Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Partida: Baloi gelditua eta gertaera bereziak

Partiden inguruko atal honetan apur bat sakonago joango gara eta partidetako bi alde garrantzitsu aztertuko ditugu: baloi geldituko jokaldietatik gola nola lortu eta "gertara berezietatik" zer lortu dezakezun (eta beste partidako gertaera batzuetatik).

Baloi gelditua

Zure eraso normal batzuk baloi geldituko jokaldietan amaituko dira. Futbol errealean bezala puntu asko lortu ahal izango dituzu baloi geldituan ona izanez. Bi baloi geldituko jokaldi mota daude, falta zuzenak eta ez zuzenak.

Jaurtiketa zuzenak

Jaurtiketa zuzenak penaltyak eta falta zuzenak dira. Hauetan gola lortzeko, baloi geldituak jaurtitzeko aukeratu duzun jokalariak bere baloi geldituaren dohainak erabiliko ditu aurkarien atezaina menderatzeko. Zure atezainak, atezaintzaren dohainaz gain, baloi geldituaren dohaina ere erabiliko du falta zuzenak defendatzeko, baina ezin da zure baloi geldituen jaurtitzailea izan.

Falta ez zuzenak

Faltazko gol aukeren herena inguru falta ez zuzenak izango dira, hauek talde lana izanik. Erasotzeko, garrantziaren arabera ordenatuak, zure zelaiko jokalarien batazbesteko errematea, baloi gelditua, eta zure baloi geldituen jaurtitzailearen baloi gelditua hartzen dira kontuan. Defenditzeko, ordenean, zelaiko jokalarien batazbesteko defentsa, baloi gelditua, zure atezainaren atezaintza eta bere baloi gelditua hartzen dira.

Gertaera bereziak

Eraso normalez gain, "gertaera bereziak" ere lortu ditzakezu. Gertaera berezi hauek jokalarien ezaugarrien arabera, batez ere berezitasunen arabera ematen dira eta beraz berezitasun hauek ondo orekatuak dituen talde bat osatzea ere estrategia bilakatzen da.

Bi gertaera berezi mota daude: taldearen gertaera bereziak eta jokalariaren gertaera bereziak. Taldearen gertaera berezi bat edukitzeko aukera baloiaren jabetzaren araberakoa da (baloi jabetzaren %55a baduzu, gertaera berezia edukitzeko %55-eko aukera izango duzu).

Jokalariaren gertaera bereziak jokalariaren berezitasunetan oinarritzen dira. Berezitasunak dituzten jokalari asko edukitzeak abantaila eman dezake, baina ez da inporta duen gauza bakarra. Jokalariek jokatzen duten postuaren arabera berezitasun zehatz bat behar dute gertaera bereziak sortzeko. Garrantzitsua da taldean berezitasunekin oreka bat lortzea.

Partida bateko gertaera berezi bakoitzak, hurrengo gertaera berezi bat sortzeko aukerak murrizten ditu.

Eguraldiaren egoerak

Berezitasun batzuk dituztenak hobeto edo okerrago moldatzen dira eguraldi mota bakoitzarekin. Eguraldiak jokalari guztiengan du eragina partida amaitu arte.

Jokalari teknikoen gaitasun guztiak %5 igotzen dira eguzkitan jokatzean, baina portzentai berdinean jeisten dira euripean.

Jokalari bortitzen gaitasun guztiak %5 igotzen dira euritan jokatzean, baina portzentai berdinean jeisten dira eguzkipean.

Jokalari azkarrek %5a galtzen dute euri eta eguzkipean.

Eguraldiak jokalariengan zerikusia duenean, horri buruzko informazioa jasoko duzu partidako txostenean eta jokalariaren izar kopuruan ere bere errendimendu jaitsiera nabarituko da.

Goleko gertaerak

Berezitasunek (eta jokalarien beste atributek) gol-aukera gehiago eman diezazkezuke. Beheko aipamenetaz gain, jokaldia amaituko duen jokalariak (askotan, baino ez beti, aukera sortzen duen jokalariak berak) erremate pixka bat ere izan beharko du aukera horretatik gola lortzeko.

Ustekabeko jokalariek, atezainak, erdialdeko defentsak edo hegaleko defentsak badira, euren paseen dohaina erabil dezakete ezusteko pase luzeak sortzeko. Aldi berean, erdilariak, hegaleko jokalariak edo aurrelariak badira beraien erremate dohaina erabili dezakete baloia berreskuratzeko. Honez gain, atezainak izan ezik, beste guztiek beraien ustekabekotasuna gol aukera bereziak sortzeko erabili dezakete. Zenbat eta baxuagoa izan ustekabeko defentsa edo erdilari baten defentsa maila, gero eta handiagoa izango da bere akatsak egin eta arerioari gol aukera bat emateko aukera. Honez gain, pase maila baxua duen hegaleko jokalari batek edo aurrelari batek kaosa sortu dezake defentsan, arerioarentzat gol bat sartuz.

