Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hamaikakoa: Eskarmentua eta nahasmena

Antolaketetan eskarmentua

Zure taldeak nahi duzun antoilaketaz jokatu dezake, baina eskarmentatuta ez dauden antolaketaz jokatzen badute nahastu egin daitezke, normalean baino okerrago jokatuz. Nahasmena saihesteko eta antolaketetan eskarmentatzeko antolaketa horiekin praktika besterik ez dute behar. Antolaketa bat erabiltzen duzun bakoitzean jokalariei antolaketa horretan duten eskarmentua igoko zaie (lagunartekoak eta partida ofizialak berdinak dira horretarako, baina ez eskilara, duelu edo Hattrick Masters). Antolaketa bakoitzarekin jasotzen duzun eskarmentua minutuen araberakoa da (gehienez 90 minutu partidako), entrenamenduetan bezala. Dena den, walkover bidez irabazi baduzu baina gutxienez 9 jokalari zelairatu badituzu, formakuntzaren experientzia jasoko duzu partidako 90 minutuak jokatu izan balira bezala. Hala ere, gero eta maila altuagoetan orduan eta zailagoa da eskarmentua metatzea. Antolaketa jakin batekin jokatzen ez baduzu, jokalariek antolaketa horretan duten eskarmentua pixkanaka jaisten joango da. Jokalari bat saltzen duzun bakoitzean ere antolaketa eskarmentuan jaitsiera bat pairatzeko arriskua duzu.

Nahasmena

Zure jokalariek erakunde batekin esperientzia nahikoa ez badute, partidan zehar nahas daitezke., euren jokoa okertuz. Eskarmentu maila bikain bat (edo hobea) nahikoa da nahasmenik izango ez duzula ziurtatzeko. Maila baxuagoetan, orduan eta baxuagoa orduan eta handiagoa da nahasmena pairatzeko probabilitatea. Jokalarien guztizko eskarmentu propioa (ikus beherago) altua bada ordea, nahasmena jasateko arriskua txikiagoa izango da.

Nahasmena pairatuz gero ere antolaketako eskarmentuak zehazten du nahasmena zenbaterainokoa izango den: orduan eta eskarmentu baxuagoa, orduan eta nahasmen handiagoa. Nahasmena jasaten baduzu, partidaren kronikan une horretan taldeak duen organizazio maila agertuko zaizu. Organizazioa "penagarria" jaitsi dela ikusten baduzu oso txarra dela esan nahi du, eta "ona" dela ikusten baduzu nahasmena txikia dela esan nahi du. Atsedenaldian (edo luzapenaren aurretik) jokalariak nahastuta badaude, entrenatzaileak nahasmen hori nolabait murriztu daiteke hitzaldi txiki batekin.

Jokalarien eskarmentu propioa

Eskarmentuak eragin onuragarria dauka zelain diren jokalariengan. Jokalariek partidak jokatuz jasoko dute eskarmentua. Nazioko Kopako eta Mailako kopetako partidek ligakoen eskarmentu bikoitza emango dizute, gutxi gorabehera. Ohorezko eta Kontsolazio kopetako partidetan ligako neurketetako eskarmentuaren erdia lortuko dute. Nazioarteko lagunarteko batek gutxi gorabehera ligako partida baten eskarmentuaren bostena ematen du, eta zure herrialde bereko aurkari baten kontra jokatutakoek, nazioarteko lagunartekoen erdia. Eskarmentu gehien selekzioarekin jokatzen diren partidek ematen dute, eta, ondoren, Hattrick Mastersekoek.

Jokalari bakoitzak jasotzen duen eskarmentua jokatutako minutu kopuruan oinarritzen da, entrenamendua bezala. Jokalari batek ezin du 90 minuturi dagokiona baino eskarmentu gehiago jaso partida bakoitzean.

Kapitaina eta guztizko eskarmentua

Partida bakoitzerako kapitain bat aukera dezakezu. Eskarmentua eta lidertza maila dohain garrantzitsuak dira kapitainarentzat, taldearen guztizko eskarmentua kalkulatzerakoan haren mailek bonusa ematen baitute - horrek zure taldeak nahasmena izan edo partida garrantzitsu eta dramatikoetan urduri jartzea saihestea lagunduz. Halako egoeratan, eskarmentu baxuena duen taldea bakarrik jarri daiteke urduri, beren eskarmentu falta agerian utzita. Bi taldeen eskarmentu mailaren arteko aldeak zehaztuko du zenbateraino jarriko diren urduri. Hau ez da gertatuko ez Ligako partidetan ezta ere lagunartekoetan.

Kapitainak hasierako hamaikakoan egon behar du. Kapitain bat izendatu ez baduzu, jokalariek izendatuko dute beren ustez egokia dena.

Penalty jaurtitzaileak

Luzapenaren ondoren berdinketak badarrai, kopako eta promozioko partidak penalti jaurtiketetan amaitu daitezke. Zure penalti jaurtitzaileak hamaikakoaren orriaren atal berezi batetatik aukeratu beharko dituzu. Juartitzaileak aukeratzean gogoratu sekulako urduritasuna egoten dela une horietan, eta, beraz, penalty horietako bakoitzean (ez partidan zehar dauden penalty normaletan) jaurtitzaileari eskarmentu froga bat egiten zaiola. Esperientziaz gain, jokalariaren Errematea eta Baloi Gelditua trebetasunak (baita Teknikoa espezialitate duen ere) kontuan hartzen dira. Atezainentzat, Atezainatza maila eta Azkarra espezialitatea dira kontuan hartzen diren bakarrak.

 
Server 070