen batean (erdiko atzelariak, erdilariak edo aurrelariak) jokalari bat baino gehiago ari bada, ezingo dutela beraien jokoa erabat erabili taldearen puntuaketetarako. Eraginaren galera hau handiagoa da hiru jokalarirekin birekin baino. Honen logika honakoa da: kokapen batean jokalari bat baino gehiago ari badira, batak bestean ardura apur bat uzten du bakoitzak ez du bere potentzial osoan jokatzen.

Laburbilduta, erdiguneko kokapen batean jokalari bakarra badago %100ean jokatuko du. Kokapen horretan bi jokalari ari badira euren eragina txikiagoa izango da (biena), eta hiru badaude galera handiagoa izango da. Galera honek jokalarien dohain guztietan eragiten du.

Eraginaren galera erdilarientzat handiagoa da aurrelarientzat baino, eta aurrelarientzat atzelarientzat baino handiagoa. Zehatzago, erdilarien galera gutxi gora behera atzelarienen bikoitza da. Aurrelariena alde horren erdia da gutxi gora behera.

Taktikak eta partidaren garrantzia

Hamaikakoaren orrian taldeak erabiltzea nahi duzun taktika (zerbait berezia erabiltzea nahi baduzu) eta partidaren garrantzia ezar ditzakezu. Taktika ezberdinak "Partida: Taktikak" atalean eta partidaren garrantzia "Psikologia" atalean azaltzen dizkizugu.

Markaketa pertsonalaren agindua

Markaketa pertsonalarekin, zure jokalari bati arerioaren jokalari bat jarraitu eta berari kontra egiteko eskatuko diozu. Markaketa pertsonalak bere arriskuak ditu, beraz kontuz erabili - baina jokalari egokia eta une egokia aukeratu eskero, partida bat irabazteko dituzun aukerak igotzeko era ona izan daiteke.

Arerioaren jokalari baten itzala bihurtzea da agindu honen helburua. Jokalari hori zelairatzen bada, agindu hau 5 minutu beranduago jarriko da martxan eta zure jokalariak zure taldean normalean baino ekarpen gutxiago izango du. Zehatz-meatz, zure jokalariaren ekarpena %50 gutxiagokoa izango da arerioa gertu badago, eta %65erarte igo daiteke arerioa urrundu hala. Dena ondo joan eskero arerioaren ekarpena ere jeitsi egingo da. Honetarako zure jokalaria ona izan behar da markaketa pertsonalean. Gakoa markaketa pertsonalak noiz merezi duen eta noiz ez ondo desberdintzea da.

Markaje pertsonala duen jokalari batek ezin du beste agindurik jaso: Honek esan nahi du markaje pertsonalak erasokor, defentsibo, edo hegalerantz jolasteko beste edozein agindu kentzen duela.

Markaketa Pertsonala egiteko agindua partida bakoitzean soilik jokalari bati eman ahal diozu. Jokalari hau defentsa, hegaleko defentsa, edo erdilaria izan behar da eta markaketa pertsonala jasoko duen jokalaria derrigorrez aurrelaria, hegaleko erdilaria, edo erdilaria izan behar da. Aukeratutako jokalariak jolasten ez badu, edo markaketa pertsonala jasan ezin dezakeen postu batetan jolasten badu, aginduak balioa galtzen du baina zure jokalariak %10-eko zigorra jasoko du partidan emandako mailan. Dena den, partida hasieran baliogabetuta geratu den markaketa pertsonalaren agindua partidan zehar martxan jarri daiteke, aukeratutako jokalaria zelairatu edo postuz aldatzen bada.

Markaje pertsonala aktibatu eskero, jokalariak ez du bere gaitasunekin taldearen taktikan zerikusirik izango (presioan edo kontraerasoetan adibidez). Dena den, zerikusia izango du taktiketan markaje pertsonala aktibatzen ez bada, baina aurretik aipatutako %10aren galera kontuan hartu ondoren.

Markaketa Pertsonala egiten duen jokalariaren defentsa maila da garrantzitsuena. Maila hori arerioaren gaitasunik altuenarekin alderatzen da. Honela erabakitzen da zenbatekoa izango den arerioak jasango duen zigorra. Jokalari bortitzek defentsa maila igoera (%10) jasaten dute markaketa pertsonala egitean, eta berezitasun gabeko jokalariek igoera txikiago bat (%5). Markaketa Pertsonala sufrituko duen jokalariaren kasuan, jokalari Teknikoa bada beraien gaitasunik handienean alderaketa baino lehen jeitsiera nabarituko du (-%8), eta Ustekabekoa bada ordea igoera (+%8). Sasoia, experientzia, leialtasuna, harrobikoa izatea eta osasuna garrantzitsuak dira bai markaketa pertsonala egingo duen jokalariarentzat eta baita markaketa pertsonala jasoko duen jokalariarentzat ere. Kontuan izan gaitasun igoera eta jeitsiera hauek bi jokalarien gaitasun mailen arteko alderaketa egiteko erabiltzen direla, ez partidako puntuaketak kalkulatzeko.

Markaje pertsonala egiten dabilen jokalari baten trebetasun guztiak murriztuko dira Atezaintza eta Baloi Gelditua izan ezik. Markajea jasaten duen jokalariaren defentsa gaitasuna ere ez da murriztuko.

Bakarkako aginduak

Zure hamaikakoko jokalari guztiei, atezainari izan ezik, bakarkako aginduak eman diezaiekezu. Erdilari bati "defentsakor" jokatzeko esan diezaiokezu, adibidez. Agindu honekin erdilari jokatzen jarraituko du, baina gehiago konzentratuko da defentsa lanetan eta gutxiago erasokoetan. Lau bakarkako agindu daude, ikus taula hau kokapen bakoitzerako zer esan nahi duten jakiteko. Honez gain, taldeko bati arerioaren jokalari bati markaketa pertsonala egiteko eskatu ahal diozu. Honi buruz informazio gehiago dago Markaketa Pertsonala atalean.
 
Server 071