< b>Azkarra : erdilariek, hegalekoek eta aurrelariek gol-aukera bat sor dezakete, beren abiadura erabiliz barnekaldi azkar bat eginez. Aukera horri aurre egin diezaioke aurkariaren taldeak, defentsa (erdikoa edo hegalekoa) azkarra erabiliz. Halaber, zure kontraerasoen taktika-mailan hobakuntza bat lor dezakezu zelai gainean duzun erdilari, hegaleko edo aurrelari bakoitzeko. Zure aurkariak efektu hori baliogabetu dezake erdilariak, hegalekoak, erdikoak edo atezain azkar bat zelairatuz (hobaria erabat deuseztatu arte bakarrik, ez du eraginik taktikaren hasierako mailan).

< b>Teknikoa : erdilariek, hegalekoek eta aurrelariek aukera bat sor dezakete atezain, defentsa edo aurkariaren erdilari bat buruz abila bada (buruz abila denak ez du guztiz kontrako posizioan egon behar). Gainera, zelaian duzun erdiko edo hegaleko bakoitzak aukera txiki bat emango dizu kontraeraso espontaneo bat sortzeko aurkariak huts egindako aukera arrunt batetik. Jokalari honek zenbat eta pase gehiago eman, orduan eta aukera gehiago hori sortzeko.

Hegaleko nahikoa dohain duten hegalekoek beste hegaleko, erdilari edo aurrelari batek amaitu beharko dituzten gol-aukerak sortu ditzakete. Beste jokalari hori buruz abila bada edo nahikoa erremate dohain baditu, errazagoa izango zaio gola lortzea. Gauza biak baditu oraindik ere erreztazun gehiago izango du.

Kornerra: Kornerretik gola lortzeko aukera gehiago izateko, hau jaurtitzeko ardura duen jokalariak baloi geldituko nahikoa dohain izan beharko ditu. Honez gain, zure zuzenean golera ez doazen baloi geldituetako erasoko gaitasuna arerioaren zuzenean golera ez doazen baloi geldituetako defentsako gaitasuna baino altuagoa izateak aukera gehiago emango dizkizu. Bi korner mota daude. Lehenengoan, kornerra jaurtitzen duen jokalaria kontuan hartu gabe, arerioak baino buruz habilak diren jokalari gehiago badituzu zelaian aukera gehiago izango dituzu gola sartzeko. Buruz habila den inor ez baduzu oso gaizki defendituko dituzu kornerrak eta oso zaila izango da zuk kornerren batetan gola lortzea. Bigarren motan, baloia jasotzen duen jokalariaren gol sartzeko gaitasunaren araberakoa izango da gola sartzeko aukera. Kontuan izan kornerretan erasoan dagoen taldeak txartel horia jaso dezakela, baina zure jokalariak iada txartel hori bat badu, lasaiago arituko da kornerrean eta txartela jasotzeko aukerak murriztuko dira.

Eskarmentua: eskarmentu altuko aurrelariek hori erabili dezakete gola lortzeko. Eskarmentu gutxiko erdiko atzelari eta hegaleko atzelariek gol-aukera bat eman diezaiokete aurkariari.

Nekea: Defentsibo jolasten duten erdilari nekatuek akatsak egin ditzakete. Aurkariaren erasotzailea ere nekaturik ez badago, gol-aukera bat jaso dezakete.

Bestelako gertaera batzuk

Partidan gerta daitezkeen bestelako gertaera batzuk ere badaude. Gertaera horiek izateko probabilitatea ez da zelai erdiaren araberakoa, beraz, nahiz eta baloiaren jabetza altuagoa izan, ez duzu horiek jasotzeko probabilitate handiagoa izango.

Kontraerasoak: Nahiz eta kontraerasoaren taktika ez erabili badago probabilitate txiki bat zure taldeak kontraerasoak antolatzeko. Taktikarekiko "independienteak" diren kontraeraso hauek ez dute behar zelaierdi ahulagoa izatea (taktikarekin beharrezkoa dena). Ikus taktikei buruzko atala kontraerasoei buruz gehiago ikasteko.

Urruneko jaurtiketak: Nahiz eta urrunetik jaurtitzeko taktika ez erabili badago aukera txiki bat zure taldeak urruneko jaurtiketazko abadagunea sortzeko. Irakurri taktiken atala urruneko jaurtiketei buruz gehiago ikasteko.

Erdilari bortitzak, defensibo jokatu eskero, arerioaren erasoak zapuztu eta baloia berreskuratzen arituko dira. Presioa arrakastatsua bada arerioaren erasoa bertan behera geratuko da. Hau egin ahal izateko, bere sasoia eta defentsa maila hartuko dira kontuan.

Aurrelari Bortitzak, normal jokatu eskero, beraien gorputza leku egokian ipini ahalgo dute, lehenengo aukeran huts egin ondoren bigarren aukera bat sortu eta gola sartzeko. Honetarako sortze-lana eta erremate maila altuak berharko ditu. Kontuan eduki beraien joko fisikoak txartel horiak jasotzeko erreztasuna emango diela. Dena den, jokalariak lehen txartel horia jaso badu, bere indarra neurtuko du hurrengo ekintzetan.

Penalty asko egingo dituzu ondorengo berezitasunak dituzten bi edo hiru jokalari gehiago zelaraitzen badituzu postu hauetan: Aurrelari defentsibo teknikoak, aurrelari bortitz normalak eta erdilari defentsibo bortitzak. Mota bereko bi jokalari ipini eskero penaltya jasateko aukera %4 igoko da bakoitzagatik. Hiru jokalari ipini eskero aukera are handiagoa izango da (%7.5 jokalari bakoitzagatik).

 
Server 071